Arte Hezkuntza Lehen Hezkuntzan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

GAIA 1.Sarrera.

Arte Hezkuntza arloak hainbat adierazpen eta antzezpen modu hartu bere baitan: plastikoa eta musikala. Sormena, autonomia, adimen emozionala, adierazpen pertsonala, … bezalako alderdiak lantzeko aproposa. Esperientziak, pentsamenduak eta fantasiazko zenbait eduki berreraikitzeko lagungarria. Arlo hau curriculumeko beste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko eta errealitatea hobeto ulertzeko toki egokia.

Ikuspegia.

Gizartean erreferentzia estetiko asko daude. Nortasuna eraikitzeko, sozializatzeko eta munduari buruzko ideiak garatzeko prozesuetan. IKTen bilakaeragatik musika eta irudiak masiboki kontsumitu. Arte-adierazpen ezberdinen arteko elkarketak gero eta aberatsagoak. Garrantzitsua ikasleak arte-esparruetan heztea eta bizitzearen esperientziarekin dule lotura zuzena erakustea.

Arte Hezkuntzaren ezaugarriak Lehen Hezkuntzan.

Ikasleak marrazkien, irudien, musikaren, … sortzaileak, erabiltzaileak eta hartzaileak dira. Ekoizle bezala, prozesu aldakor eta delikatu batzuetatik igarotzen dira. Prozesu horietan beharrezko laguntza eta bitartekaritza-prozesuak bideratu, sorkuntza lantzeari goizegi ez uzteko.

Hezkuntzan esku hartzeko proposamenak.

Konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik, eskola ezin da edukiak irakatsi eta horiek ikasaraztera mugatu. Egoera konplexuagoak ebazteko ezagutzak erabiltzen eta transferitzen ere erakutsi behar du. Ikasleak bizitza pertsonal, sozial, akademiko eta lanerako prestatzeko. Arazoak eta egoerak gainditzeko moduko zailtasun-maila izan behar, baina era berean ikasleentzat erronka bat suposatuz. Ikasleen interesguneak eta mundua interpretatzeko modua ere kontutan hartu. Eremu pertsonalean proposatuko diren egoerek ikaslea sortzaile izatera eraman behar dute. Subjektu autonomoen kontzientzia izan beharko dute mundua interpretatzeko, erabakiak hartzeko eta irtenbideak lantzeko, musika, irudiak, mugimendua eta bestelako adierazpenak ekoizten dituztenean. Eremu sozialean, irudi- eta soinu-euskarriko produktu asko kontsumitzen dituzte ikasleek. Jarduerek baliabide artistiko horien erabilera bermatu eta adierazpen askatasuna, kultura-aniztasuna eta esperientzia partekatuak balioesteko bidea eman beharko dute. Eremu akademikoan: 1. Artearen ekoizle diren aldetik: jolasean arte-ekoizpenak sortu eta gozatzetik ia ez ekoiztera pasatzen dira. Eskolak arte-produktuak sortzen jarraitzeko egiturak eskaini. 2. Erabiltzaile diren aldetik: hauen erabilera nabarmen igotzen da. Eskolak kultura ulertzen eta harekin hartu-emanean izaten lagundu behar, zentzu kritikoa garatzeko. Lan eremuan, ikasgelan landutako egoerak baliagarriak izan behar ikasleak arte-adierazpenekin modu kontzientean atxikitzeko.

Arloak oinarrizko konpetentzien garapenari egiten dion ekarpena.

5.1.Oinarrizko zehar-konpetentzien garapenari egiten dion ekarpena. 1. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konp.:Arterako konpetentzia lortzeko komunikazio arauak erabili ikasgaiaren hiztegi espezifikoa landu behar dira. Abestiak baliabide egokiak dira hiztegi berria barneratzeko, erkidegoko bi hizkuntza ofizialak sendotzeko eta hirugarren baten ikasketa indartzeko. Irudiak eta soinua, IKTen egitura-ardatz ia bakarra dira eta garrantzitsua da horiek erabiltzeko gaitasuna izatea. 2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konp.:Norbere gaitasunaren eta jakintzaren kontzientzia hartzen, kudeaketa eta kontrola lortzen, … laguntzen dute konpetentzia honetako arlo eta ikasgaiek. Proiektuen bidezko lana bultzatu behar: baliabide egokiak bilatzeko, erabakiak argudiatzeko, etab. 3. Elkarbizitzarako konp.:.Talde-lanerako esparru egokia da arte-ekoizpena. Horrela, tolerantzia, elkarbizitza, errespetua, elkartasuna, … lantzeko. 4. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konp.: Proiektuak eta artelanak egiteko prozesuak baliagarriak dira originaltasuna eta egoera bati aurre egiteko modu ezberdinak erakusteko. Musika eta irudiak aztertzean, horien sortzaileekin harremanetan jarri eta iritzi eta pentsamendu propioak osatzen dituzte. 5. Norbera izaten ikasteko konp.: Lan artistikoen, kezkak eta sentimenduak askatasunez adierazteko aukera ematen dute eta emozioak kudeatzeko eta nortasuna adierazteko bideak ematen dituzte.

Oinarrizko konpetentzia espezifikoen garapenari egiten dion ekarpena.

1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konp.: Soinuen, formen, koloreen eta mugimenduaren erregistroek eta horietan integratutako ahozko zein idatzizko lengoaiek konpetentzia hau lantzen lagundu. Musikari hitzak jartzean eta produktu estetikoetan testuak txertatzean, haren alderdi poetikoa, sinbolikoa, erretorikoa, … landu. 2. Matematikarako konp.: Espazioa irudikatzeko sistemak sortuta, musika-diskurtsoen denbora- irudikapena eginda eta musikaren elementuetan proportzioak, simetriak eta bitarteak erabilita. 3. Konp.sozial eta zibikoa. Arte-ekoizpenek gizartera hurbildu eta haren irakurketa kritikoa egiteko aukera eman behar.

Helburuak.

10 dira arlo honetako etapako helburuak. 236/2015 Dekretuaren II.eranskinaren 251-252.orrialdeetan jasotzen dira.

Edukiak.

Zikloan zehar landu beharreko informazioa ematen duten blokeak dira. Konpetentziak eskuratzeko aproposenak diren edukiak jasotzen dituzte. Etapa honetan ikasleekin batera egin beharrek zereginek bi helburu: 1. Ikasleek beraien arte-adierazpen propioak sortzea: musika-lanak eta irudi eta marrazkiak. 2. Beraien inguruneko arte-adierazpenekiko eta ekoizpen bisualekiko espiritu kritikoa izatea. Arte Hezkuntzan 5 dira etapa honetako bi zikloetarako ezarritako eduki multzoak eta 236/2015 Dekretuaren II.eranskinaren 252-259.orrialdetan datoz.

Ebaluazio-irizpideak.

Ikasleak zer ikasi duen balioesteko irizpideak edo erreferenteak dira. 236/2015 Dekretuaren II.eranskinaren 261-267.orrialdetan dator ebaluazio-irizpide bakoitza dagozkion lorpen-adierazleekin.

Curriculumaren beste arlo batzuekiko harremana.

Umeek errealitate bat eta orokorra antzematen dute. Horregatik, funtzionaltasun handiagoa lortzeko, irakaskuntza arlo ezberdinetan banatu arren, arlo guztien artean lotura estua ematen da. Gaztelania eta Literatura: komunikazioan, adierazpenean eta irudikapenean erreferente bat planteatzen dute bi arloek. Idazketa, grafia eta irudiekin erlazionatuta dago; eta irakurketa eta ahozko komunikazioa, arnasketa teknikekin, soinuak ekoiztearekin, ahotsaren lanketa eta bokalizazioarekin, postura eta mugimenduarekin … erlazionatzen dira. Gorputz Hezkuntza: elementu komunak dituzte, erritmoa, iraupena, sekuentzia, espazioa, mugimendua … Bi arloek lantzen dituzte gorputzaren kontrola eta gorputz hizkuntza. Natur- zientziak/Gizarte-zientziak: materialen esplorazioa, behaketa, komunikabideen analisia … Errepresentazio artistiko oro, bere testuinguru historiko-kulturalaren arabera aztertu daiteke. Matematika: kodeen erabilera, espazioaren antolaketa, objektuen kokapena … bietan lantzen dira. Atzerriko Lehen Hizkuntza: hiztegia eta fonetika zabaltzen dituzten abestiak, komikiak … Balio sozial eta zibikoak: besteenganako errespetua, elkarbizitza, aisia, bizitza sozialean parte-hartzea, manifestazio kultural ezberdinenganako sentsibilitatea.

Ondorioak, 11.Bibliografia.

236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

Entradas relacionadas: