Atmosferaren kutsadura: arrazoiak eta ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,14 KB
Hainbat eratako industriek, energia-zentralek, garraioek eta etxeko berogailuek atmosferara isurtzen dituzten osagaien ondorioz kutsatzen da atmosfera. Industria ugariko hiri edo hiriguneetan, kutsadura oso handia eta kaltegarria izaten da, ke-metaketaren eraginez.
Lurreko ingurumen-arazo nagusiak
Atmosferan CO2 gasaren metaketa gero eta handiagoa denez, eta beste gas kaltegarri batzuk ere isurtzen direnez, Lurreko batez besteko tenperatura hazten ari da. Horrela, beroketa orokorrari —edo klima-aldaketari— bidea ematen ari gatzaizkio.
Beroketaren ondorioz, besteak beste, ondorengo arazoak sor daitezke:
- Lehorteak eta uholdeak ugaritzea.
- Glaziar eta poloetako izotza urtzea.
- Itsas mailaren igoera.
- Espezie askoren bizi-baldintzak aldatzea.
Berotegi-efektua
Atmosferako goi-geruzetan CO2 gehiegi metatzen denean sortzen da. Atmosferak planeta osoa estaltzen du, eguzki-energiatik babesteko:
- Eguzki-izpien % 30 kanporantz islatzen du.
- Gainerako izpiek atmosfera zeharkatu eta lurraren gainazala berotzen dute.
- Lurrak isurtzen duen erradiazioaren zati bat CO2 gasak xurgatzen du.
Gas-metaketa handitu ahala, Lurrak gero eta bero gehiago xurgatzen du, eta planeta osoa berotu egiten da, berotegia balitz bezala.
Ozono-geruza eta euri azidoa
Ozono-geruza atmosferan dago, eta eguzkiaren izpi ultramore kaltegarriak kanporantz islatzen ditu. Aerosolen eta CFC (klorofluorokarbono) gasen isurpenen eraginez, ozono-geruza txikiagoa eta meheagoa da orain.
Euri azidoa: Zentral termikoek eta ikatzezko berogailuek askatzen dituzten sufre- eta nitrogeno-oxidoak hodeietako ur-lurrunean sartzen eta pilatzen direnean sortzen da. Euria egiten duenean, azido horiek erortzen dira, habitatak eraldatuz, landareak gaixotuz eta ura eta lurra pozoituz.
Smog fotokimikoa
Airearen kutsadurari smog fotokimikoa deritzo, batez ere hiriguneetan, erreakzio fotokimikoek eragindako ozonoari eta beste konposatu batzuei. Ondorioz, berun edo kolore beltzeko giroa ikusten da.