Aristotelesen Filosofia: Logika, Metafisika eta Fisika
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,18 KB
Aristotelesen Bizitza eta Idazlanak
Biografia
Lizeo izeneko leku batean egin zuen lan Aristotelesek. Lorategian gora eta behera ibiltzen zen, pasieran, ikasle eta adiskideekin filosofia egiten. Hortik, hain zuzen, peripatetiko izena.
Guganaino iritsi diren haren hainbat idazlan, Aristotelesek elkarrizketaren bidez irakasteko hartutako eta idatzitako oharrak baino ez dira.
342. urtean Filiporen gonbita onartu eta haren seme Alexandroren heziketaz arduratu zen. Teofrastorekin batera Atenasera itzuli, han Lizeoa sortu, eta irakaskuntza- eta ikerketa-lan bikainari ekin zion. 323. urtean Alexandro hil zenean, Atenastik ihes egin behar izan zuen.
Haren Jakintzaren Zabala
Logika, Biologia, Politika, Fisika, Poetika eta Etika deritzegun jakintza-esparruak jorratu zituen. Gure terminologia zientifiko eta filosofikoaren zati handi bat ere Aristotelesi zor zaio.
Aristotelesen Logika: Organon
Hizkuntzaren alderdi formalei buruzko ikerketa horiei Organon deitu zien.
Logikaren Oinarrizko Kontzeptuak
- Proposizioak: Badenaren egitura formalak dira, eta erreala denari buruz dihardute, hura ikertzeko baliabideak baitira; errealitatetik abiatzen dira.
- Kategoriak: Badena adierazteko egitura nagusiak dira. Subjektu bati predikatu bat egokitu eta haietaz baliaturik, errealitatea funtsezko egituratan antolatzen dugu. Beraz, izatearen genero gailenak dira, edozein substantzia sailkatzeko eta azaltzeko balio baitigute.
- Silogismoa: Hiru perpausez edo proposizioz osaturik dago: premisa, premisa eta ondorioa.
- Definizioa.
Jakintza Motak
- Aretea edo Teknika: Zerbait egiten jakitean datza, zenbait arau betez. Jakintza mota emankorra da.
- Zientzia: Kausen ezagutzari dagokio. Ezagutza unibertsal eta halabeharrezkoa da; jakintza espekulatiboa da, erabat teorikoa.
- Jakinduria: Kausa lehenak ezagutzean datza, haiek baitira berariaz kausarik unibertsalenak.
Metafisika Aristotelikoa: Izatearen Zientzia
Metafisika izatearen zientzia da; izatea bera, esentzia eta izatearen moldeak dira obraren gai nagusia.
Ideien Teoriaren Aurkako Kritika
Ideiak eta gauzak bereiz ulertu zituen Platonek, eta Aristotelesek garbi adierazi zuen haren kontrako eragozpena. Aristotelesen arabera, kontzeptu unibertsalek errealitatean izan behar dute funtsa. Aristotelesek dio izaki baten esentzia bere baitan datzala.
Substantzia eta Akzidentea
Izateari buruz zerbait diogunean, hari zer kategoria eman diezaiokegun argitzen dugu. Izatea era askotara agertzen zaigu, baina betiere funtsezko forma bati esker: substantziari esker, hain zuzen. Izaki asko daude; substantziak ere ugari dira, eta den-denek dituzte akzidenteak.
Substantzia eta Akzidentea Bereiztea
Har ditzagun hotz eta astun nolakotasunak. Bi horiek ez dira substantziak, nahiz eta harekin batera doazen, substantzia mugatzen baitute. Akzidenteak dira: aldagarriak eta desberdinak substantzia batean edo beste batean, hark substantzia izateari utzi gabe. Gainera, substantzia den zerbaitek baizik ez ditzake izan akzidenteak.
Substantzia Motak
Substantziei dagokienez, Aristotelesek bereizketa interesgarria egin zuen:
- Substantzia Lehena: Banako jakina da: espezie jakin bateko subjektu indibiduala, akzidenteak eta generoa dituena. Banako substantziak dira guztietan garrantzitsuenak, subjektuak baitira, hau da, gainerako gauza guztien azpian datzana.
- Substantzia Bigarrena: Banakoaren esentzia da, alegia, gauza oro bere-berez zer den esaten digun huraxe. Adibidez, Sokrates gizakia dela badiot, Sokrates subjektutzat hartzen dut (substantzia lehena baita) eta gizakia, berriz, haren espezietzat.
Hilemorfismoa: Materia eta Forma
Errealitateari buruzko haren analisian beste bereizketa baten berri ere ematen digu Aristotelesek: bada zerbait gauza guztien osagaia dena. Inoiz ez dugu aurkituko formarik gabeko materiarik.
Subjektu jakina (substantzia) materiaz eta formaz osatuta dago. Materia formaren muina da, eta zentzumenez hautematen dugu. Forma materiaren gainetik dago, haren esentzia baita; higiduraren iturburua ere bada.
Higidura: Potentzia eta Aktoa
Aldaketaren arazoari aurre egiteko, gaur egun ere darabiltzagun bi kontzeptu iraultzaile sortu zituen Aristotelesek:
- Potentzia: Zehatz-mehatz oraindik ez den arren, izatera iristeko zerbaitek duen gaitasuna da (adibidez, medikuntza ikasten ari naizela). Potentzia pasiboa izan liteke.
- Aktoa: Badagoena da (adibidez, medikua naizela): substantzia baten existentzia.
Fisika: Natura eta Arima
Arima (Psikea)
Aristotelesentzat, arima bizia potentzia duen gorputz natural baten perfekzio-forma da. Hala, arima gorputz baten funtsezko gauzatze lehena baino ez da, gorputza bizirik dagoen aldetik. Gorputzaren esentzia eta forma ere bada. Horrenbestez, gorputzaren izatea da arima, begiarena ikusmena den gisan.
Aristotelesentzat, gorputz osoan barrena dago arima, eta bien arteko batasuna substantziala da; beraz, gorputz bat hiltzean, arima ere desagertzen da.
Bizi-iturri den arimak hiru maila ditu:
- Arima begetatiboa
- Arima sentipenduna
- Arima arrazionala
Pentsamendua eta Adimena (Nousa)
Arimaren eginkizun gorena hizkuntzan eta pentsamenduan islatzen da. Adimena edo Nousa arimaren forma gorena da. Hala ere, bi adimen mota daude:
- Adimen Partehartzailea: Ideiei itxura eman.
- Adimen Egilea: Jardun, aldatu, sortu.
Ezagutza-Prozesua: Abstrakzioa
Ezagutza zentzumenekin hasten da. Arbola bati begira dagoen begiak bere forma antzeman du, ez, ordea, haren materia. Objektu horren irudi jakina oroimenari atxikitzen zaio. Gero, adimen egileak irudi hori unibertsalizatzen du, eta adimen pairatzaileak kontzeptu unibertsala sortzen du. Aristotelesen arabera, izaki guztiek dute aldagaitasun printzipio bat, adimenak antzematen duen zerbait.