Aristotelesen teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,63 KB

ARISTÓTELES:

ZERTAN DATZA ARISTOTELESEN TEORIA HILEMORFIKOA:

Izate guztiak substantziak (akzidenteak) dira eta substantzia (1.Substantzia) formaz eta materiaz osatua dago. Forma da unibertsala, eta zientziak hori aztertzen du, 2.Substantzia. Materia, pasiboa da eta forma aktiboa, Gizakiaren kasuan forma arima da, eta materia gorputza. Batasun bat dira, eta biak hilkorrak dira.

Teoria politikoa:
Gizatartasuna eta erregimen politikoa:

Aristotelesek dioenez, gizakia animalia politikoa da; bizirik irauteko derrigorrezkoa da gizartean bizitzea eta ongi antolatutako gizartean bakarrik lor dezake perfekzioa
. Hori dela eta, gizakiak lehenik familia sortzen du, eta familiek gizarteasortzen dute, honek gobernatzeko modu oker eta zuzenakdituelarik, izan ere, gobernu zuzenak usteldu egin daitezke, gobernu okerrak bihurtuz. Gobernaria bakar bat denean, monarkiadela esaten da, eta hemen agintari zuhur batek lege orokorrek baino hobeto epai dezakeela pentsatzen da. Gobernu hau usteltzen denean, tirania sortzen da. Gobernuan ordea gutxibatzuen esku dagoenean, aristokrazia esaten zaio, eta usteltzen denean, oligarkia bihurtzen da. Azkenik, gobernua herriarenesku badago, demokrazia dela esaten da, baina herria hezita ez badago, hau usteldu eta demagogia bilakatzen da. Honetaz gain, gizartea klase desberdinetan banatzea naturala eta egokia dela dio Aristotelesek, esklaboak eta libreak, eta aberatsak eta behartsuak bereiziz. Esklaboek ez dute askatasunik, merkatari eta eskulangileek askatasuna bai baina ez dituzte eskubide guztiak, eta hiritarrak libreak eta eskubide guztien jabe dira.


KONPARATU PLATON ETA ARISTOTELESEN GIZARTEARI BURUZ EGITEN DUTEN PLANTEAMENDUA: Gizarte antolatzeko erari dagokionez ere zenbait desberdintasun aipa daitezke. Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behar du nahitaez; hau da, gizartean elkartu behar du eta perfekzioa gizaki bezala garatzeko ondo antolaturiko gizarte batean bizi behar du. Gizakia animalia politikoa da, eta gizatiarrenak ez direnak soilik bizi daitezke gizarterik gabe: animaliak edo jainko-jainkosak bakarrik bizi daitezke gizartetik kanpo. Ikus daitekeenez, hemen ez da Platonengandik urruntzen. Baina mazedoniarraren ustez, elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero familiaz osaturiko elkartea den auzoa, eta azkenik, hiria. Beraz, familiak bere garrantzia du, eta ez da oztopo.

Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak. Zuzenak dira guztien ongia bilatzen dutena eta okerrak dira gobernuan daudenen interesak baino babesten ez dituztenak.


Platonek, berriz, zioen arimak hiru atal dituela: arima arrazionala, arima irrikatsua eta arima haserrekorra.
Arima arrazionalari dagokionez, adimena edo bertutetzat eta buruan kokatzen da; hauek agintariak izango dira adimena ondo garatua dutelako agintzeko ezinbestekoa. Arima haserrekoia, berriz, bularrean kokatzen da eta arima hau gehiago edo garatuago dutenak soldaduak izango dira, arima honek landu behar duen bertutea adorea delako. Azkenik, arima irrikatsua sabelean kokatzen da eta sexu-griñak (etab(?)) en arima da; arima hau gehien dutenak berriz, herri xeheak izango dira eta bertutetzat neurritasuna izango dute.


--------------------------------


Entradas relacionadas: