Atmosferaren eta Hidrosferaren Dinamika: Prozesu Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 76,09 KB

Atmosferaren Ezaugarriak eta Geruzak

Atmosfera Lurra inguratzen duen 500 km-ko gas-geruza da. Bere konposizioa nagusiki airea da: %78,1 nitrogenoa, %21 oxigenoa eta %0,9 argona eta CO2.

  • Geruza isurkorrak: Ez dira solidoak, mugikortasun handia dute.
  • Atmosferaren geruzak: Troposfera, estratosfera, mesosfera eta termosfera. Geruza horien artean tropopausa, ozono-geruza, estratopausa eta mesopausa daude.
  • Tenperaturaren bilakaera: Troposferan jaitsi (-51 °C), estratosferan igo (0-4 °C), mesosferan jaitsi (-83 °C) eta termosferan igo (1000 °C).

Atmosferaren Funtzioak

  • Babeslea: Eguzki-izpi kaltegarrietatik babesten gaitu (X eta gamma izpiak termosferan, ultramoreak estratosferan).
  • Erregulatzailea: Atmosferako gasek tenperatura erregulatzen dute berotegi-efektuaren eta albedoaren bidez.

Atmosferaren Dinamika eta Presioa

Atmosferaren dinamika eguzki-erradiazioaren banaketan oinarritzen da. Presioa altuerarekin jaisten da.

  • Borraska (Depresioa): Presio txikia. Airea gorantz doa, hoztu, kondentsatu eta hodeiak sortzen dira.
  • Antizikloia: Presio handia. Airea beherantz doa, berotu eta ez da hodeirik sortzen.

Lurraren errotazioaren ondorioz, Coriolis efektua gertatzen da: haizeak iparraldean eskuinerantz eta hegoaldean ezkerrerantz desbideratzen dira.

XBB9KSUmNkQ8SHJPAGNczkZpjg00a1nqbVTogjixKoFNH8mdC82VDSFxOQgIt6gCtORXbRIZcwQGqm20GJnE3d5S_VpfaGWYF2x1l6sS2SgLixBX2BJ7sZ4OfsWiqiE_MGJ-ch67NfesTz7k6dpzip3GYsjf_Prevdrng79-5HVmruveVdqo9TsGjmNaFw

Alderanzketa Termikoa

Lainorik gabeko gauetan, lurrazalak beroa galtzen du eta harekin kontaktuan dagoen airea hoztu egiten da. Horrek kutsadura lurrazalean harrapatuta geratzea eragiten du, airearen mugimendurik ez dagoelako.

Hidrosfera eta Zirkulazio Ozeanikoa

Hidrosfera planetako ur guztiek osatzen dute (ozeanoak, izotza, lurpeko urak, ibaiak eta ur-lurruna). Uraren %97 gazia da eta %3 geza.

Ozeanoko Zinta Garraiatzailea

Ozeanoetako korronteek gazitasun- eta tenperatura-desorekak konpentsatzen dituzte. Ur hotza eta dentsoa hondoratu egiten da, CO2-a sakoneraino eramanez. Prozesu honek Europa iparraldeko tenperaturak leuntzen ditu.

S+TRpQR1gwcBgAAAABJRU5ErkJggg==

Ziklo Hidrologikoa

Zikloa martxan jartzen duten bi energia-iturri nagusiak Eguzki-energia (lurruntzea eragiten du) eta Grabitate-indarra (ura beherantz eta ibaietatik itsasora eramaten du) dira.

  • Lurruntzea eta Transpirazioa: Ura gas bihurtzen da.
  • Kondentsazioa: Gas egoeratik likidora pasatzea.
  • Prezipitazioa: Ura hodeietatik lurrera erortzea.
  • Iragazketa eta Isurketa: Ura lur azpian sartzea edo akuiferoetatik ateratzea.

Entradas relacionadas: