B.F. Skinner eta Psikologiaren Bilakaera: Jokabide Operantetik Psikologia Kognitibora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
B.F. Skinner (1904-1991)
Jokabide Operantea
Skinnerrek jokabide operantea deskribatu zuen, bere ondorioen menpekoa.
Esperimentua: Arratoia "Skinnerren kaxa"-n.
Jokabide motak:
Errefortzu positiboa: Estimulu atsegina ematea jokabide baten ondoren. Adibidez: Gurasoek seme-alabari opari bat ematea nota onak ateratzeagatik.
Errefortzu negatiboa: Estimulu desatsegina kentzea jokabide baten ondoren. Adibidez: Ume baten negarra gelditzea nahi dutena eginez.
Errefortzu ezabatzea: Jokabide bati kasurik ez egitea, errepika ez dadin.
Zigorra:
Psikologia Humanista (Maslow, Rogers)
XX. mendearen bigarren erdialdean, Ipar Amerikan sortu zen.
Pertsonengan zentratzen den psikologia, enpatian oinarritua.
Norbere bokazio eta nahien arabera jokatuz gero, autoerrealizazioa lor daiteke (norbere buruarekin gustura sentitzea, zoriontasuna).
Maslow-en piramidea: Mailakatutako beharrak ase behar dira garapen pertsonala lortzeko.
Jokabide objektiboen deskribapena ez da nahikoa gizakia ulertzeko (konduktismoaren kontra). Subjektuaren sentimendu eta emozioak ere kontuan hartu behar dira.
Helburu nagusia: Giza duintasuna hobetzea, norbere burua hobeto ezagutuz.
Balore materialetatik ihes egitea (ziniko, estoiko, epikurearrak).
Psikologia Kognitiboa
60ko hamarkadan, psikologoek gogamen-prozesuak aztertzeko metodo berriak proposatu zituzten.
Bi oinarri:
Estimuluak (INPUT).
Erantzunak (OUTPUT) (jokabidea, lengoaia, pentsamendua...).
Helburua: Gogamenaren izaera, funtzionamendua eta jokabidea ulertzea, eta gogamen-prozesuak aztertzea (pertzepzioa, oroimena, ikaskuntza, arrazoiketa eta lengoaia).
Ordenagailuaren metafora: Gizakia informazioaren prozesadore aktiboa da.
Gogamena osatzen duten egiturak. Sistemaren atal egonkorrak (epe laburreko eta luzeko oroimena).
Ikuspegi kognitiboak eragin handia du gaur egun, baina kritika batzuk jaso ditu emozioei eta sentimenduei garrantzirik ez emateagatik.