Atxikimendu irudia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,42 KB

Atxikimendu loturaren garapena mailaz mailakoa da. Lehen urtean zehar gauzatzen da: Hiru une:

1-3 hilabete umeak edozein heldurekin egon daitezke

3-8 hilabete berdin zaie norekin egon baina interakzio biziagoak (atsegin handiagoa, irribarreak atxikimendu figurarekin daudenean)

8 hilabetetik aurrera: 

Bereizte larritasuna: atxikimendu figurak alde egiten duenean larritasuna edo antsietatea erakusten ditu

Ezezaguna errefusatzea: ezezagunen aurrean negar egiten du (ezezaguna atxikimendu figura ez den edonor izan daiteke)

Atxikimendu motak: 

  • Helduak-atxikimendu figurak (AF) umearen beharrizanen aurrean erakusten duen sentsibilitatea edota disponibilitatearen arabera atxikimendu mota desberdinak garatzen dira umea eta helduaren artean.

  • Oso garrantzitsua da garapen psikologikoan duen eraginagatik:  atxikimendu motaren arabera umeak bere burua ikusteko modu bat garatzen du eta baita beste pertsonei buruko espektatiba orokor bat.

  • Egoera arraroa: Mary Ainsworthek bi urtera arteko umeak eta AF-ak duten atxikimendu mota ebaluatzeko egoera. (Ikus taula)

Umeak duen portaeraren arabera: 

  • A. Segurua: gurasoak umearen beharrizanen aurrean disponible egoten dira eta sentiberak dira (umearen beharretara adi daude eta umeak behar duenaren arabera erantzungo dute).

  • A. Grinatsu-ambibalentea: gurasoak ez daude umearen beharren arabera disponible, batzuetan bai eta beste batzuetan ez. Umearen egoera emozionalak batzuetan gainezka egiten die eta ezin dute umearen harremanean hori kudeatu.

  • A. Ekidingarri edo iheskorra: umean beharren aurrean gurasoak ez dira egoten disponible eta ez dira umearen beharren aurrean sensible. Umearen behar emozionalak ekidin egiten dituzte.

  • A. Desantolatua: negligentzia egoeren ondorio izaten da eta tratu txar fisikoak jaso dituzten umeengan, babes, eta errefusaketa edo agresio zikloak jaso dituztenak.  

Emozioen garapena

  • Esperientzia desberdinen aurrean ematen diren  erreakzio subjektiboak, hauek aldaketa fisiologiko eta portaerazko aldaketekin erlazionatuta daudelarik.

  • Gizaki guztiok emozioak dauzkagu, baina hauek sentitzeko maiztasunean eta moduan desberdintzen gara.

  • Kulturak ere emozioen espresioan eragina dauka.

  • Emozioek funtzio desberdinak dituzte, adaptatiboak edo sozialak kasu.

  • Garapen emozionalean oinarrizko emozioetatik emozio konplexuetara igarotzen da umea.

  • Erreakzio emozionalen patroia, haurtzaroan hasten da garatzen: nortasunaren oinarrizko elementu bat da. 

  • Oinarrizko emozioak aurpegiko keinuez uler daitezkeenak: poza, interesa, sorpresa, beldurra eta haserrea, bizitzako lehen asteetatik daude umearengan.

  • Beste teoria batek: jaioberrien bizitza emozionala oso murriztua dela (oinarrizko bi emozio: estimulu atsegin batera hurbildu edo estimulu ez atsegin batetik urruntzekoa).

  • 6 hilabeterekin umearen aurpegia, begirada, ahotsa eta jarrerak patroi desberdin eta koherenteak sortzen dituztela, inguruko gertakari sozialen arabera aldatzen direnak.

  • Adierazpen emozionalak ondo antolatuta daude eta umearen barne egoerari buruzko informazioa ematen digute (Weinberg eta Tronick, 1994).

Entradas relacionadas: