Autofinantzaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 28,29 KB

3.2 Enpresaren ingurunearen azterketa: A) Ingurune orokorraren analisia: -Legezko ingurunea: Enpresak bere jarduera ekonomikoa zer legek arautzen duten jakin behar du.-Ingurune teknologikoa.- Ingurune soziala.

-Ingurune ekonomikoa.

B) Lehiakideen analisia: Zenbait urratsen bidez: 1. Zein diren jakitea. 2.Beharrezkoa den informazioa bilatzea.3. Lehiakideak enpresarekin alderatzea, zer egoeratan dauden jakiteko. Azterketaren emaitzak hartuta enpresaren indarrak eta ahultasunak zein diren jakin daiteke.

C) Kontsumitzaileen analisia; Kontsumitzailea da merkaturatze funtzioaren helburu nagusia. Premia esaten zaio kontsumitzaileari falta zaion eta eduki nahi duen horri. Kontsumitzaileen portaeran eragiten duten aldagaiak konplexuak dira eta bata bestearen mende daude. Hiru kategoriatan multzokatuz: -Kanpoko aldagaiak, sozialak eta ingurumenekoak. -Barneko aldagaiak, pertsonalak edo banakakoak. -Kontsumo ohiturekin lotutako aldagaiak.

Kontsumitzaileak zer portaera duten jakiteak abantailak ematen dizkio enpresari. - Asegabe dauden premiak hautematean beste aukera batzuk bilatzea. - Bere produktuen hartzaile diren kontsumitzaileen nahietara eta premietara ondoen egokitzen den merkatu estrategia planifikatzea.

- Produktuaren irudi bat sortzea hautatutako kontsumitzaile taldeak balioetsiko duena.





5.- Produktuaren Kokapena:Produtu batek merkatuan duen kokapena deritzo produktuaren helburu diren subjetuek produktu horri buruz duten irudiari, lehiakideen produktuekin edota enpresa bereko beste produktu batzuekin alderatuz

Kokapena da marketin prozesuaren lehen urratsa

A)Kokapen estrategiak

1-Produktuarekin lotutako kokapen estrategia, produktuaren ezaugarri batekin lotutakoa da. Kokapen eredu horren zenbait mota daude:- Ezaugarri espezifikoren bat; pila baten iraupena.- Onurak, kolesterola gutxitzen laguntzen du adibidez.-  Alderaketa lehiakideen beste produktu batzuekin, fruta gehiago du beste    marka honek baino( kalitatea)

-Espezialisten gomendioak, dermatologoek gomendatuko produktua.

B)Markarekin lotutako kokapen estrategia

-  Kalitatea. Marka kalitatearekin lotzen saiatzen dira. Pascualek kalitatea azpimarratu zuen esnea merkaturatzean -  Ospea. Marka bereizlea izan ohi da: gutxi batzuek dute aukera erosteko(Mercedes) -  Prezio baxua. Zeinbat marka hala nola banatzaileak ( Carrefour) merkeagoak dira haiek ordezten dituzten markak baino .








10.Banaketa

Banaketa-politikaren bidez lortzen da produktua leku eta une egokian egotea kontsumitzaileak erosi ahal izan dezan. Horrenbestez, banaketaren baitan, produktua enpresatik kontsumitzailearengana eramateko egiten diren prozesu guztiak sartzen dira.

Prozesua;1

)Produktuaren biltegiratzea:

Salmentaren aurretik gorde egin behar da, aldi hori ahalik eta txikiena izan dadin saiatu behar da.2)

Banaketa fisikoa:

Produktua garraiatzea baldintza hoberenean, bi modutan; zuzenean edo bitartekari bidez.3

)Fakturazio eta kobrantza:

Helburu nagusia da, enpresaren diru-sarrerak baitira.Enpresa batzuetan administrazio-funtzioaren baitan dago.10.1Banaketa kanala. Motak;

-Enpresaren kanala edo zuzeneko kanala:

Ekoizlea zuzenean bezeroarengana iristen denean.

-Kanpoko kanala edo urruna:

Produktua banatzen dutenak, ekoizleak ez baldin badira.

Kanpoko banaketa-
Kanala produktuak garraiatzeko aukera ematen duten hainbat pertsonak eta erakundeak osatzen dute bitartekariak. Handizkariak edo txikizkariak izan daitezke.

Handizkariek ekoizleei erosten dizkiete produktuak,eta, gero, beste bitartekari batzuei saltzen.Handizkako salmenta egiten da.2motatakoak izan daitezke: orokorrak eta espezializatuak.

Txikizkariak, azken kontsumitzaileari produktua saltzen dieten bitartekariak dira; txikizko salmenta esaten zaio.(saltokiak,supermerkatuak eta merkataritzaguneak).Etapa bakarra badago, kanala laburra dela esaten da, eta bi bitartekari edo gehiago egonez gero, berriz, kanala luzea da.Bitartekariak oso funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte.






1.Enpresaren finantziazio-iturriak: Enpresak diru beharrei aurre egiteko eskura dituen baliabide likidoei eta ordainbideei esaten zaie. Lau irizpideren arabera sailkatzen dira.

-Itzultzeko epearen araberako sailkapena; 1) Epe laburrekoak, itzultzeko epea urte bat baino laburragoa. 2) Epe luzekoak;Urte bat baino gehiagokoak.- Jatorriaren araberako sailkapena; 1)Barne finantziazioa.2)Kanpo finantziazioa.-Finantziazio baliabideen jabetzaren araberako sailkapena. 1)Propioak, kapitala eta erreserbak. 2) Besteren finantziazio baliabideak, edozein mailegu epe laburrekoa nahiz luzekoak. -Baliabideak lortzeko moduaren araberako sailkapena; 1)Berezko finantziazio-iturriak. 2)Negoziatutako finantziazio iturriak, enpresak kontratatutako kredituak edo maileguak.







2.Finantziazio-iturriak titulartasunaren arabera;2.1 Baliabide propioak edo finantziazio propioa; Enpresaren baliabiderik egonkorrena da. Finantziazio-baliabiderik arriskutsuena ere bada finantziazio propioa, enpresak porrot eginez gero, bazkideak azkenak izango baitira enpresaren likidaziotik dagokien zatia jasotzeko. Baliabide propioak bi kategoriatan banatzen dira: kanpoko baliabide propioak eta barneko baliabide propioak.

A)

Kanpoko baliabide propioak

Sozietatearen kapitalak, sozietatearen zabalkuntzek eta administrazio publikoek emandako diru laguntzek osatzen dituzte

-Sozietatearen kapitala hauez osatua dago: sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenez, eta sozietatea eratu ondoren egin daitezkeen kapital zabalkundez. Ekarpen horiek pertsonek enpresek eta enpresa taldeek egin ohi dituzte, bai eta arrisku kapitaleko sozietateek ere.

-Administrazio publikoek emandako diru laguntzak. Enpresak doan jasotzen ditu eta jarduera jakin bat sustatzeko erabiltzen dira.







B)

Barneko baliabide propioak

Enpresaren jardueraren ondorioz sortutako funtsek oatzen dute. Bi autofinantziaketa mota: irabazi bidezko autofinantzaketa eta mantentze-funtsen bidezko autofinantzaketa.

Enpresak banatu gabeko mozkinei erreserba deritze. Emaitzetatik lortzen dira eta emaitza jarduera eginez lortzen da.Zenbat erreserba mota: legezkoak,legeak zehazten badu zenbat izan behar duten; estatutu erreserbak, enpresaren estatutuek zehazten badituzte; eta borondatezkoak, ohiz kanpoko mozkinen bidez lortzen badira. Erreserbak erabiliz, enpresak inbertsio berriak egin eta hazten laguntzen diote enpresari.

Ibilgetuak ekoizpen prozesuan galtzen duen balioaren arabera kalkulatzen da amortizazioa. Ibilgetuko ondasunek balioa galtzen dute ekoizpen prozesuan erabiltzen direnenean edo aldaketa teknologikoek eragindako zaharkitze teknikoagatik. Ekitaldi ekonomikoa amaitzen denean, enpresaren aktiboetan zer balio galera izan den kalkulatzen da. Kostu hori kontuan hartuko da salmenta preziorako. Amortizazio funtsa handitu egingo da aktiboek galtzen duten balioa adina handitu ere. Aktiboen bizitza ekonomikoa amaitzean, enpresak ordezkatu egingo ditu.





Balio galera motak:

Balio galera funtzionala

: Balioa galtzea erabilera eta higaduraren ondorioz.

Balio galera fisikoa

: Denbora igarota, aktiboko elementuen balioa jaitsi egiten da, erabiltzen ez badira.

Balio galera ekonomikoa edo zaharkitzea:

Teknologia aurrerapenen ondorioz, gutxi erabili diren instalazio tekniko modernoaen eraginkortasuna txikitzen da, eta ez dira hain erabilgarriak

Hornidurak enpresak funts bat sortzen du oraindik gertatu gabeko zenbait galerari edo etorkizuneko gastuei aurre egiteko.  Autofinantzaketaren alde onak:

-Enpresari autonomia handiagoa eta gauzak egiteko askatasun handiagoa ematen dizkio.

-Epe luzerako finantziazio baliabideak lortzeko ia modu bakarra enpresa ez handienentzat -Likidezia ematen dio enpresari, kapitalen merkatura jo bejar izan gabe

Alde txarrak:

-Murriztu egiten dira dibidenduak eta baita bazkideek kapitalari egindako ekarpenagatik jasotzen duen errentagarritasuna. -Errentagarritasun txikiko ibertsioetan erabiltzeko arriskua

-Pixkanaka eta astiro sortu.

Amortizazio funtsak eta hornidurak ez dira enpresaren hazkundearen adierazle, mantzentze funtsen bidezko autofinantzaketarako elementuak dira.

Enpresa edo sozietate baten mozkinen zati bati esaten zaio dibidendua, bazkideei enpresan inbertitutako kapitalengatik aldian behin ordaintzen zaien zatiari, hain zuzen ere.




  • MERKATUA: Merkaturatze - jardueraren ikuspegitik, premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da.


  • MERKATU-KUOTA: Enpresa batentzat, salmenta osoaren zer proportzio dagokion jakitea da.


  • LEHIAKIDEAK: Merkatu berean, produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresei esaten zaie.


  • MERKATU SEGMENTAZIOA: Ondasun eta zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzeari esaten zaio.


  • MARKETIN: Enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari, enpresak irabaziak lortzeko helburuz.


  • MARKETIN MIXA: Enpresak kontrolatu ditzakeen lau elementuak (4P-ak): produktua, prezioa, sustapena eta banaketa.


  • PRODUKTUA: Marketin-politikaren baitan funtsezko elementua da, enpresak objektu horren bidez eragin baitezake merkatuan.


  • PRODUKTUA DESBERDINDU: Produktu baten ezaugarri bat edo bat baino gehiago aldatuz lortzen diren ondasunei esaten zaie.


  • MARKA: Termino bat, ikur bat, diseinu bat, edota horien guztien konbinazioa, enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak identifikatzea xede duena.


  • IZENA: Markaren izendapena da, markaren elementuetako bat.


  • LOGOTIPOA: Produktua identifikatzeko hartzen den irudia.


  • PUBLIZITATEA: Enpresa batek kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz mezu bat zabaltzea da, ordainduta eta masa-komunikabide bat erabiliz.


  • MERCHANDISING: Salmenta-puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoari.


  • HANDIZKARIA: Ekoizleei erosten dizkiete produktuak, eta gero, beste bitartekari batzuei saltzen dizkiete (handizkariak edo txikizkariak izan daitezke).


  • TXIKIZKARIA: Azken kontsumitzaileari produktua saltzen dieten bitartekariak dira.


  • FRANKIZIA: Enpresa bera lurralde bateko leku askotan egotea. Banaketa kanal alternatiboen barruan sailka dezakegu.


  • MARKETIN PLANA: Enpresaren politika komertziala arautzen duen dokumentua da, eta han daude zehaztuta helburuak, ekintza zehatzak eta ekintza bakoitza gauzatuko den egutegia.


  • FINANTZIAZIO ITURRIAK: Enpresak diru-beharrei aurre egiteko eskura dituen baliabide likidoei edo ordainbideei esaten zaie.


  • DIBIDENDUA: Enpresa edo sozietate baten mozkinen zati bati esaten zaio. Bazkideei enpresan inbertitutako kapitalengatik aldian behin ordaintzen zaien zatiari.


  • FACTORINGA: Bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak faktore izeneko enpresa bati saltzean datzana.


  • INBERTSIOA: Eragile ekonomikoak sortzen dituzten aurrezkiei esker, enpresak kapitalen merkatutik eskuratzen dituen baliabideak.


  • IZAKINAK/STOCK/INBENTARIOA: Enpresak biltegian bilduta dituen eta horniduraren kudeaketan zenbait funtzio espezifiko betetzen dituzten material guztiei esaten zaie.


Entradas relacionadas: