Arnas aparatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

APARATUA

FUNTZIOA

Digestio-

Aparatua

Gorputzarentzat substantzia nutritibo izan daitezkeen osagaiak ateratzen ditu substantzia solido eta likidoetatik (elikagaietatik), eta osagaia sinpleagoetan zatitzen ditu, digestioarenbidez.
Hau da, digestioaren bitartez, molekula handiz osaturiko substantzia nutritiboak (proteinak, lipidoak eta gluzidoak) molekula sinpleagotan deskonposatzen dira (nutrienteetan, mantenugaietan), eta digestio-aparatuaren hainbat atalek xurgatu egiten dituzte mantenugai horiek. Molekulen zatiketa hori digestio-aparatuko guruinen jariakinei esker gertatzen da. Zatiketa horren ondoren, digestioan sortutako mantenugai sinpleak prest daude zeluletaraino iritsi eta horien nutriente izateko.


Arnas aparatua

Arnas aparatuak gasak hartzen ditu ingurunetik, arnasketarenbidez.
Arnasketa dela medio, oxigenoa iristen da gorputzera, eta, oxigenoaren bidez mantenugaiak erre ondoren, barne-funtzionamendurako behar den energia lortzean sortzen duen karbono dioxidoa kanporatzen da.


Zirkulazio-aparatua

Zirkulazio-aparatuaren(aparatu kardiobaskularra) eta odolaren bidez garraiatzen dira mantenugaiak. Bestalde, arnas aparatuak airetik hartu eta zirkulazio-aparatuak garraiatutako oxigenoa ere iristen da zeluletaraino.

Maila zelularrari dagokionez, etengabe elikatu behar ditugu zelulak, bizi ahal izateko. Odolaren bitartez eskuratutako nutrienteei (mantenugaiei) hainbat eraldaketa gertatzen zaie zelularen barruan:
metabolismo zelular
izenez ezagutzen dugu erreakzio kimikoen multzo hori. Eraldaketa kimiko horien bitartez, bizitzeko beharrezkoa duten energia eta materialak lortzen dituzte zelulek. Aldaketa horien ondorioz lortzen dugu gizakiok ere prozesu biologikoak ahalbidetzeko behar dugun energia, baita gorputzaren eratzeko eta osagaiak mantentzeko behar ditugun materialak ere.


Iraitz-aparatua

Zehatz ditzagun orain, nutrizio-funtzioaren azken puntuak: zeluletako konbustio zelularrean, digestioak prestatutako mantenugaiak oxigenoarekin erretzean, gorputzak bizitzeko behar duen energia eta berritzeko materia sortzen da, baina baita hondakin toxiko batzuk ere! Hondakin toxiko horiek iraitz-aparatuak kanporatzen ditu gizakiaren gorputzetik, odola iragazita, sekrezioaren edo iraizketaren bidez. Aldi berean, iraitz-aparatuak gorputzeko ur eta gatz kantitateak erregulatzen ditu. Hau da, azken batean, odolaren osagaien arteko orekari eusteaz arduratzen da.


Linfa sistema

Sistema linfatikoa, ornodunetan linfa garraiatzen duen hodiz osatutako sarea da.

Bere funtzioak hauek dira:

  • Interstizioan metatutako uraren drenaia zirkulazio-aparatura itzuliraziz.

  • Endotelioa zeharkatu eta odol zirkulaziotik irtetea lortu odol proteinak berreskuratu.

  • Inmunitatea


Entradas relacionadas: