Aukeramen askea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK

Jainkoa gure baitan dago, hain da nabarmena Jainkoaren existentzia, non ez den beharrezkoa hori frogatzea. Biblian oinarrituz gero Jainkoa errealitate osoa da Hiponakoaren ustetan.

A. Jainkoa sortzaile:

Kreazioa

  • Jainkoak bere irudira egin zuen errealitatea.

  • Kreazioa denboraz kanpokoa da.

  • Kreazioa bat batekoa izan zen.

  • Ereindako haziak, Jainkoaren nahiaren arabera, sortuz eta hedatuz aritu dira.

B. Gizakia, gaizkia eta bekatua

  • Gaizkia ezin zaio Jainkoari lotu, Jainkoa maitale delako eta maitatzen duenak ezin duelako gaitzik sortu. Gizakiak dira gaizkiaren eragile.

  • Jainkoak ongiarekiko zaletasuna erakusten dio gizakiari bere ontasuna erakutsiz.

  • Gizakiak bekatariak dira, jatorrizko bekatuak (Adan eta Eva) gizakiaren norabidea seinalatu du.

  • Gizakia bekataria denez zigor eternoa merezi du. Bekatuengatik gizadia ustelduta dago. Bataioak bakarrik lagundu diezaioke gizadiari.

  • Jainkoak gizakien alde egiten du beti. Jainkoak laguntza eskaintzen dio gizakiei eta barkatzen daki.

  • Gizakia askea da baina beti mugekin (ez hil, ez lapurtu, desiorik ez, jainkoa ez iraindu, kristau izan...)

  • Besteenganako karitatea eta maitasuna ongiaren parte dira.

Entradas relacionadas: