Arnasketa motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,26 KB

HESTE LODIKO DIGESTIO-PROZESUAK

Hondakin-materiala du, likido urtsu bat da, heste lodira edo atzeko hestera pasatzen da, ura, sodio eta gatz mineralen xurgapena egiteko.


Heste lodian digestioaren hondakinak aurrerantz joaten dira higidura peristaltikoei esker, trinkotuz joaten dira, uraren %70eraino xurgatzen.


Horregatik xurgatze-gainazala handituta dago. Hegazti eta narraztietan, ur asko xurgatzen da kloakaren aldean.


Digestioaren eta xurgapenaren ondoren, elikagai-hondakinak, gorozki bihurtuta, egestioaren bidez, kanporatzen dira uzkitik.


Prozesu ez-borondatezkoa da; uzkiko barne-esfinterra erlaxatzen denean hasten da.


Heste lodian, bakterio sinbionte asko bizi dira, digeritu gabeko elikagai-hondakinetatik elikatuz. Bakterio-florak hartzitu egiten ditu hondakinak, eta aminoazidoak eta bitaminak sortzen dira.

Molekula horiek, xurgapen bidez, odolera pasatzen dira.


DIGESTIO PASIBO

Gasak difusio pasibo bidez sartzen dira organismoen barnealdera. Organismo zelulabakarretan eta konplexutasun txikiko zelulaniztunetan, zelulen mintzean barrena gertatzen da; tamaina handiagoko animalietan, arnas gainazaletan barrena.


ARNASKETA MOTAK

  • Larruazal-arnasketa: Gasak larruazalean barrena trukatzea da. Larruazala zenbat eta finagoa izan, muki-jariatzeak hezetuago egon eta gasetarako iragazkorragoa izan. Uretako edo giro hezeetako animalietan. Larruazal-ezaugarri egokiak dituzten animalia zelulaniztu txiki ez oso aktibo. Gorputz-gainazalaren eta gorputz-masaren arteko erlazioa oso handia delako.

  • Trakea-arnasketa: Lehorreko inbaginazio tubularrez osatutako arnas sistema baten bidez gertatzen da. Gas-trukea zuzenean gertatzen da, eta ez da behar inolako sistemarik gasak garraiatzeko. Kanpoaldearekin komunikatzeko zuloei espirakulu deritze, eta ixte-mekanismoz hornituta daude lehortu ez daitezen.

  • Zakatz-arnasketa: Zakatzetan gertatzen da.Gorputz-gainazalaren zabalgune batzuk dira. Formaren arabera harikarak, adarkatuak edo orrikarak izan daiteke. Kokalekuaren arabera, kanpo-zakatzak eta barne-zakatzak bereizten dira. Kanpo-zakatzak irten egiten dira animaliaren gainazaletik; ez daude babestuta. Barne-zakatzek, gorputz-egituren babestuta.

  • Birika-arnasketa: Zaku inbaginatuaren formako egitura baskularizatu.

    • Difusio-birikak: Egitura primitiboak dira; ez dute aireztapen-mekanismorik, eta kanpoaldearekiko.

    • Aireztapen-birikak: Aireztapen-mekanismo batez hornituak, eta aireztapen-hodietan barrena (bronkioak eta trakeak) komunikatzen dira kanpoaldearekin.

Entradas relacionadas: