Aro Modernoa: Sarrera, Monarkiak eta Aurkikuntzak
1. Sarrera: Aro Modernoa
Aro ModernoaXV. mendearen erdialdean hasi eta XVIII. mendearen amaieran bukatu zen. Hiru data jo ohi dira abiapuntutzat:
- Turkiarrek Konstantinopla mendean hartu (1453)
- Amerikaren aurkikuntza (1492)
- Erreforma protestantea (1517)
Bukaera, berriz, Frantziako Iraultzak (1789) eman zion. Guztiak ere gutxi gorabeherako datak dira, noski, historiako garaiak ez baitira hasten edo bukatzen bat-batean, gutxika baizik.
2. Monarkia Modernoak
Erdi Aroan zehar, elkarren kontra zebiltzan lurralde-estatu txiki asko zeuden Europan, eta errege-erreginen boterea mugatuta zegoen, noblezia eta eliza beren lurretan jaun eta jabe zirelako, eta hiriek foruak (legeak) zituztelako.
Monarkia modernoen ezaugarriak:
- Lurralde integrazioa: eskontza edo gerren bidez.
- Burokrazia: beren aginduak lurralde osoan betearazteko.
- Diplomazia: gainerako estatuetara enbaxadoreak bidaltzeko.
- Armada: boteretsua, mertzenarioz (soldatapeko soldaduz) osatua.
- Ohiko zergak: Gorteek ez zituzten onartu behar.
- Gorte finkoaren sorrera: Erdi Aroan ibiltaria zen.
3. Aurkikuntza eta Esplorazioak
XV. mendearen amaierara arte, europarrentzat mundu ezaguna oso mugatua zen: Europa, Asia, Afrikaren zati bat eta Mediterraneo itsasoa.
XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen hasieran, Europako esploratzaileak, espainiarrak eta portugaldarrak batik bat, Ekialdera iristeko ibilbide berrien bila abiatu ziren. Abentura haietan, lurralde berriak aurkitu zituzten: Amerika, Hegoaldeko Afrika eta Ozeania.
Toki berriak aurkitu eta konkistatu nahi izateko arrazoiak ugariak ziren: adibidez, abentura-grina, lurrez eta aberastasunez jabetzeko asmoa eta fede kristaua hedatzeko nahia.
4. Espedizioak
Portugal eta Gaztela
Esplorazio-bidai garrantzitsuenak Portugalek eta Gaztelak babestu zituzten.
Biek, Aro Modernoko inperio kolonial aberats eta handienetakoa osatu zuten.
Portugalen espedizioak
Portugaleko 1. espedizioak Afrikara abiatu ziren, kosta hegoalderantz.
1487an, Bartolome Días Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen.
Hamar urte geroago, Vasco de Gamak egin zuen.
Portugaldarrek: Kotoi, espezie, zetaren merkataritza kontrolatu zuten.
Inperio kolonial garrantzitsua sortu zuten; Asian, Afrikan, Amerikan.
Gaztelaren espedizioak
Gaztelarrek, Lurra biribila zela uste zutenez, mendebalderantz jo zuten, Asiara iristeko.
Kristobal Kolon
Horrela abiatu zen Kristobal Kolonen espedizioa. Indiarantz zihoala, 1492ko urriak 12an, Amerika aurkitu zuen (kontinente berria).
Beste aurkikuntzak
1513an, Nuñez de Balboak hegoaldeko itsasoa, Ozeano Barea, aurkitu zuen.
Orduan, Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barea lotzeko bidearen aurkikuntzari ekin zioten.
1520ean, Magallanesek bere izeneko itsasartea aurkitu zuen.
Magallanes hil ondoren, Elkano espedizio buru izan zen.
1522an, munduari 1. bira egin eta gero, Sanlucarrera itzuli ziren.