ATP sintesiaren prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB

ATPa sortzen da ADP molekulari fosfato bat lotzean, prozesua endergonikoa da, hau da,

energia behar du. Bi motako izan ahal da:

Substratu mailako fosforilazioa

erreakzio exergonikoei akoplatuta gertatzen da, fosforilatuta dagoen molekula batek transferitzen dio fosfato taldea ADPari eta

hidrolizazio horretan askatzen den energia erabiltzen da fosforilazioa egiteko. Kinasa

entzimek katalizatzen dituzte mota honetako erreakzioak Adibidez, glukolisian gertatzen

direnak

Fosforilazio oxidatiboa

elektroien garraio kateari uztartuta gertatzen da, ATP sintetasa

entzimek katalizatzen dute, H+ en fluxuak gradientearen alde zeharkatzean askatzen den

energia baliatzen dute ADPa fosforilatzeko. Mitokondrioetan eta kloroplastoetan

(fotosintesiaren argi fasean) gertatzen da

Transaminazioan

aminoazido baten α-amino taldea zetoazido bati ematean datza, hortaz, aminoazidoa dagokion zetoazidoa bihurtzen da eta zetoazidoa dagokion aminoazidoa. Adb: Alanina+ zetoglutaratoa-----------Pirubato+ Glutamato

Desaminazioan

aminoazidoak amino taldea galtzen du deshidrogenasa entzimak

katalizatuta eta NH3 eta zetoazido bihurtzen da. NH3 oso toxikoa denez kanpoatu behar da. Hiru estrategia daude horretarako: urearen bidez ( ureotelikoak, ugaztunak eta anfibioak), azido urikoaren bidez (urikotelikoak, hegaztiak eta narrastiak) eta amonioa zuzenean uretara kanporatuz (amonikotelikoak, arrainak adibidez

fosforilazio oxidatiboa

Arnas katearen elektroien garraioak protoiak ponpatzen ditu mitokondriaren mintzen arteko gunera 3 puntutan (I, III eta IV konplexuetatik). Horrek protoien gradiente elektrokimiko oso energetikoa eragiten du, mintz arteko gunea matrizea baino positiboago baita. Protoien itzulera matrizera soilik egin ahal da ATP sintetasaren bidez, ATP sintetasak konformazioa aldatzen du eta aktibatzen da, ADP fosforilatuz ATP bihurtzeko. Prozesu biak uztartuta gertatzen direla azaltzen duen hipotesiari Mitchellen hipotesi kimiosmotikoa deritzo. Arnas katera heltzen den NADH+H+ bakoitzak bi elektroi ematen ditu eta hauen garraioak 6 H+ ponpatzeko adina energia askatzen du, FADH2-k emandako elektroiekin, aldiz, soilik 4 H+ ponpatzen dira. Matrizera itzultzen diren 2 H+ multzo bakoitzeko ADP bat fosforilatzen da.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
prozesuak ATP sintesi