Aro Modernoa: Esplorazioak eta Inka Zibilizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Aro Modernoa eta Munduaren Ezagutza

Europarren munduaren ezagutza:

  • Ondo: Europa, Mediterraneoa eta Itsaso Beltzak inguratutako lurrak.
  • Gutxi: India, Txina eta Japonia.
  • Gaizki: Sahara hegoaldeko Afrika.
  • Ezer ez: Amerika, Ozeania eta Antartika.

Marco Polo eta Nabigazio Aurrerapenak

Marco Polo veneziako merkataria izan zen, Zeta Bidea zeharkatu eta Khan Handiaren gortean egon zena (Mirarien Liburua). Produktu exotikoek Zeta Bidea egin behar zuten, baina turkiarrek Konstantinopla konkistatu zutenez, bide berriak bilatu behar izan ziren.

Nabigazio aurrerapenak: iparorratza, harea-erlojua, koadrantea, astrolabioa, portulanoak eta karabela.

Portugaleko Esplorazioak

Helburua musulmanek erabiltzen ez zuten bide bat aurkitzea zen Indiara heltzeko. Henrike Nabigatzaileak Nautika Eskola sortu zuen marinelak prestatzeko eta kartografoak trebatzeko, hasierako zailtasunei (esperientzia falta eta Afrikako hegoaldera nabigatzeko beldurra) aurre egiteko.

Lehenengo Bidaiak eta Indiako Bidea

  • Henrike: Ceuta, Madeira uharteak, Gineako golkoa, Bojador lurmuturra, Cabo Verde eta Azoreetako uharteak.
  • Diego Cao: Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen.
  • Bartolomeu Dias: Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu eta Indiako Ozeanoko pasabidea ireki zuen.
  • Vasco da Gama: 1498an Indiara iritsi zen lau itsasontzirekin.

Amerikaren Aurkikuntza eta Tordesillako Ituna

Kristobal Kolonek, lurra biribila zela sinetsita, ozeano Atlantikotik Asiaraino heltzeko asmoa zuen. Portugalgo erregeak proiektua baztertu ondoren, Errege-erregina Katolikoek onartu zuten. Kolonen lehen bidaia 1492ko abuztuaren 3an irten zen Palos de la Fronteratik, eta urriaren 12an iritsi zen (berak Japonia zela pentsatzen zuen).

Gaztela vs Portugal: Tordesillako Ituna

Gaztela eta Portugalen arteko gatazkak zirela eta, Tordesillako Ituna sinatu zuten 1494an. Meridiano bat ezarri zen: meridianotik mendebaldera Gaztelarentzat eta ekialdera Portugalentzat.

Inka Inperioa

Ande mendietan kokatua (Peru, Txile, Argentina, Bolivia eta Ekuador).

  • Gobernu antolaketa: Buruzagi gorena Inka zen, "Eguzkiaren semea".
  • Gizartea: Nobleak, herria, mirabeak eta esklaboak.
  • Erlijioa: Politeistak ziren; Viracocha (jainko sortzailea) eta Inti (eguzkiaren jainkoa).
  • Arkitektura: Eraikin handiak, tenpluak, jauregiak eta gotorlekuak.

Entradas relacionadas: