Arrazionaltasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,77 KB

  • Arrazionala izatea, ez andaluziar bat bezela adb, jokatzea da; pertsona gisa baizik. Hau da, zure ezaugarriak ahazten dituzu zentzu batera.

  • Arrazionala, edonoren lekuan jartzea (objetiboa izatea adb) da. Horregatik, ez arrazionala euskaldun edo andaluziar bat bezela jokatzea izango zen.

Beste adibide batzuk arrazionaltasuna ez dela betetzen ari: Gizon gisa, sukaldari gisa,... etab.

Ondorioz, ez zara zure interesak (euskaldunena, gizonena, sukaldariena,... etab.) defendatzen ari arrazionala zarenean. Desinteresatuki ari zara gauzak egiten/pentsatzen arrazionala zarenean.

Funtzio matematikoaren adb. FUNTZIO MOTAK: Funtzio matematikoak, kontzeptuak eta maximak

Egoera berri batekin erabakia ez da aldatzen. Egoera batetik ezin dugu ondorioztatu ekintza. 2 egoeren adb: (Gaur soinketa eduki dut) - (Eguraldi ona egiteagatik eskolara oinez etorri naiz)

Ez dut busti nahi (desira/maxima) Egoerak: - Euria ari du (hau da egoera)=>beraz aterkia irekitzen dut (hau da ekintza) - Euria ari du baina ez ireki aterkia.

Egoerak (adib. euria egitea edo ez egitea) eta ekintzak (adib. aterkia irekitzea edo ez irekitzea) ezagugarriak (ezagutu daitezken gauzak) dira. Nik ikusten dut ogia 1’2 euro kostatzen duela, nik ikusi dut (ezagutzen dut) etxera joan naizela ikastetxera joan ordez etab. Nire maxima ezin dut ezagutu (ez da ezagugarria): ezagutu dezakedan bakarra da nik egoera konkretu batzuetan zer ekintza egin dudan.

Kantek zioen norbaitek edo zerbaitek ezagutuko balu gure maxima %100ean, gauza horrek “jainko” izena mereziko zuela.

Orain arte ikusitakoaren 2 ondorio: 1. Ezagutza batetik ezin daiteke inoiz ekintza bat ondorioztatu. Egoeraren ezagutza jakitearekin ez da aski, maxima ere “jakin” behar dut.

  • Errepidearen auto bat gure aurka datorren adibidea: Pentsatu dezaket X egingo dudala adibidez kendu 1) Ez dudalako hil nahia edo 2)Bai nahi dut hil baina ez horrela adb edo beste bi aukera ez kendu 1) Hil nahi dudalako edo 2) Istripua (ez dit eman denbora kentzeko edota beste arrazoi batengatik). Horrekin ezin dugu ezer ondorioztatu soilik egoera horretan ikusten garenean X edo Y egingo dugulako. Hau da, momentu honetan pentsatu dezaket hil ba nahi dut ez nintzela kenduko baina egoera horretan nagoenean beldurrarengatik agian bai kenduko nintzen.

  • Hondarribiko hondartzako komuna gehiago ez egitea. Esaten da ezin dela teknikoki komun gehiago egin baina komunak edozein lekutan egin daitezke. Oraintxe bertan badago komuna beian eta oso urruti aurkitzen da; ondorioz inork ez du erabiltzen. - Zer ikasten dugu honekin? Ez duela balio nire ekintzak justifikatzeko modua (egoera) nola dagoen esatea. ADB: “ezin izan naiz zure oparia erostera joan kotxea apurtu zaidalako”. Berez autobusa hartu zenezaken edo norbaiti eskatu eramateko beraz bai joan zintezke. Baina gauza bat egiteko 6 ordu badituzu eta naiz eta 6 orduak denbora guztian gauza hori egiten egon eta ez badizu denbora ematen azkenean ezin da beste ezer egin denbora aurrera doalako eta ezin delako gelditu ezta ezer. (esta adibide es de Aiora que le preguntó algo así pero no creo que vaya a preguntar de este tipo asiq no hagáis mucho caso a este ejemplo)

2. Ezagutza berri batekin inoiz ez da erabakia aldatzen (hau dagoeneko ikusi dugu).

OKERRA( ez da benetako ondorieztaketa bat). Egoera 1 (ezagutza): atzo 4etan entrenamentua nuen, gero partikularra, gero 19etan lagun batekin hitzordua, gero 20etan afari eta azkenik 21etan serie bat…Ondorioz (ekintza): ez nituen etxeko lanak egin.

ZUZENA (benetako ondorioztaketa eta batek zure nahimena kontuan izan behar du). Azalpena 1 (ezagutza edo egoera): Atzo arratsaldean entrenamendua izan nuen, gero hau eta gero afaldu eta oso berandu egin zitzaidan. Azalpena 2 (nahimena): Nahiago izan nuen entrenamendura joan, lo orduak ez galdu etb. etxekolanak egiten jarri baino. Ondorioz (ekintza): ez nituen etxekolanak egin.

Maxima guztiak aldatu=> beste pertsona bat bihurtu. Gure identitatea osatzen duena ez da gure gorputza gure maxima baizik, gu elkarrengandik esberdintzen gaituena gure maxima da. ADB: Josu egun batean kakalardo itxurarekin badator baina bere portaera/maxima berdina bada, esango genuke pertsona bera dela baina itxura desberdina daukala, hau da, ez genuke esango “nor da hori?”, baizik eta “zer pasa zaio Josuri?”; baina bere itxura berdinarekin eta bere portaera gustiz desberdina baldin bada, esango genuke ez de la Josu beina bere itxura daukala.

Edo Ignazio Loiolakoaren adibidea: Ignazio 35 urte arte oso festazalea eta horrela izan; baina 35 urterekin “berriro jaio zen”. (bere maxima guztiak aldatuko balitu bezala).

Entradas relacionadas: