Arte Islamdarra eta Erromanikoa: Ezaugarri Nagusiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Arte Islamdarra

Arte islamdarra edo musulmana guztiz baldintzatu zuen herri honen izaera nomadak. Islamismoa 622. urtean hasi zen, Mahomak Mekatik Medinara ihes egin zuenean Arabian. Erlijioak Koran liburuan bildurik ditu bere agindu nagusiak.

Mende bat baino zerbait gehiago behar izan zuen islamismoak bere konkista militarren bitartez hedatzeko eta, horrela, Indiatik Espainiaraino kultura homogeneoa sortu zen. Aipatzekoak dira bere ekarpenak merkataritzan, zientziaren garapenean, filosofian, laborantzan, artzaintzan eta hiriko bizitzan.

Hirigintza eta Arkitektura

Hirigintzari dagokionez, orokorrean ez dagoela planifikaziorik esan dezakegu, kale estuak nabarmenduz. Hiriko gune garrantzitsuenak hauek dira:

  • Zokoak: dendak, tailerrak eta merkatua biltzen dituzten multzoak.
  • Bainuak, etxeak eta jauregiak.
  • Madrassak: Korana irakasteko guneak.
  • Meskita: otoitz egiteko lekua.

Arkitektura garatu zen batik bat, sintesirako ahalmen handia erakutsiz. Nahiz eta erabilitako elementu arkitektonikoak jatorriz beraienak ez izan, beste arkitekturetatik komeni zitzaiena hartu zuten.

Eskultura eta Beste Arte Adierazpenak

Islamaren kulturan, irudien ukapena dela eta, eskulturak ez du garapenik izango; adierazpen bakarrak animaliak dira (zakurrak, lehoiak...). Beste adierazpen artistikoei dagokionez, aipagarriak dira:

  • Zeramika: lokatza egosi eta bitrifikatuz egindako ontziak.
  • Mosaikoak eta oihalgintza (alfonbrak).
  • Miniaturak eta bolizko kutxak.

Arte Erromanikoa

Arte erromanikoa mendebaldeko Europako Erdi Aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen; X. mendean sortu, XI. eta XII. mendeetan garatu, eta XIII. mendean gotikoak baztertu zuen.

Testuinguru Historikoa eta Ezaugarriak

Eragin bizantziarrak eta musulmanak ditu. Bere izena erromanotik dator, hasiera batean forma eta teknika erromatarrak zituelako eta, bestalde, hizkuntza erromantzeen lehenengo garaietan eman zelako.

Feudalismoaren goreneko momentu horretan, egonkortasuna eta hierarkizazio soziala nagusi ziren, elizaren nagusitasunarekin eta teozentrismoarekin batera. Elizgizonak ziren ikasi bakarrak, eta artearen bidez bideratzen zituzten klase baxuak, analfabetoak baitziren. Beraz, arte monastiko eta feudala izan zen.

Kontserbatzailea eta zurruna zen, helburua ez zelako estetikoa, erlijioso-didaktikoa baizik, guztiz utilitarista. Honela, formak sinpleak izango dira eta arte elitista izango da.

Entradas relacionadas: