Azterketaren txuleta

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB

FIXISMOA: Betidanik egon da eboluzioaren contra. Espezie guztiak independienteak direla esaten du eta inoiz ez dutela aldaketarik jasan. Fixismoaren errepresentatzailerik garrantzitsuena George Cuvier da. EBOLUZIONISMOA: Fixismoa eta eboluzionismoa betidanik egon dira aurrez-aurre kontrako gauzak pentsatzen baitituzte. Eboluzionismoak, hitzak esaten duen bezala, eboluzioan sinisten du eta unibertsoa eta bizi mota guztiak garapenaren emaitza direla esaten du. Espezie aniztasuna, orduan, aldaketa horien ondorioz gertatzen dela uste du. Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, vaina hala ere, XVIII. mendean oinarriak finkatzen hasi zen transformismoaren bitartez. Errepresentatzaile nagusiak Moreau de Maupertuis eta Leclerc izan ziren. Lehenengo espezieak transformatu egin direla denboran zehar eta horrela espezie mota berriak sortu direla esaten dute. BIZIRIK IRAUTEKO BORROKA: Darwinek bere teorian azaltzen duen bezala (Darwinismoan) bizirik irauteko borroka, espezie eta inbiduen artean) sortzen da, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak baitira. Borroka hortan ingurunera moldatzeko trebeagoa dena irabazle geratuko da. HAUTESPEN NATURALA: Bizirik irauteko borrokaren ondorioa da. Ingurugirora ondoen mondatzen dena bizirik geratuko da eta arazo gehiago dituena hil egingo da. Gai izen den espezie edo indibiduo horren ezaugarriak ondorengoengana pasatuko dira. MODIFIKAZIOA: Ingurugiroaren eraginez sortutako aldaketa da eta ez da heredatzen. MUTAZIOA: ADN-aren base nitrogenatuaren ordenean sortzen den aldaketa txikia da, gehienetan aldaketa horiek txarrerako izaren dira.

TRADIZIO EDO IKUSPEGI ENPIRIKO-ANALITIKOA: Ikuspegi hau zutenek uste zuten gizarte-zientzien metodoa eta natura-zientzien metodoa berdina izan beharko litzatekeela. HERMENEUTIKOA:ikuspegi hermeneutikoaren alde zeudenak, ordea, gizarte-zientziek eta natura-zientziek metodologia desberdina izan behar zutela pentsatzen zuten gizarte-zientziek status berezi bat zutelako eta horregatik metodologia desberdina behar zutela zioten.FILOSOFIAREN ALDAKETA APLIKATUA:gaur egun, gero eta arazo gehiago sortzen dira gure gizartean eta filosofiari esker arazo horiek konpontzen ditugu.Filosofiarik gabe nahastuta egongo ginateke.JATORRIZKO IDEIAK:arrazionalismoan jatorrizko ideiak adimenetik datozenak dira.Zentzumenetik datozen datuak ilunak eta zalantzazkoak dira.

a)ondo bitzen jakitea zoriontsu izaten eta bakean, bakoitza bere buruarekin eta baita beste guztiekin ere, bizitzea da. Hori lortzeko, nire ustez, filosofia oso beharrezkoa da, filosofiarik gabe galduta egongo ginatekeelako, nahastuta. B)nire ustez bai, elementu eraikitzailea eta askatzailea izan daiteke bakoitzak pentsatzen duena esaten duelako baina aurretik zorroztasunez pentsatuta. C)bizitzaren helburua aurkitzea, balio unibertsalik dagoen edo ez topatzea, hausnarketak egitea, baieztapenak bateratzea, arrazoiak ondo ematea eta zentzu batekin.



ZIENTZIA FORMALA:Jakintza zientifikoaren barruan dagoen metodoetariko bat da.Baieztapenak egiteko gehien erabiltzen den bidea dedukzioa da:premisa batzuetatik ondorioak ateratzea.Arrazoiketak garrantzi handia du.Zientzialariek ideal metodologiko bat:sistema axiomatiko bat osatzea->3elemntu: axiomak:sistemen printzipio frogaezinak.eraldaketa- eta antolaketa-arauak:axiometatik teoremak deduzitzeko erabiltzen diren arauak dira.Teorema:axiometatik atarako ondorioak.
METAFISIKA:filosofía teorikoaren barruan dagoen aztergai bat da.Ontologia:izateari buruzko jakintza.Gnoseologia:ezagutzari eta ezagutzaren oinarrien buruzko jakintza.Teodizea:teologiaren antzekoa da vaina teologian ez bezala, fedea alde batera uzten da eta arrazoiketa erabiltzen da gehienbat.
INDUKZIOA:kasu partikularretatik abiatuta ateratzen da ondorio orokorra.motak:indukzio osoa:aztergai den eremuko kasu guzti-guztiak ezagutzen eta hartzen dira kontuan.Indukzio ez-osoa:ez du bere osotasunean hartzen eremu jakin bat:egiaztapen inbidualetan oinarritzen da,gerta daitezkeen kasu guztiak aztertu gabe.

Entradas relacionadas: