Aro Modernoa: Humanismoa, Erreforma eta Kontraerreforma

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Aro Modernoa eta Humanismoa

Aro Modernoaren ezaugarri nagusienetako bat iraultza kulturalean aurkitzen dugu: humanismoa. Erdi Aroko teozentrismoari uko egiten diote eta humanismoan gizakia izango da hausnarketa guztien erdigunea.

Antzinaroko oinarriak hartuta (Greziar eta Erromatar kulturak), balore klasikoetara bueltatzen da kultura (Errenazimendua). Mundu klasikoa aurkitzea izan zen Erdi Aroko pentsaerarekin bukatu zuena; izan ere, gizakia berriz naturaren erdigunean jartzea zen humanismoaren ideia nagusia (antropozentrismoa). Honekin batera, arrazoitzeko gaitasuna asko garatu zen.

Erreforma Protestantea

XVI. mendearen hasieran, Elizak hartutako bidea ez zetorren bat predikatzen zutenarekin, eta horrek ezinegona eragin zuen kristau askotan. Honen arrazoiak hurrengoak ziren:

  • Goi kleroak zuen gehiegizko luxua.
  • Kleroaren kultura eskasa eta ohituren lasaikeria ez ziren eredu positiboa.
  • Elizako karguen salerosketa, onura ekonomikoak lortzearren.
  • Bulda eta barkamenen salmentak, bekatuen barkamena lortzeko.

Erreforma Protestantearen hedapena

Elizari buruzko Lutherren ideiak beste eliza protestante batzuen jatorria izan ziren:

  • Eliza Luteranoa: Lutherren ideiak azkar zabaldu ziren Alemanian, Suedian, Danimarkan eta Norvegian.
  • Eliza Kalbinista: Suitzan sortu zen Joan Kalbinekin, eta hortik Frantziara, Eskoziara (puritanoak) eta Herbehereetara hedatu zen.
  • Eliza Anglikanoa: Henrike VIII.a erregeak anglikanismoa sortu zuen Ingalaterran. Aragoiko Katalinarekin ezkonduta zegoen, eta Aita Santuak ez zion ezkontza hori baliogabetu nahi; orduan, 1534. urtean, Ingalaterra katolizismotik atera zuen eta bere burua Ingalaterrako Elizako buruzagi izendatu zuen. Elizaren hierarkia Estatuaren mendean zegoen, baina zenbait dogma eta kultu katoliko mantendu ziren.

Kontraerreforma Katolikoa

Protestantismoaren hedapena geldiarazteko, Elizak berak berritze-mugimendu bati ekin zion: Kontraerreforma deritzo.

Horretarako, Aita Santuak Trentoko Kontzilioa sortu zuen (1545-1563), eta horren helburua Elizaren hutsegiteak zuzentzea izan zen.

Trenton hainbat erlijio-ordena erreformatu ziren, eta beste berri batzuk sortu ziren (Jesuitak). Jesusen Konpainia San Ignazio Loiolakoak fundatu zuen 1540. urtean, eta Kontraerreforma hedatzeko Aita Santuaren tresna oso inportantea izan ziren.

Entradas relacionadas: