Atmosfera, Hidrosfera eta Ekosistemen Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Atmosferaren geruzak

  • Ionosfera: Eguzkitik datozen gamma eta x-izpiak ioi bihurtzen dira.
  • Troposfera: Hodeiak eratzeko beharrezko hauts-partikulak ditu.
  • Estratosfera: Eguzkiko erradiazio ultramorea xurgatzen duen geruza da.
  • Mesosfera: Izar iheskorrak sortzen dira.
  • Exosfera: Bere osagai nagusia atomo arinak dira.

Atmosferaren ezaugarriak

  • Presio atmosferikoa: Itsas mailan presioa handiagoa da; altitudea handitu ahala, presioa gutxitu egiten da.
  • Bizia: Atmosferari esker lurrean bizia dago, erradiazioetatik babesten gaituelako, tenperatura erregulatzen duelako eta beharrezko mantenugaiak eskaintzen dizkigulako.
  • Oxigenoa: Atmosferaren bolumenaren % 21 oxigenoa da. Ozono geruzan (O3) kokatzen da, izaki bizidunak erradiazio ultramoreetatik babestuz.
  • Gasak: Nitrogenoa (% 78) eta oxigenoa (% 21) dira nagusiak. Ondoren, argona, karbono dioxidoa eta ur-lurruna daude.

Ingurumen-arazoak

  • Herriak suntsitzea: Klima-aldaketa, ibaiak kanalizatzea.
  • Ur-eskasia: Nekazaritzako beharrak, etxeko uraren erabilera.
  • Kutsadura: Ongarri kimikoak, industrien isurketak, zabortegiak.
  • Gaixotasunak: Ongarri kimikoak, industrien isurketak, zabortegiak.
  • Ekosistema aldatzea: Urtegiak egitea, industrien isurketak, klima-aldaketa, ibaiak kanalizatzea.

Klima-aldaketaren ondorioak

  • a) Poloak urtuko dira.
  • b) Lantegiek CO2 isurtzen dute; hori atmosferan pilatzean, eguzki-izpiak ezin dira atera eta berotegi-efektua gertatzen da.
  • c) Itsas maila igotzen bada, kostaldea urez estaliko da eta lau urtaro izatetik bi izatera pasatuko gara.

Ur-zikloa eta ekosistemak

Hodeietako ura

Hodeietako ura lurrean hiru modutan banatzen da: infiltrazioaren bidez lurrazpitik, lurrazaletik zirkulatuz edo zuzenean itsasora joanez.

Lurrazpiko ura

Lurrazpiko ura akuiferoetara doa eta, ondoren, itsasora.

Ur-zikloaren prozesua

Hodeietako ur-partikulak prezipitazioaren bidez (euri, elur edo txingor) erortzen dira. Uraren zati bat akuiferoetara doa eta grabitatearen arabera zirkulatzen du. Lurrazaleko ura lurrundu eta atmosferara itzultzen da, hodeiak eratuz.

Ur gezako ekosistemak

  • Aintzirak eta urmaelak: Lurrez inguratutako ur-eremuak.
  • Ibaiak: Ibilguan eta ibaiertzetan sortutako unitate ekologikoak.
  • Zona hezeak: Lokaztiak eta zingirak, oso emankorrak.
  • Akuiferoak: Lurpeko urak, gizakientzat oso erabilgarriak.

Ur gaziko ekosistemak

  • Itsasoak eta ozeanoak: Sakoneraren arabera argia, tenperatura eta organismoak aldatzen dira.
  • Estuarioak: Itsasoko ur gazia eta ibaiko ur geza nahasten diren eremuak.
  • Deltak: Estuarioak urriak direnean eratzen dira.
  • Padurak: Kostaldeko eremu gazi eta zingiratsuak.

Entradas relacionadas: