Atmosfera eta Ur-Ekosistemak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB

BIOSFERA (7. ULERTZE-JARDUERA)

Gure planeta inguratzen duen gasezko geruza da atmosfera. Loditasun handikoa da. Bertan, bizidun guztiek (salbuespen moduan, badira bakterio batzuk eurek ekoitzitako oxigenoa kontsumitzen dutenak) arnasten dugun oxigenoa aurkitzen da, eta era berean erradiazio kosmiko arriskutsuetatik babesten gaitu. Atmosfera geruzatan banatzen da, eta, batez ere, gas bidez eta, neurri txikiago batean, partikulez osatzen da. Airea, nagusiki nitrogenoz eta oxigenoz osatua dago. Airea, lurrazalean pilatzen da grabitateari esker. Atmosferaren dentsitatea altueraren arabera gutxitzen da. Presio altuena lurrazalean gertatzen da. Tenperatura altueraren arabera aldakorra izaten da. Aldiz, lurrazaleko tenperatura berotegi-efektu naturalak erregulatzen du.

UR-EKOSISTEMAK (17. ULERTZE-JARDUERA)

Ur-ekosistemak bi multzotan sailkatzen dira: ur gezako ekosistemak eta itsasoko ekosistemak. Bertako bizidunen populazioa faktore abiotikoek ahalbidetzen dute. Faktore horien artean hauek aipa daitezke: tenperatura, argitasuna eta uraren konposizio kimikoa. Ur gezako ekosistemen artean hauek aipa daitezke: ibaiak, hezeguneak, aintzirak eta lurpeko urak. Aintzira edo lakua lurrez inguratuta dagoen ur-eremua da. Ibaietako bizidunen artean algek eta ornogabeek osatzen duten bentosari esker bizi dira animalia ugari.

ATMOSFERAREN GERUZAK (8. APLIKAZIO-JARDUERA)

Exosfera: Atmosferako azken geruza da, 500. km-tik gora hedatzen da eta bertako gasen konposizioa oso bestelakoa da troposferakoaren aldean: osagai nagusia atomo arinak dira; nagusiki, hidrogenoa.

Termosfera edo ionosfera: 80. km-tik 500. km-ra hedatzen den geruza da. Termosferan Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira eta komunikazio-sateliteak ere bertan mugitzen dira.

Mesosfera: 50. km-tik 80 km arteko altuerara iristen den geruza da; espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen.

Estratosfera: atmosferaren bigarren geruza da eta 12. km-tik 50. km-ra hedatzen da; estratosferan dago izpi ultramoreak iragazten dituen ozono-geruza.

Troposfera: lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da eta, batez beste, 12 km-ko altuerara iristen da. Geruza horretan daude bizidunak (biosfera) eta bertan erabakitzen da eguraldia.

22. APLIKAZIO-JARDUERA (KONTZEPTUAK/AZALPENA)
  1. Lurzoruaren kutsadura: Hondakinen isurketak, zabor-pilaketak, nekazaritzan erabiltzen diren ongarri kimikoek eta pestizidek lurzorua pozoitzen dute.
  2. Lurzora ez kutsatzea eta kutsatutakoa garbitzea: Lurzoruaren jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua babestea, eta eginbehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea; baita babesteko, berreskuratzeko, berrerabiltzeko, birziklatzeko, lehengoratzeko eta jarraipenerako neurriak hartzea ere.
  3. Lurzoruaren desertizazioa: Klimaren bidez biosferaren toki lehorretan prezipitazioaren ezak sortzen duen ondorioa da.
  4. Biodibertsitatearen galera: Ekosistemetako lurzorua suntsitzean bizidunen erreinuetako espezie asko desagertzen dira, ekosistemaren hondamendua ekarriz.
  5. Lurzoruaren galera: Lurzoruaren galera dakarten ekintza ugari egiten dira, lan-jarduera eta politika ekonomikoa dela medio (azpiegiturak, etxegintza…).
  6. Lurzoruaren desertifikazioa: Nekazaritzan, abeltzaintzan eta baso-ustiapenean erabiltzen diren teknika askok landaretza suntsitu eta lurzorua galtzea eta degradatzea eragiten dure.

7. Lurzoruaren higadura: Lurzorua osatzen duen materiaren galera da. Murrizketa hori areagotu egiten da lurzoruak ez duenean babesteko landarerik; kasu horretan, urak eta haizeak erraz eramaten baitituzte materia organikoa, nahiz, ez-organikoa.

UR ARAZTEGIA (16. MIATZE-JARDUERA)

Ura erabili ahal izateko, bi motatako trataerak ematen zaizkio: batetik, naturatik hartutako ura edangarri bihurtu eta kontsumo-sareetara bideratzeko egiten dena; eta bestetik, etxeetan zein enpresetan erabilitako urak garbitu, eta ura naturari ahal den egoerarik onenean itzultzeko egiten dena.

Ur zikinak tratatzeko araztegietan egiten den prozesua:

Entradas relacionadas: