Askatasuna: Kanpoko eta Barneko Dimentsioak eta Determinismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
Askatasuna: Kanpokoa eta Barnekoa
Kanpoko askatasuna
- Nahi dugun lekura joateko eta egoki iruditzen zaigun eran jokatzeko aukera izatea.
- Filosofia politikoaren esparrua da.
- Gal daiteke: Espetxean edo diktaduretan (adierazpen-, elkartze- eta manifestazio-askatasuna galtzean).
- Zabalagoa edo murritzagoa izan daiteke, gizarteko esparru juridikoaren eta politikoaren arabera.
Barneko askatasuna
Nahimenaren askatasuna edo askatasun morala da. Barne-askatasunik gabe, kanpokoak ez du zentzurik.
- Filosofia moralaren esparrua da.
- Gal daiteke: Nahimena kenduz edo anulatuz soilik (hipnosia, drogak, gaixotasuna edo teknologiaren bidez).
- Norberaren irizpideen arabera bizitzeko gaitasuna izatea.
- Norberak bere erabakiak hartu ahal izatea, dagozkigun gauzei buruz, kanpokoak determinatu gabe.
Baldintzapena eta Determinismoa
Gizakiok aske al gara ekintzak aukeratzeko eta burutzeko? Galdera honen aurrean bi erantzun nagusi daude:
1. Indeterminismoa
Indeterministen aburuz, gizakia askea da. Horrek ez du esan nahi askatasuna erabatekoa denik, era askotako eragileek mugatzen edo baldintzatzen baitute. Nolanahi ere, maila handiagoan edo txikiagoan, gizakiok askeak gara erabakiak hartzeko eta ekintzak burutzeko.
2. Determinismoa
Deterministek askatasunaren existentzia ukatzen dute. Hau da, gure burua libre sentitu arren, erabakiak edo ekintzak aurrez finkaturik daudela pentsatzen dute. Hiru determinismo mota nagusi daude:
- Teologikoa: Jainko batek zehazturikoa erabakiko edo burutuko dugu.
- Kosmologikoa: Patuak aurrez zehazten du dena.
- Zientifikoa: Dena naturaren legeen arabera gertatzen da, baita gure erabakiak eta ekintzak ere.
Askatasuna eta Sentimenduak
- Baldintza batzuek gure askatasuna murriztu edo indartu dezakete.
- Gure emozioak eta sentimenduak kontrolaezinak badira, beren menpe biziko gara.
- Nahimena aske da zentzu batean edo bestean hautatzeko.
- Gizartiarrago izateko idealak eta proiektuak diseinatzeko gai gara.
- Horretarako, gizatiarrago egiten gaituzten sentimenduak landu eta bitarteko egokienak erabaki behar ditugu.