Atenas eta Esparta: Gizartea, Politika eta Antzerkia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB

Atenas eta Espartaren konparazioa

EzaugarriaAtenasEsparta
GizarteaHiritarrek eskubide osoak zituzten; emakumeak, esklaboak eta atzerritarrak baztertuta zeuden.Hiritarrek eskubide osoak zituzten; nekazariak eta nolabaiteko maila zutenak.
Gobernu sistemaDemokrazia: hiriaren agintea herriarena zen.Hasieran erregearen esku zegoen boterea, baina gero oligarkia nagusitu zen.
Gobernu organoak
  • Eklesia: Eskubide zibilen jabe ziren gizonezko hiritarren batzarra.
  • Bule: Zozketa bidez hautatutako 500 hiritar, gaiak prestatzen zituztenak.
  • Diarkia: Hastapenean botere guztia zuten, baina pixkanaka indarra galdu zuten.
  • Gerusia: 60 urtetik gorakoek osatua.
  • Apella: 31 urtetik gorako hiritarrez osatua.
MagistratuakZozketa bidez hautatzen ziren urtebetez. Amaitzean, kudeaketaren berri eman behar zuten. Nagusiak arkonteak eta estrategoak ziren.Eforroak: Urtero 5 magistratu hautatzen ziren. Kanpoko eta barneko politikaz arduratzen ziren, botere gorena izanik.

Greziar Antzerkia

Tragedia: Egoera gatazkatsuak irudikatzen dituen genero dramatikoa da. Pertsonaiak egoera zoriontsutik zoritxarrera pasatzen dira; ikusleak errukia eta beldurra sentitzen ditu pertsonaia tragikoekin batera.

Komedia: Eguneroko bizitzatik hartutako egoerak irudikatzen ditu. Ikusleak une sozial batekin erlazionatutako gertaerak islatzen ditu. Barrearen bitartez, ikusleek kritika soziala egiten zuten.

Antzerkigile nagusiak

EgileaEzaugarriakObrak
Eskilo
  • Erlijiotasun handiko lanak.
  • Heroiek sufrimenduaren bidez lortzen dute salbamena.
  • Obra ikusgarriak.
90 obra: Pertsiarrak, Zazpiak Tebasen aurka, Agamemnon.
Sofokles
  • Gizatasun handiko obrak.
  • Pertsonaia konplexuak.
  • Periklesen pentsamendua islatzen du.
120 obra: Ajax, Antigona, Elektra.
Euripides
  • Egunerokotasunetik hurbilago.
  • Gaiak: gizakiaren harremanak, emakumearen egoera, gerra...
  • Erretorika maite du.
90 obra: Medea, Orestes, Hipolito.

Entradas relacionadas: