Arro hidrografikoa definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,24 KB

Geografia: lurraren irudikapena eta deskribapena esan nahi du, bere aztergaia espazio geografikoa da, hau da,  ingurune fisikoaren elementu naturalak (erliebea, klima, urak, landaredia, lurzorua) eta gizakiak ingurunean egindako esku-hartzeak (populaketa eta jarduera ekonomikoak)

Mapa: Lurraren edo lurraren atal baten irudikapen grafikoa da azalera lau batean eta eskala baten arabera. Mapak mota askotakoak izan daitezke: fisikoak, politikoak, topografikoak, historikoak, gaiaren araberakoak, e.A. Mapa edozein dela ere, mota askotako ikurrak erabiltzen dira, lurraldeko geografiaren eta biztanleriaren ezaugarriak adierazteko. Ikur horiek, mapako legendan zehazten dira eta mapa ulertu eta irakurri ahal izateko garrantzitsua da sinbologia berezia ulertzea.

Paisaia naturala: ingurune fisikoko elementuen arteko elkarreraginetatik sortzen da, hau da erliebea, klima, hidrografia, lurzoruak, eta landarediaren artean; ez dago gizakiaren esku-hartzerik, edo oso txikia. Espainian paisaia naturalen aniztasun handia dago: ozeanikoa, mediterraneoa, mendikoa eta Kanarietakoa daude. Hala ere, nekez aurki daiteke erabat naturala den paisaiarik, hala ere, badira babes berezia jaso duten inguruak.

Paisaia babestuak: 1916.Eko Parke Nazionalen Legea ezarri zenetik aurrera mendialdeak babestu ziren (Ordesa, Europako Mendiak, Guadarrama, Monfrague, Cabañeros, Doñana, Sierra Nevada), irlak (Cabrera, Timanfaya, Teide, Garajonay, Taburiente). Gaur egun Ondare Naturalaren eta Bioaniztasunaren Legearen arabera (2007) babestuta daude bestelako espazioak (sistema adierazgarriak, kalteberak edo mehatxatuak) eta biosferaren erreserbak.

Erromako Ituna: Erromako Ituna 1957.Go martxoaren 25ean sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europako Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen; bertatik sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoa, 1958.Ko urtarrilaren 1.Ean indarrean sartu zena. Ikatz eta Altzairuaren Europako estatuek (bi produktu horietako merkatu bateratua zuten) Europako Erkidego Ekonomikoa (merkatu bakarra, nekazaritza eta garraio politika bateratua) eta EURATOM (Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa) sortu zituzten.

Europar Batasuna: Estatuz gaineko erakunde bat da, Europako 28 estatu subirano eta independentek osatua. Erakunde komunen esku uzten dute bere subiranotasunaren zati bat, demokratikoki har ditzaten Europarekin lotutako kide guztien intereseko erabakiak. Gaur egungo Europar Batasuna lurralde-integraziorako eta -hedapenerako prozesu luze baten emaitza da, eta prozesu hori Parisko (1951, IAEE) eta Erromako (1957, EEE, EURATOM) itunekin hasi zen, Agiri Bakarra (1986, Parlamentuaren agintea handitzeko), Maastricht (1992, EBI, helburu ekonomikoez gain, Atzerri eta Segurtasun baita Justizia eta barne arazoak bateratzeko politikak ere) eta Lisboako Ituna (2007, nortasun juridikoa, eskumenak eta helburuak argitzeko) une aipagarrienetakoak dira.

Autonomia-erkidegoa: 1978.Go Konstituzioan Espainiako nazioaren batasun zatiezina ezarri zen, baina horrekin batera, Estatua osatzen duten nazionalitateen eta eskualdeen autonomia eskubidea ere bermatu zen, baita horien arteko elkartasuna ere. Bide ezberdinak izan ziren autonomia lortzeko: Kataluniak, Euskal probintziak, Galiziak (II. Errepublikaren agintaldian autonomia-estatutua izan zuten) eta Andaluziak (akordio berezia lortu zuen) 151. Artikulua, Nafarroak “Foruaren Hobekuntza” (Konstituzioan toki berezia du), gainontzeko eskualdeek 143. Artikulua, Ceuta eta Melillak 144.A. 

Erliebearen unitateak. Lurraren azalean agertzen diren forma ezberdinak dira:
sakonuneak
oso baxuak dira 0 m. Edo gutxiago dituzte; altuera gutxi eta planoak dira lautadak 0-200 m. Artekoak, bertan kokatzen dira nekazaritzarako aldeak eta hiriak; 200-700 m. Arteko erliebe planoak goi-lautadak dira; 700 m.Ko altueratik gorakoak mendiak dira, multzo txikietan antolatuta baldin badaude mendizerra edo mendilerro esaten zaie, mendizerra multzoei mendikate
.

Iberiar goi-lautada penintsularen erdialdea hartzen duen goi-ordokia da. Primarioan orogenia Hertziniarrak sortutako mendigune Hesperikoan du jatorria, higaduraren eraginez lau bilakatu zen. Mendigunearen alde batzuk bakarrik ditu agerian (zokalo silizeoan eta penilautadetan), alde handiak hondoratu baitziren Tertziarioko Orogenia Alpetarrean, ondoren arro sedimentario bilakatzeko. Bataz beste 600 m. Altuera du, hala ere, ekialdean garaiagoa da mendebaldean baino.

Unitate morfo-estrukturalak. Erliebeak duen itxura eta eraketa hartzen ditu kontuan kontzeptu horrek; material ezberdinak (silizeoak, kareharrizkoak, buztintsuak) eraldatzen dituzte lurraren azalaren barnean gertatzen diren mugimendu tektonikoek eta higadura eragileek. Unitate mota ezberdinak aurkitzen dira materialaren arabera, material silizeoetan mendigune zaharrak, penilautadak, zokaloak, bloke altxatuak eta bloke hondoratuak aurki daitezke, kareharrizkoetan tolesdura mendikateak eta buztinezkoetan erliebe lauagoak, arro sedimentarioak eta sakonuneak.

Mendigune zaharrak


Primarioan, Hertziniar orogeniak eratutako mendikate higatuak dira.  Orogenia alpetarrean, Hirugarren aroan, material zurrun horiek puskatu ziren, faila askotan. Hainbat bloke gorantz altxatuta gelditu ziren (Galiziako mendigunea, Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak, Sierra Morena) beste batzuk aldiz hondoratuta (Duero eta Tajoko arro sedimentarioak). Bertako material nagusiak silizeoak dira (granito, arbela, gneis, kuartzita).

Tolesdura mendikateak aro Tertziarioanorogenia alpetarrak sortutako goraguneak dira, aro Sekundarioan itsasoan jalkitako material sedimentarioak tolestean sortutakoak. Kareharriak dira nagusi (material plastikoak) eta modelatu karstikoa izaten dute, aldapa handiak eta forma malkartsuak. Espainian honako hauek aurkitzen dira: goi-lautadaren inguruan Iberiar mendikatea eta Kantabriar mendikatearen ekialdea; goi-lautadatik kanpo aurre-Pirinioen barnealdeko eta kanpoaldeko mendizerretan eta Mendikate Betikoak.

Arro sedimentarioakaro Tertziarioan orogenia alpetarrak sortutako inguru hondoratuak dira, sedimentuz bete zirenak, batez ere material buztintsuez eta kareharriz. Erliebe horizontala dute orogeniaren eraginik ez dute jaso eta. Espainian zokaloaren bloke hondoratuen gainekoak dira Duero, Tajo eta Guadiana ibaienak, bertako erliebean paramoak, landazabalak eta aldapak ageri dira.

Sakonune aurre-alpetarrak dira, aldiz, Ebroren eta Guadalquivirren bailarak, oso baxuak dira eta inguruko mendietako materialak jaso dituzte bilakaera geologiko luzean, material sedimentarioak eta buztintsuak dira nagusi. Ebroren sakonunean somontanoak (mailuak, zuloak konglomeratuetan), lautadak eta bad-landsen paisaia dago, Guadalquivirrekoan mahaiak eta muino lekukoak. 

Modelatu karstikoa uraren higadurak (meteorizazioak harria disolbatu edo karbonatatu egiten du) kareharriaren gainean sortzen duen erliebe konplexua da. Forma ugari ageri ohi dira: lapiazak (banandutako ildoak edo barrunbeak), zintzurrak, poljeak, dolinak, kobazuloak (estalaktitak eta estalagmitak), leizeak. Kareharria harri sedimentarioa da osagai anitzekoa: organismo hilen zati karetsuak, jatorri detritikoa (sedimentarioa) duten harriak edo uraren kaltzio karbonatoaren prezipitazioak (estalaktitak, estalagmitak).

Desertifikazioa / Basamortutzea, N.B.E.Aren definizioaren arabera, inguru lehorretako, erdi-lehorretako eta azpi-hezeetako lurrak degradatzea da faktore naturalen eta antropikoen eraginez. Higadurak (fenomeno naturala) eragin handia du Espainian: aldapa ugari, klima lehor eta uhar-moduko prezipitazio eremu asko dago eta. Baina higadura-gaitasuna handitzen da baldin eta basoak soiltzen badira, lurrak landarediaren babesa galtzen baitu. Gainera, nekazaritzaren hainbat jarduera intentsiboak kalte egiten dio lurzoruari (gehiegi lantzea, ongarri edo pestizida kimikoak erabiltzea edota uraren erabilera desegokia). Eremu kaltetuak Penintsularen Hego Ekialdea eta Kanariak dira.

Uren banalerroa imajinatutako lerroa da isurialdeak edo arro hidrografikoak bereizten dituena. Alde menditsuetan lerro horrek mendien punturik altuenak lotzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko isurialde kantauriarra eta mediterraneoaren arteko muga osatzen duten mendizerrak Aralar, Aizkorri, Aratz, Urkila, Elgea, Anboto, Gorbeia eta Salbada-Gorobel dira. Isurialde hidrografikoa urak itsaso berera doazen ibaien arroen multzoa da, Espainian hiru bereizten dira: kantauriarra, atlantikoa eta mediterraneoa. Arro hidrografikoa ibai batek eta horren ibaiadarrek drainatzen duten eremua da. 

Klima gutxienez hogeita hamar urteko behaketak eginez batez besteko balioak estatistikoki kalkulatuz zehazten da atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera. Klimatologia da hori aztertzen duen zientzia

Eguraldia atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Oso aldakorra da eta behaketa zuzenen bidez zehazten da, Meteorologia da hori aztertzen duen zientzia.

Eguraldi mota urtearen joanean aldaketak egoten dira: neguan eguraldi antizikloniko hotz eta lehorra izan ohi da nagusi penintsularen barnealdean eta iparraldean fronte polarraren eraginez depresioek prezipitazioak eragiten dituzte. Udan eguraldi antizikloniko lehor eta beroa izaten da nagusi. Udazkenean eta udaberrian eguraldia aldakorra da: egoera antiziklonikoak eta prezipitazioak egon ohi dira

Aire-masa aire zatiak dira, tenperatura-, hezetasun- eta presio-ezaugarri jakin batzuk dituztenak jatorrizko eskualdearen edo iturburu-eskualdearen arabera. Espainiara orokorrean hiru aire-masa mota iristen dira: aire artiko itsasoko edo kontinental hotzak, aire polar itsasaldeko edo kontinental hotzak eta aire tropikal itsasaldeko edo kontinental beroak; kontuan hartuz itsasokoak hezeak izan ohi direla eta kontinentalak lehorrak.

Fronte bat osatzen da aire-masa ezberdinak elkartzen diren tokian, Espainian fronte polarraren eragina jasotzen da (borraskak sartzen dira), aire polarra eta tropikala bertan elkartzen dira eta. Prezipitazioen eragile nagusia da.

Ekintza-guneak planeta guztian zonalde ezberdinetan dauden presio altuko (antizikloiak) edo baxuko (depresioak) guneak dira eta latitudearen arabera honakoak daude: presio ekuatorial baxuak, presio subtropikal altuak, zonalde epeletan fronte polarraren presio baxuak eta presio altu polarrak.

Antizikloietan 1016 milibar/hPk baino gehiagoko presioa egoten da, airea erlojuaren orratzen norabidean mugitzen da kanporantz eta beherantz, eguraldi egonkorra ekartzen du. 

Depresioetan presioa baxua da, 1016 milibar/hPk baino gutxiagokoa, airea erlojuaren orratzen norabidearen kontra mugitzen da gorantz eta eguraldi ezegonkorra dakar, fronte polarrarekin lotuta egoten dira eta latitude epeletan.

Arro hidrografikoa ibai batek eta bere ibai-adarrek drainatzen duten ingurua da, isurialdeen banalerroek bereizten dituzte. Isurialde hidrografikoa, berriz, itsaso berera isurtzen diren arroen multzoa da eta Espainian hiru daude: kantauriarra, atlantikoa eta mediterraneoa.

Ibai-erregimenak jakitera ematen du emariaren jatorria: elur-, euri- edota erregimen mistoa daude eta klimaren arabera sailkatzen dira: mendikoak, ozeanikoak eta mediterraneoak. Balearretan eta Kanarietan errekak, uharrak eta ur-lasterrak daude, emari txikikoak

Landaredi potentziala basoa edo oihana bezalako espezieen komunitate konplexua da, lurralde batean modu egonkorrean bizi dena. Iberiar penintsulan hiru flora-eskualde daude: boreal-alpetarra (mendiko inguru garaiak: Pirinioak, Kantabriar mendikatea, estai ezberdinak ditu), euro-siberiarra (Iberiar penintsularen iparraldea, Iberiar mendikateren iparra eta Mendikate Zentrala, hosto erorkorreko espezieak basoan, zakardia eta belardia), mediterraneoa (gainerako lurrak hosto iraunkorreko espezieak basoan, makia, garriga eta estrepa sastrakadi ezberdinetan) eta makaronesikoa (Kanarietan, espezie endemikoak eta erlikia ugari).

Baliabide naturalakingurune fisikoak eskaintzen ditu: mineral (metalikoak eta bestelakoak) eta energetikoak (berriztaezinak: erregaiak, berriztagarriak: energia eolikoa, eguzkiarena), hidrikoak (uraren erabilerak), landaredikoak (elikagaiak, lehengaiak, energia-iturriak, aisialdia, lurzorukoak (emankorrak nekazaritzarako)

Arrisku natural inguru fisikoak eraginda gerta daitezkeen hondamendi ezberdinak dira: geologikoak (lurrikarak, sumendien erupzioak, mendi-hegalen mugimenduak, luiziak), klimatikoak (haizeteak, uholdeak, lehorteak). Babes zibilak koordinatzen ditu larrialdi-kasuetan biztanleriari laguntza emateko diseinatu diren protokoloak eta babeserako azpiegiturak.


Entradas relacionadas: