Bake armatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,98 KB

¡Escribe tu textAriketak:

1. Zer faktorek ahalbidetu zuten kolonialismoa?
Faktoreak:
Ekonomikoak. Europako herrialde industrializatuek, merkatu berriak behar zituzten euren
merkatua hazteko eta lehengaiak merke eskuratzeko.
Demografikoak.  Europak beren biztanleria hazkundea dela eta, lurralde berriak behar
zituen.
Politikoak. Europar potentziek, lurralde berrietan beren prestigioa handitu nahi zuten.
Ideologikoa. Europar nazionalismoak herrialde batzuen handitasuna defendatzen zuen
eta beste lurralde batzuek zapaltzeko eskubidea zutela aldarrikatzen zuten.

2. Azaldu Europar herrialdeek, zabalkuntza inperialista defendatzeko zituzten interes
politikoak?
Interes politikoen artean, ohorea lortu nahi zuten, prestigio han eta nazionalismoa
goraipatu nahi zuten.
3. Zer fase zituen kolonia baten konkistak?
Afrikaren kasu adibidetzat hartua; Kolonia okupazio mota berria Afrikan eman zen.
XIX. Mendearen hasieran, kostaldeko faktoriak eta kolonia txikiak zeuden
Europarren menpe. XIX. M-aren erdirako esploratzailez eta misiolariz josi zen
Afrika.1870etik aurrera Europako potentziek kontinentea armaz hartzeari eta
kolonizatzeari ekin zioten.
4. Zeintzuk izan ziren inperio kolonial handienak? Zer lurralde okupatu ziren Afrikan
eta Asian?
Britania Handia eta Frantzia izan ziren inperio kolonial handienak sortu zituzten.
B. H. : Guyana, Kanada, Egipto, Sudán, Nigeria, Hego Afrika, India, Birmania, Australia,
Zelanda Berria eta hainbat artxipielago estrategiko mundu osoan zehar.
Frantzia: Guyana Frantsesa, Aljeria, Maroko, Mendebaldeko Afrika FR, Ekialdeko Afrika
FR, Madagaskar, Indotxina eta hainbat artxipielago estrategiko mundu osoan zehar.

5. Zer potentzia ez Europarrak parte hartu zuten kolonialismoan? Norantz jo zuten?
AEB-en ekonomia interesen mendean jartzen zituen. Adibidez, Karibea, Amerika erdialdea
eta hegoaldea eta Errusiari Alaska erosi zieten.
Japonia, 1876an Koreako penintsulan esku hartu zuen. Japoniaren garaipenaren

ondorioz, Txinako Mantxuria penintsulatik hedatzen hasi zen. 1905ean Tsarraren Errusiari
gerra deklaratu eta interes kolonialengatik Errusiari gerra irabazi zion.
6. Zer ezberdintasun zeuden Europar herrialdeen artean, XX. Mendearen aurrean?
Herrialde industrializatuetan, sistema demokratikoak ezarrita zeuden dagoeneko, eta
sistema liberal konstituzionalak eta parlamentarioak kontsolidatuta zeuden.
Inperio Alemaniarra, erregimen konstituzionagilea bazen ere,  Kaiserrak modu
autoritarioan erabiltzen zuen boterea. Bismarck kantzilerrak, Europako oreka mantentzen
lagundu zuen, Errusia eta Austro-Hungarian inperioarekin aliantza sekretuak zituelako.
Oreka hau, Guillermo II.A kaiserrarekin amaitu zen, bake armatua sortuz eta I. Mundu
gerrarako bide irekiz
Europako inperio zaharretan, Antzin Erregimenaren antzeko sistema politikoek bizirauten
zuten: Errusia, Austro-Hungariar inperioa eta Otomandar Inperioa.
7. Zergatik deritzogu, I. Mundu Gerra baino lehenagoko garaiari bake armatua? Zer
tentsio zeuden Europako herrialdeen artean?
Europar potentzien arteko liskar handiak sortu ziren, bake armatua deritzona. Europako
potentziek beren burua armatzen jardun zuten.
8. Azaldu Alemaniarrak eta Frantziak Alsazia eta Lorena lurraldeengatik izan zuten
lehia.
Alsazia eta Lorena, meatzaritzan aberatsak ziren lurraldeak ziren eta Alemaniaren
unifikazioaren ostean, Alemaniaren esku geratu ziren.
9. Zer adierazten da, Europar herrialdeak armamentu lasterketa bat egin zutela
esaten
dugunean.
Ekoizpen industriala, bere osotasunean armak egitera bideratzen zela adierazten
du.
10. Zeintzuk dira lehen
Mundu Gerra eragin zuten faktoreak? Zein krisialdik eragin
zuten gerra?Lehen Mundu Gerra eragin zuten faktore nagusiak :.

Europar inperioen arteko norgehiagoka eman zen euren domeinu kolonial
extraeuroperrak kontsolidatzeko.
Nazioen identitatearen goraipamena jazo zen.
Europar nazio edo herri batzuetan, nazionalismoaren garapena eman zen eta inperio
handietatik independizatzeko nahia agerian utzi zuten.

11. Zein Aliantza zeuden?
Aliantza Hirukoitza:: Alemania, Austria- Hungaria, Italia.

Entente Hirukoitza : Frantzia, Britania Handia, Errusia.
12. Zeintzuk dira gerrako fase ezberdinak.
Lehen Mundu Gerrak  faseak izan zituen:
Mugimenduen gerrak, Alemania eraso azkarrekin hasi zuen gudua, baina eraso
horiek Frantzia eta Britania Handiagatik (Mendebaldeko frontea) eta Errusiarrengantik
(Ekialdeko frontea) geldituak izan ziren.
Lubakien gudua: gatazkaren fase luzeena eta gogorrena izan zen, izan ere, metro batzuk
lortzeagatik milaka hildako izaten ziren. Adibiderik esanguratsuena, Berdungo bataila
krudela izan zen.
1917ko krisia eta gerraren amaiera: Errusia gerratik erretiratu zen eta AEB-ak gerran
parte hartu zuten. 1918an, Aliantza hirukoitzak, armistizioa eskatu zuen eta gerraren
amaiera izan zen.
13. Zeintzuk ziren gerrako fronte garrantzitsuenak?
Frantzia eta Britania Handiagatik (Mendebaldeko frontea) eta Errusiarrengantik
(Ekialdeko frontea)
14. Azaldu zergatik esaten den, Lehen Mundu Gerrak garairako berriak ziren
ezaugarriak zituela?
Gerra honek, garairako berriak ziren ezaugarriak izan zituen: gerran parte hartu
zezaketen gizonezko guztiak erreklutatzen ziren, arma berriek inoiz ikusi ez zen
hildako kopurua sortu zuten gerran eta lehen aldiz propaganda gerrako arma
bezala erabili zen.
15. Zein bake trataturekin amaitu zen gerra? Zer hitzartu zen bertan?
1919an, Versaillesko bakea sinatu zen. Frantziak eta Erresuma Batuak,
Alemaniari bake iraingarri bat sinarazi zioten.
16. Zer ondorio ekonomiko eta sozial izan zituen I. Mundu Gerrak?
Arlo sozialean, inoiz izandako hildako eta zauritu izan ziren. Gainera langile
klasearen eta erdiko klaseen txirotzea eman zen. Gerraren eraginez,
emakumezkoak etxetik kanpo lan egiten hasi ziren.
Arlo ekonomikoan, Europako herrialdeentzat galtze material handiak gertatu ziren.
Europa AEB-ekin zorretan geratu zen. Hori dela eta, Europak munduko hegemonia galdu

zuen eta AEB-ek nagusitasuna lortu zuen.O aquí!

Entradas relacionadas: