Aristotelesen Hileomorfismoa eta Platonen Filosofia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

Aristotelesen Teoria Hileomorfikoa

Filosofia platonikoa ideietan oinarritzen da; aristoteliarra, aldiz, physis-ean, mugimenduaren printzipioa adierazten duena.

Mugimendu naturala ezaugarri kualitatibo eta kuantitatiboetan oinarritzen da.

Akto eta Potentzia

Akto eta potentzia dugu aldaketaren oinarri; edozein objektu aktoz eta potentziaz osaturik dago. Mugimendua potentziatik aktora igarotzean datza.

Mugimenduaren Kausak

Mugimenduaren zergatia: izate baten kausak printzipioak dira:

  • Kausa materiala (adibidez, marmolezkoa)
  • Kausa formala (adibidez, Zeusen eskultura)
  • Kausa efizientea (adibidez, eskultorea)
  • Helburu-kausa (adibidez, apaingarriak)

Materia eta Forma

  • Materia: osagarri kontsubstantziala da, errealitatearen potentzia.
  • Forma: objektu baten ezaugarrien multzoa.

Substantzia eta Lehen Motorra

Substantziaren zehaztapenean, lehen substantzia (gizakia, txakurra) eta bigarren substantzia (generoa, familia) bereizten ditugu.

Aristotelesen ustez, naturaren osagai guztien egitura aktoz eta potentziaz osatuta dago; beraz, aldaketara eta heriotzara bideratuta daude. Jainkoa dugu lehenengo motorra, akto eta forma hutsa dena.

Platon eta Aristoteles: Konparaketa Filosofikoa

Bi filosofo handi hauen arteko ezberdintasun nagusiak honako hauek dira:

  1. Errealitatearen ikuskera:
    • Platonen iritziz, errealitate sentikorra abiapuntua da benetako errealitatea (ideien mundua) ezagutzeko soilik.
    • Aristotelesek, aldiz, mundu naturalean eta ikerketa arloan oinarritzen du errealitatea, eta kategoriatan antolatzen du.
  2. Teoria ontologikoak:
    • Platonen ideien teoriak bi maila ontologiko bereizten ditu (ideia eta objektu sentsiblea).
    • Aristotelesek, ordea, errealitate fisikoan materia eta forma bereizten ditu (teoria hileomorfikoa).
  3. Arimaren kontzeptua:
    • Aristotelesentzat, izaki guztiak airez, urez, lurrez eta berotasunez osatuta daude, eta arima bizitza printzipio gisa ulertzen du. Gainera, hiru arima mota bereizten ditu: landareen arima, arima sentikorra (animaliak) eta arima arrazionala (gizakia).
    • Platonentzat, aldiz, arima gizakiari dagokio eta hiru zati ditu: arrazoia, desirazkoa eta suminezkoa.
    • Aristotelesentzat, arimaren aurreexistentzia eta transmigrazioa ez dira onartzen; gorputza eta arimaren arteko lotura ez da bigarren mailakoa.
  4. Ezagutzaren iturria:
    • Platonen iritziz, arlo epistemologikoan, esperientzia sentikorra engainagarria eta baztergarria da.
    • Aristotelesek, ordea, ezagutza esperientzian oinarritzea ezinbestekotzat du.
  5. Zoriontasunaren bidea:
    • Platonek zoriontasuna ezagutzarekin lotzen du, arimaren zati bakoitzari dagokion bertutea landuz.
    • Aristotelesek, aldiz, zoriontasuna praktikaren eta ekintzen bitartez lortzen du, helburu gisa.
  6. Ikuspegi politikoa:
    • Platonek aristokrazia defendatzen du; Aristotelesek, aldiz, errepublika.
    • Gizakia animalia politikoa da Aristotelesentzat; haren ustez, familia dugu gizateriaren oinarria, eta ez oztopoa.
    • Aristotelesek jabetza pribatua onartzen du.
    • Aristotelesentzat esklabutza naturaltzat hartzen da; Platonek, aldiz, eztabaidagarritzat.
    • Platonen ustez, justizia harmonia da; Aristotelesek, ordea, legezkotasunarekin eta merezimenduarekin lotzen du.
  7. Etika eta arrazoimena:
    • Platonek ezagutzaren arloa egiarekin eta etikarekin elkartzen ditu, intelektualismo morala adieraziz.
    • Aristotelesek, berriz, arrazoimenak ez duela zuzen jokatzearen aukera soilik ematen dio garrantzia, bertute etikoek lehentasuna dutela azpimarratuz.

Entradas relacionadas: