Arte gotikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Xll.Mendearen amaieran sortu zen baina Xlll, XlV eta XV.Mendeetan garatu zen. Toki batzuetan XV. Mendera arte luzatu eta errenazimentuko osagaiekin nahastu zen. Frantzian sortu zen eta gero Europa guztira zabaldu zen. Aldakea hadiak izan ziren, merkataritzaren aldetik adibidez bideak iriki ziren eta hiriak hazi egin ziren. Gizarte feudala ahultzen joan zen eta Burgesia indarra hartzen joan zen. Hirietan gremioak sortu ziren, lanbide bera zuten artisauek osatzen zuten. Gremioak itxiak ziren, normalean familiak heredatzen zuen lanbide edo negozioa.

ARKITEKTURA

Katedralen garaitzat hartzen da gotikoa, esan bezala, bideak iriki, hiriak handitu eta gremioak sortzen dira. Erlijioa oso garrantzitsua da eta eraikinetan elizaren eragine ikusten da.Saint Denis garai honen lehen abadia. Beira-leihoak oso garrantzitsuak bihurtzen dira, elizaren pasarteak bertan islatzeko. Baina oztopo bat izan ziren eraikuntza erromanikoak, horma lodi haiekin.

OSAGAIAK

Katedralaren oinak latindar gurutzekoak, 3-5 nabe tartean. Nabeak transeptuaren zabalera murrizten dute. Presbiteroko deanbulatorioaren bitartez abside-kaparetara igo daiteke. Oso gutxitan bukatzen ziren elizak.

HORMAK:


Harrizkoak, forma landuak, ez dire ez hain potoloak eta ez hain finak

ZUTARRIAK:


Horma-bular deituak, lodiak dira eta hormen kanpoaldera itsatsita. Gangaren alboko bultzada eusten dute. Arbotantea(bertako indarra kanpoko zutabetara pasatzeko) kanpoko arkua da. Zutarriak pinakuluz osatuta daude(kono luzatuak, sendotasuna eta oreka mantentzeko).

ZUTARRI FASZIKULATUA:


Zutabe txikiz egindako zutarria(zutabe lodia)

OGIBA ARKUA:


Bultzada txikiagoak eragiten dituen puntu erdiko arkuak

TRIFORIOA:


Alboko nabeen gaineko korridore estu bat

GURUTZE GANGA


: Elkar gurutzatzen diren bi ganga zorrotz. Horrela pisua lau puntu ezberdinetara doa.

ARROSA-LEIHOA:


Beirate biribil handia. Argia sartzeko erabili ohi zen. Erliebeekin

Entradas relacionadas: