Aristotelesen lehenengo substantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB

  IZATE NOZIOA
  Metafisikak izate den aldetik aztertzen du izatea, baita bere berezko ezaugarriak ere. Adibidez, matematika, biologiak, izatearen zati bat aztertzen dute; kuantitatiboa, bizitza...Hortaz, zientzia partikular deritze hauei. Beraz, izateari buruzko ikerketak, badena aztertzea du helburu, nolakoa den.
    -Substantzia: Aristotelesentzat izatea analogiaz soilik predikatu daiteke, hortaz, izatea era askotara agertzen zaigu, baina betiere funtsezko forma bati esker, substantzia, ousia. Beraz, gauza guztiek izango dute substantzia, baino gauza bakoitzaren izatea ezberdina da, akzidenteak deituko dituenak, izateak dituen izateko modu ezberdinak.

Substantzia lehena


Banako konkretua, erreala denari honela deritzaio, espezie jakin bateko subjetu indibiduala, akzidenteak eta generoa dituena, subjektua deituko duguna. Hau Platonen guztiz kontrakoa baita, Platonentzat subjektua mundu ulergarriko ereduaren kopia bat baita, eta aristotelesentzat aldiz, subjektua izango da erreala, eta gizakia dela, bigarren mailako ezaugarri bat.

Substantzia bigarrena: Hau kontzeptu zabalago bat izango da, gure esentzian hainbeste eragiten ez duten ezaugarriak, eta gainera, Aristotelesentzat existituko ez direnak. Pausu honetan, badagoen hori zertan datzan aztertzea da. Arrazoimenak esango digu zertan datzan gauza bakoitzaren izateko modua, eta aristotelesentzat izatera gehien hurbiltzen den ezaugarria esentzia da, ezaugarri hau baita iraunkorra eta aldaezina. Beraz, errealitatea adigarria da, ulergarria, gure ulermena erabiliz, izateak zergatia duelako, esentzia bat duelako. Hau justifikatzen du errealitatea eta adimena kategorien bidez loturik zeudela esanez, kategoriak, izateko jatorrizko moduak izanik.
 Kategoriak, izatearen alderdi ezberdinak adierazten dizkigute; esentzia, kantitatea, kalitatea, lekua, denbora...
beraz, subjektuak izan ditzaken ezaugarriak banakoen kategoria definitzen dute.

Akzidenteak: Substantziaren ezaugarri ezberdinak dira, aldagarriak eta desberdinak dira, substantzia batean edo bestean, hark substantzia izateari utzi gabe.


 ALDAKETAREN ARAZOA GAINDITZEN: Hilemorfismoa, akto eta potentzia.

   HILEMORFISMOA
  Aristotelesentzat, errealitatea eta objektua bi zatitan zatitu genitzazken:
materia eta forma.
 Beretzat, inoiz ez dugu aurkituko formarik gabeko materiarik, materiaren barne eraketa substantziaren esentzia baizen.
    Materia bere aldetik, formaren muina da, zentzumenez hautematen dugu; substantziaren ahalmena ere deritzogu. Adibidez, zuhaitzak, egurra du.
    Forma aldiz, aktu, existentzia erreala da, materiari errealitatea ematen diona, formarik gabeko materia batek, forma jakin bat har baitezake; egur multzo batek, forma jakin bat.


    HIGIDURA ZER DEN: Potentzia eta aktoa.
   Potentzia, izateko gaitasunari deritzo, nahiz eta orain ez izan, zerbaitek izatera iristeko duen gaitasuna da. Hazia ez da zuhaitza, baina zuhaitz bihurtzeko gaitasuna du.
    Bestalde, dagoeneko dagoena dugu, aktoa alegia, substantzia orain zer den, ez etorkizunean. Hau Aristotelesentzat analogiaren bidez besterik ezind a atzeman, eta beraz bereizketa bat egin behar da:
          -Higidura, energia, potentiza lortzeko bidea.
          -Helburua edo energia, perfekzionismoa, potentzia duena.

   Beraz, Aristotelesen ikuspegi hau Teleologikoa da, helburuen ikerkuntza, beretzat, gauza guztiek helburu bat baitute.

     ALDAKETA MOTAK: akzidentala eta substantziala.
   Akzidentala: Substantzia aldaketaren sustraia bezal amantentzen da, aldaketaren azpian aldaezina den sustrai gisa:
Aldaketa kuantitatiba: Zerbait gehitzean edo gutxitzean gertatzen da, adibidez, haurrak luzatu edo pisua hartu.
Aldaketa kualitatiboa: Hedadura ez den beste propietate motak lortzean, haurra hitz egiten hastea adib.
Lekuzko aldaketa: Zerbait lekuz aldatzean gertatzen da.

   Substantziala: Substantzia bat sortzen edo usteltzen denean ematen da.

   ALDAKETAREN ZERGATIAK
  Aristotelesek gauzak zergatik aldatzen ziren azaltzeari ekin zion, kausei buruzko teoria bat proposatuz: LAU KAUSEN TEORIA
    1.- Materiala: Materia, hau da, gauza guzti-guztiek duten osagaia.
    2.-Formala: Formak mugatzen baitu materiaren egitura.
    3.-Eraginkorra: Higidura sortzen eta hartan modu kausalean jokatzen du, hau baita higiduraren eragilea.
    4.-Helburuzkoa: Ekintza ororen helburua.
  Adibidez, estatua batean, marmola materia da, forma ere badu, eragilea, artista, eta helburua lehiaketa bat irabaztea.

  HIGIARAZLE HIGIEZINA: Aristotelesen jainkoa.
   Jainkoa izango da potentzia beste zerbaitean bihurtu dezaken bakarra, akto purua. Inorren laguntzarik gabe, eta hau da lehen hazia jartzen duena mundua sortzeko, Aristotelesen arabera. Teoria honetan aipatzen du, higiarazle batek higitzeko beharrik ez duela.



Entradas relacionadas: