Artearen Historia: Neoklasizismotik Modernismora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 3,78 KB
Neoklasizismoa: XVIII. mendeko Ilustrazioa
XVIII. mendean, Ilustrazioaren eraginez, arrazoia eta ordena nagusitu ziren. Barroko eta Rokoko estiloen aurkako erreakzio gisa, Grezia eta Erromako artea hartu zuten eredu.
Ezaugarriak
- Arrazoia sentimenduaren gainetik.
- Simetria, oreka eta dekorazio gutxi.
- Antzinako Grezia eta Erromako artearen imitazioa.
- Arteak helburu didaktikoa eta morala izan behar zuen.
- Ordezkari nagusia: Jacques-Louis David (Horazioen zina, Marat hilik).
Arkitektura Neoklasikoa
- Tenplu klasikoen imitazioa.
- Zutabeak eta kupulak.
- Horizontaltasuna eta sinpletasuna.
- Juan de Villanueva: Prado Museoa.
Eskultura Neoklasikoa
- Marmol zuriaren erabilera.
- Idealizazioa eta gorputz perfektuak.
- Mugimendu gutxi.
- Antonio Canova: Eros eta Psike.
Pintura Neoklasikoa
- Marrazkia kolorearen gainetik.
- Kolore hotzak eta konposizio ordenatua.
- Gai historikoak: Aberria, morala eta arrazoia.
Francisco de Goya: Ibilbide artistikoa
Goyaren estiloa bilakaera bat izan zen: alaia → kritikoa → iluna.
- Hasieran: herri eszenak, kolore biziak (Parasola).
- Ondoren: kritika soziala (Kapritxoak).
- Gerra: sufrimendua, ez heroismoa (Maiatzaren 3a).
- Amaieran: iluntasuna eta beldurra (Saturno).
Erromantizismoa
- Sentimendua arrazoiaren gainetik.
- Askatasuna, natura, drama eta mugimendua.
- Kolore beroak.
- Ordezkariak: Eugène Delacroix, Caspar David Friedrich.
XIX. Mendeko Arkitektura
- Eklektizismoa (estilo nahasketa).
- Material berriak: burdina eta beira.
- Funtzionaltasuna: Torre Eiffel (modernitatea).
Errealismoa
- Errealitatea zuzenean, idealizaziorik gabe.
- Pobreak eta langileak protagonista.
- Kritika soziala: Gustave Courbet, Jean-François Millet.
Inpresionismoa
- Argia da elementu garrantzitsuena.
- Aire librean egindako lana, momentua harrapatuz.
- Pintzelkada azkarra eta kolore garbiak (beltza baztertuz).
- Ordezkari nagusia: Claude Monet.
Artelan nabarmenak
1. Brandeburgoko Atea (Langhans, 1788)
- Zutabe dorikoak, Grezia eredua, sinpletasuna eta boterea.
2. Eros eta Psike (Antonio Canova, 1787)
- Marmola, idealizazioa, oreka eta mitologia.
3. Horazioen zina (Jacques-Louis David, 1784)
- Arrazoia, simetria, lerro zuzenak eta aberria.
4. Mamelukoen karga (Goya, 1814)
- Kaosa, mugimendua, indarkeria eta herria protagonista.
5. Maiatzaren 3a (Goya, 1814)
- Sufrimendua, argia biktiman, soldadu anonimoak eta drama.
6. Saturno (Goya, 1820)
- Iluntasuna, beldurra, indarkeria eta deformazioa.
7. Askatasuna gidatzen (Delacroix, 1830)
- Mugimendua, askatasuna, kolore beroak eta herria.
8. Eiffel Dorrea (Gustave Eiffel, 1889)
- Burdina, funtzionaltasuna, modernitatea eta tamaina handia.
9. Olympia (Édouard Manet, 1863)
- Ez idealizatua, begirada zuzena, kontrastea eta probokazioa.
10. Inpresioa, egunsentia (Claude Monet, 1872)
- Argia, pintzelkada azkarra, forma lausoa eta momentua.
11. Gau izartsua (Vincent van Gogh, 1889)
- Pintzelkada lodia, espresioa, kolore kontrastea eta subjektibotasuna.
12. Musua (Gustav Klimt, 1907)
- Urrea, dekorazioa, erotismoa eta planoaren erabilera.