Arrazionalismoa kant

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

Arrazionalismoa ezaugarri orokorrak


Arrazionalismoa ezagutzaren iturri gisa arrazoia erabiltzeari deitzen zaio, eta Descartesek arrazionalismo modernoa sortu zuen. Descartesen ustez, arrazoiak, bere gainetik ezagutza lortzeko, ez du beste irizpiderik onartzen, eta hainbat ezaugarri ditu.


Hasteko, arrazionalismoaren ezaugarri nagusia arrazoian konfiantza edukitzea da, hau da, arrazoia ezagutza iturri garrantzitsuena da eta baliozko ezagutza sor dezakeen bakarra. Honetaz gain, ezagutza sentikorra gutxietsi egin behar da, izan ere, zentzumenek sarritan engainatu egiten gaituzte eta hutsak egitera bultzatzen gaituzte, ezagutza sentikorra ezin baita unibertsala izan. Gainera, arrazionalismoak zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna adierazten du, hau da, zientziako judizioek, arrazionalismoaren ikuspuntutik, baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako; unibertsalak, eta nahitaez horrela izan behar dute; beharrezkoak. Azkenik, aipatzekoa da munduaren arrazionaltasuna, hau da, gertaera orok justifikazio edo kausa bat duela, eta kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzat, bere kabuz ezagut dezake eta.


Arrazionalismoaren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da eta jatorrizko ideiak bere baitan daude. Enpirismoaren arabera ezagutzaren iturria esperientzia da. Nolanahi ere, sistema hauek bat datoz honako honetan: subjektua jarduera ororen erdigune eta helburua da, eta hark erabakitzen du gertaera edo baieztapen ororen egiazkotasuna edo faltsutasuna.


Metodoa Descartesengan


Descartesen garaian, pentsalari guztiak egiaren aurkikuntza lortzeko metodo baten bila zebiltzan, baita Descartes bera ere. Honen ustetan, gizakiaren ezagutza urria metodo egoki baten faltari zor zaio, eta horregatik, lan metodo egokia bilatzen arituko da.


Descartesek, filosofia erreformatuko duen metodoa sortu nahi du, izan ere, orduraino erabilitako metodo Aristotelikoa edo silogismoen metodoak ez zuen asko laguntzen, izan ere, bere ustez, zientziak erabiltzen dituen antzeko metodoak filosofian txertatu beharko lirateke, horrela filosofiak ere aurrera egin dezan. Horrela, Elizaren eta Aristotelesen irizpideetatik eta silogismotik ihes egingo du, eta metodo iraultzaile bat proposatuko du, bere eredua matematikan oinarrituta dagoelarik. Metodo hau gehienbat Metodoaren diskurtsoa izeneko liburuan jorratuko du, eta Descartesen ustez, metodo hau erregela ziur eta errazen multzo bat da, eta berari esker kontzeptu faltsuak egietatik baztertzea lortuko dugu, lau pauso jarraituz; nabaritasuna; ezer ez da egia nabaria ez bada, analisia; aztertzen duguna zatitu, sintesia; egiatzat dugunetik abiatuta egia gehiago atera; eta zerrendaketa; ateratako ideiak berrikusi.


Deskartesek bi idazlanetan lantzen du metodoa; “Adimena zuzentzeko arauak” eta “Metodoaren diskurtsoa”. Metodoa arau ziur eta errazen multzo gisa ulertzen zuen, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramaten nahitaez espiritua.



Entradas relacionadas: