Atmosferaren kutsadura
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB
Atmosferaren kutsadura: Airearen ohiko konposizioan egon ohi ez diren zenbait sustantzia edo energia motaren bat agertzea edota aireak
berezkoa duen osagairen baten edo gehiagoren kontzentrazioa ohi baino handiagoa izatea Atmosferaren kutsatzailea: Airean pertsonei, bizidunei edo materialei kalteak edo eragozpenak eragiteko edota klima aldarazteko moduko
kontzentrazioan dagoen sustantzia, osagaia edo energia mota.Berotegi efektua: Atmosferan dauden gas jakin batzuek Lurrak askatutako energiaren parte bat hartzen dutenean gertatzen den
tenperaturaren igoerari deritzo.CFC (klorofluorokarbonoak):Konposatu halogenatu eratorria. Gas egonkor eta ez oso toxikoak ezta sukoiak ere, aerosoletan, hozkailuetan
etab. Erabiliak. Hauek atmosferan 100 urte baino gehiago iraun dezake, ozono geruzaren suntsipena eraginez.
Euri azidoa
Euri arrunta (pH=5,6) atmosferan pilatzen diren sufre oxidoarekin eta nitrogeno oxidoarekin nahastean sortzen
da. Honen ondorioz, azido sulfurikoa eta azido nitrikoa eratzen dira euria azidotuz (pH 5,6 baino baxuagoa lortuz).Hartzailea:Kutsadura jasaten duen elementua (pentsonak, animaliak, landareak edo materialak).Hedatzailea:Igorritako sustantzien hedapena errazten edo oztopatzen duen ingurunea.Igorlea:gorpenaren iturria (industriak, garraioak, energia ekoizten duten zentroak).Igorpen maila:Denbora tarte jakin batean igortzen den kutsatzaile kopurua.Igorpena (emisioa):Iturri zehatz batetik atmosferara sustantziak askatzea.Inmisio maila:Hartzaileari iristen zaion kutsatzaile kopurua da, garraiatua eta zabaldua izan ondoren.
Smog azidoa (klasikoa): Hiri mailako kutsadura mota da. Ke eta kedar partikulak lainoarekin nahasten direnean sortzen da, laino trinko eta kutsatzailea eratuz. Airearen partikulak eta sufre dioxidoa pilatzean, negu hotz eta lanbrotsuak dituzten hirietan sortutako lainoari deritzo. Smog fotokimikoa: Eguzki-erradiazioen eraginez sortutako 2. Mailako zenbait kutsatzailek eratzen duten laino arre eta mehea.