Arrazionalismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,57 KB

ENPIRISMOA


Enpirismoa


XVII-XVIII mendeetan Britainia Handian garatutako filosofia korrontea izan zen. Arrazionalismoari kontrajartzen zaizkion zenbait ezaugarri ditu.Esperientzia eta ezagutzaren iturria.
Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den arbel huts bat da (tabula rasa), eta horregatik ukatzen ditu enpirismoak arrazionalismoak onartzen dituen jatorrizko ideiak.

Giza adimenaren muga. Esperientziatik haratago joanez gero, probablea edo zalantzakorra denaren esparruan sartzen gara. Ezagutu, ideiak ezagutzen ditugu eta ez gauzak (horretan bat datoz enpirismoa eta arrazionalismoa)
.
Arrazoia arrazoi kritikoa da (bere aukera eta mugekin), eta eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.Locke dugu enpirismoaren sortzaile. Bere ustetan, ideia guztiak gure gogamenak lantzen ditu sentipenezko esperientziaren datuei jarraituz. Ezagutzen dugun guztia, beraz, ideia da. Ez dugu ezagutzen ideietatik kanpo dagoen ezagutza.Humek, Lockek bezala, esperientzietatik eratorrarazten ditu gogamenaren eduki guztiak (orain, Humentzat horiek ez dira ideiak, pertzepzioak baizik). Inpresioak esperientziaren datu arartegabekoak zentzumenen bidezko pertzepzio sentikorrak dira. Ideiak, bestalde, adimenean ditugun inpresioen kopiak dira. ARRAZIONALISMOADescartesek arrazionalismo modernoa sortzen du, zeinentzako arrazoia da ezagutzaren iturri nagusia. Azkenik, arrazionalismoa honako hau da: arrazoiaren buruaskitasuna. Adimenak, arrazoizko gogoeta hutsaren bidez, egia bere baitan hautematen du.Konfiantza arrazoian. Ezagutza-iturri garrantzitsuena arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.Ezagutza sentikorraren gutxiestea. Sarritan sentipenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezinezkoa delako multzo bereko kasu guztiak esperimentatzea.Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna. Zientziaren judizioek baliagarriak izna behar dute kasu guztietan (unibertsala), eta nahitaezkoa da hori (beharrezkoa). Matematika, a priori eratuta dagoenez, ezaugarri hauek dituzten judizioek eratzen dute. Horrelako ezaugarririk ez duen zientzia ezin daiteke baliozkoa izan.

Munduaren arrazionaltasuna

Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer ez delako ausaz gertatzen. Nolanahi ere, eta honetan datza hain zuzen arrazionalismoaren ekarpena, kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzat eta haren kabuz ezagut dezake.

Ezagutza eskuratzeko, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari dagokio.ARAZOA

Metodoa, historian zehar, helburua lortzeko bide zuzena izan da, ezagutza, egia, ongiaz eta gaizkia eta bestelakoak ezagutu eta aztertu ahal izateko bidea.Zenbait metodo ezberdin bereiz eta nabarmendu daitezke filosofiaren historiaren ibilbidean.Metodo dialektikoa Sokratesek, Platonek, Hegelek zein Marxek erabili zuten, besteak  beste. Kontraesanak ikusi eta ebatzi nahi dituen metodoa da errealitatearen benetako izaera ikusi ahal izateko. Tesia eta antitesitik abiatuz, sintesia du xede.Metodo hipotetiko-deduktiboa litzateke zientzia induktiboetan erabiltzen den orokorrena litzateke, partikularretik orokorrera joateko modurik ohikoena. Behaketa, hipotesian garapena, ondorioen dedukzioa eta, azkenik, esperimentuekin kontrastatzea. Galileok eta Newtonek erabili zuten, besteak beste.Metodo arrazionalistak arrazoia du oinarri egia ezagutzeko eta dedukzioa pentsatzeko. Logikaz baliatuz zenbait ondorio deduzitu daitezkeela aldarrikatzen du. Descartes dugu, besteak beste, erabiltzaileen artean ezagunena.Metodo enpiristak zentzumenak eta experientzia erabiltzea aldarrikatzen du errealitatea ezagutzeko. Indukzioa ere defendatzen du askotan. Besteak beste, Hobbesek eta Humek erabili zuten.Metodo transzendentala ideia innatoen eta esperientziaren arteko sintesia litzateke, arrazionalismoaren eta enpirismoaren artekoa. Errealitatea ezagutzeko beharrezkoak dira pentsamendua eta esperientzia. Ezagunena metodoa erabiltzen Kant izan zen.Modernitateko XVII eta XVIII mendeetan bi korronte filosofiko nagusitzen dira:arrazionalismoa eta enpirismoa.
Arrazionalismoa
, idealismoa ere bada, azken batean, ulermenak ideiak baino ez ditu ulertzen-eta. Zentzumenek lortutako ezagutza ez da fidagarria, arrazoiarena ez bezala. Inolako esperientziarik gabeko ideietan oinarritzen du arrazionalismoak bere metodoa, ideia innatoetan; eta hauen gainean eraikitzen da ezagutza guztia. Metodoak hartzen du, bereziki deduktiboak, garai honetan egundoko garrantzia, arrazoiak fidatzen bagaitu edozer gauza ezagutzeko edo ulertzeko gai izango baita gizakia. Gauzak horrela, metafisika lehenengo zientzia bilakatzen da.Enpirismoak, Britania Handian garatzen dena XVII eta XVIII mendeetan Locke, Berkeley eta Humen eskutik, arrazionalismoaren aurka esango du ideiek soilik dutela garrantzia beti ere esperientzian oinarrituak baldin badaude. Gure zentzumenek eskainitako esperientziarekin bat datozenean baino ezin dira ideiak egia izan.

Ilustrazioaren ezaugarria


Ilustrazioa beste norbaiten gidaritza gabe pentsatzeko ezintasunetik askatzea da. Ezintasun horren zergatia ez da adimenik eza; norberaren pentsatzeko ausardiarik eza baizik. Horregatik, hauxe da ilustrazioaren lema: “sapere aude” edo “ausart zaitez zuk zeuk jakitera”.Argiketa du helburu, erdi aroko iluntasun eta obskurantismotik gizateria atera nahi delako. Gizabanako orori eman beharko zaio bere kabuz baliatzeko adina ezagutza eta baliabide.Hezkuntza da  Ilustrazioaren oinarria, eta horrexegatik deitu izan zaio iraultza pedagogikoa. Helburua gizateria argitzea bada, horretarako bide bakarra dago, hezkuntzaren bidezkoa. Entziklopediak eta hiztegiak agertu ziren, eta horiek guztiak merketu inprentari esker, gizabanako guztien esku zeudelarik. Arrazoiaz beren kabuz baliatzen irakatsi behar zitzaien.

Arrazoiaren erabilera aldarrikatzen bada ere, Descartesen arrazoiaz oso bestelakoa da hauxe. Arrazionaltasun enpiriko eta kritikoak ezaugarritzen ditu ilustratuak. Gizakiaren gida bakarra bilakatuko da arrazoi eredu berria: enpirikoa eta analitikoa (esperientziatik abiatzen baita ezagutza), kritikoa (arrazoiaren kanpo aginpideen aurka eta arrazoia beraren autokritika) eta autonomoa (gidari bakarra) da.

Naturala dena bilatuko dute ilustratuek, beti ere, metafisikoa denaren aurka: erlijio naturala, zuzenbide naturala, moral naturala etab. Zientzia Jainkoarengandik urrundu eta independizatzen da gutxika. Erlijio arrazoidun edo naturalari Deismoaderitzo (Jainkoa ezin da ezagutu). Naturala dena ona dela zabaltzen doa gutxika.

Askatasuna da beharrezkoa, arrazoi autonomoaren erabilera bermatzea. Pentsatzeko eta adierazteko askatasuna aldarrikatzen da, Jainkoarekiko loturak hautsiz doazen neurrian. Praktikan, hala ere, askatasuna bereziki alor ekonomikoan bermatu zen gehienbat.

Tolerantzia. Burgesiak agertu zituen bere mugak politikagintzan. Kontratu sozialari buruzko teoriak hedatzen badira ere, soilik bakar batzuek aldezten dituzte ideia demokratikoak eta berdinzaleak (Rousseau, adibidez). Ezaguna da Condorcet-en aldarrikapena emakumeen alde.Aurrerapenaren ideia ere zabalduz doa, bereziki garapen zientifikoaren abiadura ikusita. Aurrerapen zientifikoarekin batera, munduari buruzko ikuskera baikorra garatu zuen mugimendu ilustratuak.

Entradas relacionadas: