Aristotelesen eta Descartesen filosofia konparatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Noren dizipulua izan zen Aristoteles. Zertan ez zetorren bat bere maisuarekin eta zergatik. Nola dei diezaiokegu bere filosofiari. Nolakoa zen esentzia bere ustez.

Aristoteles Platonen dizipulua izan zen. Aristoteles ez zetorren bat Platonek proposatutako ideien teoriarekin, ez baitzuen uste esentziak gugandik aparteko mundu batean modo independentean existitzen direnik. Bere filosofiari errealista dei diezaiokegu. Bere ustesz, ez direla transzendenteak, immanenteak baizik.

Zer ezberdintzen zuen Aristotelesek esentzia zer den jakiteko.

Aristotelesek esentzia zer den jakiteko substantzia eta akzidenteak ezberditzen zuen.

Zer dira kausak Aristotelesentzat, zenbat dira eta zertan dautzan. Zerekin egiten du bat esentziak

Aristotelesentzat kausak egiazko errealitatea nolakoa den jakiteko dira. Lau kausak dira:

  • Kausa materiala: Zerez eginda dago? Materia
  • Kausa formala: Nola eginda dago? Forma
  • Kausa eraginkorra: Zerk edo nork egina da? Ereagilea
  • Helburuzko kausa Zeratarako egin da? Xede

Esentziak bat egiten du formarekin.

Zergatik esan dezakegu Aristotelesen filosofia teleologikoa de la

Lau kausen teorian, helburuzko kausa kontzeptuak garrantzi handiko eginkuzuna jokatzen du, bai naturan daudeak ere eta bai guk geuk artifizialki sortutakoek, beren xede lortzea dutela helburua. Teoria horri teleologia deritzo.

Zer da unibertsalen auzia

Zenait banakok dituzten ezaugarri komunak deskribatzeko erreferentetzat balio duten terminoak egiaz errealitaterik baduten argitzearekin loturik dago unibertsalen auzia. Zenbait filosoforen arabera, unibertsalak berez eta modu objetiboan existitzen dora; beste batzuen iritziz, ordea, unibertsalak hitz soilak dira, hizkuntzaz kanpo izaterik ez dutenak.

Zer defendatzen du nominalismoak, azaldu ondo.

Unibertsalek existentzia independente objetiboa dutela ukatzen duenik ere izan da. Mundu sentigarriko banako partikularrak soilik existitzen dira errealitatean. Nominalismoa izan da ikuspuntu horren bertsio muturrekoena. Filosofo nominalistek zioten hitz bakar baten bidez hainbat banakotan berdina den ezaugarri komunen bat izendatzeko erabiltzen diren hitzak direla unibertsalak, ez besterik. Unibertsalak ez dira hitzak besterik, eta, beraz, ez dute hizkuntzaz kanpoko izaterik.

Nor izan zen lemazain nagusia filosofia modernoan, Zein mende sortu zen filosofia hori, eta zeren bila zihoan. Nola du izena bere método filosofikoak eta zertan datza.

Filosofia modernoan lemazain nagusia Rene Descartes izan zen. XVII. mendean sortu zen. Auzitan jarr ez zitezkeen egien bila zihoan. Bere metodo filosofikoa zalantza metodiko kartesiar izena du. Zentzumenen bidez hautemandakoa auzitan jarri zuen, zentzumenek engainatu egiten gaituztelako zenbaitetan.

Zein hitzekin labur datiteke Descartesen pentsamendua, nola dei diezaiokegu, azaldu

Cogito ergo sum, hau esan nahi du: pentsatzen dut, beraz, banaiz. Hori dela eta cogito kartesiar deritzo erabat ziur dakigun oinarri oinarrizko egia horri.

Zergatik esan dezakegu Deskartesek errotik aldarazi zuela.

Descartesek erro-errotik aldarazi duen metafisikaren norakoa. Antzinako Greziaz geroztik, inguruan zeuzkaten gauzetan ardaztuta ekin zioten errealitatea aztertzeari pentsalariek.

Zer hiru substantzia daude Deskartesentzat. Azaldu
  • Substantzia pentsatzaiela: norbait substantzia pentsatzaile bat da, zalantza izpirik gabe haren kabuz existitzen denez gero.
  • Substantzia hedatua: pentsamenduak ez de espazioan lekurik hartzen, materiagabea baita; materiaren funtsezko ezaugarria, aldiz, hedadura da.
  • Substantzia infinitua: Jainkoa, modu independetean bere-berez existitzen denez gero, substantziatzat zuen Descartesek; zehatz esatera, substantzia infinitutzat, zeren eta Jainkoa infinituki perfektua, ona, jakituna eta guzti ahalduna baita.

Entradas relacionadas: