Azido Nukleikoak: DNA eta RNA
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,64 KB
AZIDO NUKLEIKOAK
Informazio genetikoa gordetzen eta transmititzen edo garraiatzen duten makromolekulak dira. Nukleotido izeneko unitate txikiagoetaz osatuta daude.
Nukleotidoaren osagaiak
Nukleotidoa osatzen dute:
- Base nitrogenatuak
- Pentosa (gluzido mota bat)
- Azido fosforikoa
Base nitrogenatuak
- Purinak: Bi eraztun dituzten molekulak dira. (A, G)
- Pirimidinak: Eraztun bakarra duten molekulak dira. (T, C eta U)
Pentosak
Gluzido mota bat da, nukleotidoaren barruan aurkitzen dena eta egitura funtzionala ematen diona.
DNA (Desoxirribonukleikoa)
DNAk desoxirribonukleido egitura du. Informazio genetikoa gordetzen du, eta izaki bizidun bakoitzari ezaugarriak ematen dizkio.
1. mailako egitura
Nukleotido sekuentzia bat da.
2. mailako egitura
Bi DNA katez osatuta dago:
- Kate antiparaleloak dira.
- Base nitrogenatuak parekatzen dira: A-T eta G-C.
- Bi kateak hidrogeno-zubiei esker lotzen dira.
- Kate bikoitza helize destrogiro moduan kiribiltzen da.
- Base nitrogenatuak helizearen barrualderantz daude, pentosak edo fosfatoak kanporantz.
Nukleotido bat beste batekin erakartzen da fosfodiester loturaren bitartez. Nukleotido baten fosfato taldea bestearen pentosaren OH talde batekin elkartzen da.
3. mailako egitura
Kromatina-zuntzak eta kromosomak eratzen dira.
RNA (Erribonukleikoa)
RNAk erribonukleido egitura du. Informazio genetikoa garraiatzen du proteinak sintetizatzeko.
Base nitrogenatuak: A, G, C eta U.
Ezaugarriak:
- Kate bakarrekoa da.
- Tamainaren aldetik txikiagoak dira.
- Zelula eukariotoaren nukleoan eta zitoplasman dago.
- RNAren egitura hiru-dimentsionala oso konplexua izaten da. Askotan molekulako base nitrogenatuak parekatu egiten dira tolesturak sortuz, eta hala, egitura sekundarioko urkilak eratzen dira.
RNA motak
- mRNA (mezularia): Proteinak sintetizatzeko informazioa garraiatzen duen RNA mota da.
- tRNA (transferentziala): Aminoazidoak erribosometara garraiatzen ditu, proteinak sintetizatzeko.
- rRNA (erribosomikoa): Era askotako proteinekin elkartzen da, eta erribosomak eratzen ditu.
Prozesu zentralak
1. Erreplikazioa
Erreplikazioa esaten zaio DNA molekula bat bikoizten den prozesuari. Erreplikazioaren ondorioz, DNA molekula horren bi kopia berdin sortzen dira: originala eta osagarria.
Nola gertatzen da: Puntu jakin batetik aurrera, helize bikoitza ireki egiten da, eta bi nukleotido-kateak banandu egiten dira. Ondoren, bi kate berri eratzen dira, horietako bakoitza bere kate amaren osagarria. DNA → DNA (A ↔ T / G ↔ C)
2. Transkripzioa
Transkripzioa esaten zaio DNA zati bateko informazioa mRNA molekula moduan kopiatzen den prozesuari. (DNA → RNA)
Nola gertatzen da: Zelula eukariotoen nukleoan gertatzen da, eta RNA polimerasa izeneko entzimak katalizatzen du. Entzima hori gai da, DNA-katean aurrera joan ahala, RNA-kate bat sintetizatzeko. Informazioaren kopia baseen osagarritasunaren arabera egiten da: (A ↔ U / T ↔ A / G ↔ C)
3. Itzulpena
Itzulpena esaten zaio mRNA duen informazioa abiapuntu hartuta proteina bat sintetizatzeko prozesuari. (RNA → Proteina)
Nola gertatzen da:
- Itzulpena zelula eukariotoen zitoplasman gertatzen da, eta horretaz erribosomak arduratzen dira.
- mRNAko informazioa nukleotido-hirukote moduan kodetuta dago, eta erribosomak informazio hori irakurtzen du eta aminoazidoak sekuentzia jakin batean elkartzen ditu, mRNAren eta tRNAren arteko osagarritasunari esker.
- tRNA molekula bakoitza aminoazido bati lotuta dago, eta bere barruan hiru nukleotidoko sekuentzia bat dauka; antikodona, mRNAren kodonaren osagarria dena.
- Erribosoman, mRNAren kodonak eta tRNAren antikodonak elkarrekin bat egiten dutenean, tRNAk bere aminoazidoa elkartzen du eta katean jartzen da.
- Horrela, kodon bakoitzak dagokion aminoazidoa gehitzen du, eta erribosomak mRNAren mezua aminoazido-sekuentzia bihurtzen du, hau da, proteina bat.
KODE GENETIKOAREN EZAUGARRIAK
- Kode unibertsala da, izaki bizidun gehienek erabiltzen baitute.
- Eboluzioan zehar mantendu da, ez da aldatu.
- Hiru nukleotidoen konbinazioetan oinarritzen da, eta horiei kodon edo hirukote esaten zaie. Kodon bakoitzak aminoazido jakin bat kodetzen du. Erribosomak RNAn idatzita dagoen mezua kodonez kodon irakurtzen du.
- Kode endekatua da. Kodon batek baino gehiagok kodetzen dute aminoazido bera; horrenbestez, esan daiteke kode genetikoaren hizkuntzan sinonimoak daudela.
- Gainjartzerik gabeko kodea da, hiru baseko multzo bakoitza irakurtzen da banaka, eta multzo bakoitzak aminoazido bakar bat adierazten du.
- Hasiera-kodon bat dago: AUG, hortik hasten da proteinaren eraikuntza.
- Amaierako-kodonak: UAA, UAG eta UGA dira. Hauek ez dute aminoazidorik kodetzen, baizik eta proteinaren amaiera seinale gisa balio dute, erribosomari esanez “hemen bukatu da proteina”.