Azpigarapena: Arrazoiak eta Munduko Pobreziaren Errealitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB

Zer da azpigarapena?

Pertsona batzuek eguneko 1,25 dolar baino gutxiago irabazten dute; ezin dituzte oinarrizko premiak ase, esaterako, ezin dute edateko urik eskuratu. Emakumeak eta haurrak desnutrizioa eta gaixotasunak harrapatzeko arriskuan daude, ez dute oinarrizko osasun-zerbitzurik, eta ez dira eskolara joaten.

Ia 870 milioi pertsona gose dira; 5 urteko sei haurretik batek pisu eskasa du bere adinerako.

Azpigarapenaren arrazoiak

Hainbat faktore daude egoera honen atzean:

  • Kolonialismoaren ondarea: Amerika aurkitu ondoren, eta bereziki XIX. mendean, Europako herrialdeek ia mundu osoa konkistatu zuten. Ez zuten kolonietako industria garatzen utzi. Independentzia lortu arren, herrialde horietako asko herrialde garatuetako industriaren eta kapitalaren mendean jarraitzen dute.
  • Teknologiaren desoreka: Berezko teknologiarik ez dutenez, herrialde pobreek ezin dute lehiakortasunez ekoitzi munduko merkatuan.
  • Kanpo-zorraren zama: Herrialde pobreek maileguak eskatu dizkiete herrialde garatuei. Ekoizten duten aberastasunaren zati handi bat zor hori ordaintzeko erabili behar dute.
  • Biztanleriaren hazkundea: Herrialde pobre askotan biztanleria azkarrago hazten da, eta ezin dituzte biztanle guztien oinarrizko beharrak ase.
  • Eskasia osasungintzan eta hezkuntzan: Osasun-maila oso baxua da eta gaixotasunek giza galera handiak eragiten dituzte. Hezkuntza-sare urria izateak herrialde horietako etorkizuna kolokan jartzen du. Gainera, prestakuntza duen biztanleria urriak herrialde garatuetara emigratzen du.
  • Gatazka armatuak eta gobernu txarrak: Herrialde pobre askoren egonkortasun politiko ezak eta gobernuen ustelkeriak atzerriko inbertsioak geldiarazten dituzte.
  • Munduko merkatuaren egungo antolaketa: Herrialde horiei esportazioak blokeatzen dizkiete, batez ere nekazaritza-esportazioak. Aduana-tasa altuak jartzen dizkiete atzerriko produktuei eta, horrez gain, diru-laguntza handiak ematen dizkiete beren nekazariei. Politika horren bidez, beren produktuen prezioak jaitsi eta produktuak lehiakorragoak izatea lortzen dute.

Entradas relacionadas: