Arrisku

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,44 KB

Kasu bietan lurra hondoratu egiten da, baina hondorapenak mugimendu geldoak dira, kolapsoak, berriz, bat-batekoak. Biak naturalki edo gizakiak eraginda gerta daitezke.

Hondorapenaren adibidea: Akuiferoak hustea, lurpeko gatzak erauztea..

Kolapsoaren adibidea: Kareharri edo igeltsuaren disoluzioak eragindako kobazuloetako sabaiak edo meategi-galerietako sabaiak erortzea.

Aurreikuspena eta iragarpena :


  • Arrisku-mapak egitea eta arrisku-
    Aldeetan lur-azterketa geologikoak osatzea.

Prebentzioa:


  • Neurri orokorrak: Lurraldearen antolakuntza eta babes zibila.

  • Neurri espezifikoak: Sortutako hutsuneak dagokien modura betetzea.

Itsasertzeko arriskuak

Itsaslabarrak atzeratzearen ondoriozko harri-jausiak edo ekaitzen indarren ondorioz hondartzen aldaketa edo desagerpena aipatu ohi dira.

Gaur egun kostaldeko arriskuak areagotu egin dira: Esposizioa handiagoa da, gero eta azpiegitura gehiago egiten dira,hondartza artifizialak egiten dira.. Hauek guztiek higadura/sedimentazio-prozesuak ere aldatu egiten dituzte, korronteak aldatuz.

Arrisku eratorriak:


  • Itsaslabarraren higaduraren ondorioz, gainean dauden eraikinak behera etortzea

  • Ekaitzek hondartza ondoko eraikinetan kalteak eragitea

Prebentzioa:


  • Neurri orokorrak: Lurraldearen antolakuntza adb lege bat kosta babesteko.

  • Neurri espezifikaok: Itsaslabarren oinarrian murruak, portuetan olatu-hormak eta dikeak eraikitzea.

4) DIAPIROEI LOTURIKO ARRISKUAK:

Dentsitate txikiko gatz-geruza beste geruza sedimentarioen artean kokatuta dagoenean, goranzko joera izaten du. Igoera horrek gaineko geruzak deformatzen ditu.

Arrisku eratorriak:


  • Goranzko mugimenduak eraikuntzetan sortzen duen ezegonkortasuna

  • Diapiroa azaleratu ondoren, erraz higatzen diren materialak direnez, ondoratu egiten dira.

Aurreikuspena eta iragarpena:


  • Ikerketa grabimetrikoak dentsitate gutxiko harriak detektatzeko

Entradas relacionadas: