Azalpen testuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,56 KB


Leku baten berri ematen duentestu informatibo deskriptiboa da. Bidaia gida turista edo bidaiarientzat propio prestatu den liburua da.

Hiri edo lurralde bati buruzko geografia eta historiako informazio orokorra izaten du, hirietako planoak, lurraldeetako mapak eta hiria ezagutzeko beharrezkoa diren informazioak. Horrez gain, hiria     ezagutzeko proposamenak eta ibilbideak jasotzen ditu.

Izenburua → Laburra, zehatza eta erakargarria. Tokiaren muina, “esentzia” laburbilduko du. Portada ere kontutan hartzeko elementua da, izenburua hantxe txertatu beharko dugu.

Sarrera → Testu labur bat normalean letra bereziaz, modu berezian aurkeztuko duguna, zerbait diferente, bereizteko besteetatik. Gure helburua argi uzteko, lanaren laburpentxo bat egiteko eta gure aukera justifikatu.

Gorputza→ Gida bera, informazio guztia biltzen duen testu osoa:Atalka ordenatuta,Irudiak eta baliabide grafikoez hornituta, ezinbesteko gaiak:Deskribapen testua (subjektiboa),Ibilbide edo, proposamenak: zer egin? Zer ikusi? Nora joan?Oinarrizko datu batzuk (geografikoak, historikoak..) (objektiboak),Informazio praktikoa( aholkuak, non lo egin, non jan, garraioak, prezioak, eta abar )Egin daitezkeen planak.Hiriak edo tokiak eskeintzen duena: monumentuak, erakargarri diren tokiak, bisitatu beharrekoak


Pertsona desberdinak sar daitezke kontaketan. Normalean  deskribapenak egiteko eta historia edo datuak emateko 3. Pertsonan idazten da, baina badira beste hainbat aukera, hala nola, bigarren pertsona erabiliz, irakurleari zuzenduz edo pluralean “guk “ erabiliz.

Adjetibo egokiak erantsi behar dira deskribapenak egiteko eta ibilbidea erakargarri egiteko. Horiez gain, oso inportantea da gauzak “polito esatea”, eta horretarakoirudiak, konparazioak, pertsonifikazioak, metaforak  eta abar erabiltzen saiatu beharko dugu.

Testuak ondo antolatzeko ezinbestekoa izango da denborazko eta lekuzko antolatzaileak(egiturak), testuari kohesioa ematen diotelako.

Edukiera aldetik →Lehen ere aipatu dugu: informaziorik esanguratsuenak eta modu erakargarrian. Batzuetan testu objektiboak izango dira(datu geografikoak, ekonomikoak, informazio praktikoak eta abar).Baina besteak subjektiboak (ibilbideak eta deskribapenak).

Arestian aipatutako egitura errespetatzen saiatu behar dugu;:azala, sarrera, eta abar....


Aurkezpen aldetik → Word formatua da egokiena. Baina PPTa ere egin daiteke, testuak estekatuz. Ausardiarekin, bideo dokumental tankeran ere egin daiteke.

Testuarekin batera argazkiak eta mapak jarri hobeto ulertzeko. Idatzizko testuez gain,  baliabide grafikoak eta irudi ugari izaten ditu: argazkiak, planoak eta krokisak, beti ere, oinarekin eta dagokion azalpenarekin.

Bereiztu behar dira informazio praktikoak, aurrekontuak, beste era batean jarriz. Atal batzuk ere komeni da modu berezian jartzea.Gida turistikoa “begietatik” sartu behar den zerbait da.

Leku horri buruzko informazioa bilatu behar da, erabaki hiriko zer leku erakutsi, informazioa bildu eta erabaki nola aurkeztu.


Mapa →  Hiria kokatzeko balio du. Horrez gain, egingo dugun ibilbidearen eta planaren islada izan behar du, modu grafikoan irudikatuko ditu gure ibilbidearen tokirik esanguratsuenak.

Zer egin behar da? →  Gustatzen zaigun hiri edo gunea   aukeratzea, Irakurlearengan proposatzen den txangoa egiteko gogoa piztea da helburua.

Leku horri buruzko informazioa bilatu behar da, erabaki hiriko zer leku erakutsi, informazioa bildu eta erabaki nola aurkeztu.
Nondik atera informazioa →Gida turistikoak: monografikoak (Udal liburutegira edo liburu dendak), turismo bulegoetako WEB guneak, bidai aldizkariak, bidai agentziak, bertara joan denari galdetu, bidaietan espezializatutako WEB guneak…

Ezaugarriak:Hizkuntza aldetik → Testu argia eta ondo antolatua izan behar da: atalka antolatuko ditugu informazioa eta proposamen guztiak.

Argazkia→  Testuari laguntzen dion irudia da. Argazki oina behar du eta testuarekin nolabaiteko lotura ematen saiatu behar dugu, beti ere

Entradas relacionadas: