Arimaren teoria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,68 KB

IDEIEN TEORIA

 Platon, k.A.V. Mendeko filosofoak, bere izatearen teoria dualismo ontologikoan oinarritu zuen. Berarentzako, bi mundu existitzen dira, esperientziarena, ikusten duguna, eta ideiena, ikusten ez dena.

Lehenengo mundua, sentigarria, ikus dezakegun mundua da. Platonentzat, ez da egiazkoa baizik bestearen ordezkaria. Mundu horretan dena da aldakorra eta inperfektua eta materiaz osatuta dago. Zentzumenekin jasotzen den mundua da.

Beste aldean, ideien mundua dago. Bestean ez bezala, ezin da zentzumenekin hauteman eta han ideiak aldaezinak, bakarrak, perfektuak eta betierekoak dira. Materiagabeak dira ere eta beste munduan agertzen diren objetuen jatorria dira. Hala  ere, ideien artean hierarkia agertzen da. Mailarik baxuenean, izaki fisikoen ideiak egon liratezke, geroago, ideiak matematikoak (zenbakiak , irudi geometrikoak), ondoren, ideia etikoak eta estetikoak (bertuteak) eta azkenik, ongia.
Ongia izango ideia gorena, hezieraren azken mailan aurkituko duguna eta dialektikaren bitartez ezagutuko duguna.

Beraz, Platonen ustetan, bi munduen arteko elkarrekintza egon daiten, heziketa behar da. Heziketak, haitzuloaren alegorian esaten duen  moduan, mundu batetik bestera eramango gaituelako. Gainera, hezierak jakintsu egingo gaitu, jakintsuak zoriontsuak izanik.

ONGIAREN KONTZEPTUA

Platon, k.A.V. Mendeko filosofoak, bere izatearen teoria dualismo ontologikoan oinarritu zuen. Berarentzako, bi mundu existitzen dira, esperientziarena, ikusten duguna, eta ideiena, ikusten ez dena.

Ideien munduaren barnean, ideien artean hierarkia agertzen da. Maialrik baxuenean, izaki fisikoen ideiak egon liratezke, geroago, ideiak matematikoak (zenbakiak , irudi geometrikoak), ondoren, ideia etikoak eta estetikoak (bertuteak) eta azkenik, ongia. Ongia izango ideia gorena, hezieraren azken mailan aurkituko duguna eta dialektikaren bitartez ezagutuko duguna.

Ideien mundua benetako mundua izanik eta ongia ideien munduko ideia gorena izanik, errealitate osoaren iturburutzat hartu genezake ongia. Ongia heziera etaparen azken etapan dago. Zientziaren bitartez, ezagutzak bereganatuko ditugu, eta azkenik, dialektikaren bidez, ongia ezagutuko dugu.

Ongiara iristeak pertsonak horrek ezagutza guztiak dituela eta beraz, zoriontsua izango dela esan nahi du. Ongia ezagutzean datza zoriontasuna. Gainera, hiria agintzeko prest egongo da, jakintsuek bakarrik agindu dezaketelako.

EZAGUERAREN TEORIA.ZIENTZIA ETA IRITZIA.DIALEKTIKA

Plantonek, k.A. V.Mendeko filosofoak, bere ezagutzaren teoria proposatu zuen. Teoria hau bere ideien teoriarekin zerikusia dauka. Hemen bi ezagutza maila daude, arrazoimenetik datorrena eta zentzumenetik datorrena.

 Platonen Errepublikako VII.Liburuan azaldu zuen hierarkia. Ezagutza gorena dialektika izango litzateke, maila bat gutxiagotan, zientzia teorikoak (matematika,adb) egongo liratezke, ondoren, zientzia enpirikoak (goiko zientzien alde praktikoak), eta azkenik, maila baxuenean, zientzia plastikoak edo estetikoak (artea, soinketa, literatura).

Baina, ideien teoriaren antzera, ezagutza mailak bitan banatu ditzazkeguz. Doxa, mundu sentigarria adieraziko luke, ustea eta iritzia, eta noesis-a, ideien mundua, ideia matematikoak eta goi-mailako ideia (ongia) errepresentatuz

 Dialektika zientzia gorena da eta, ongiaren ideia aurkitzera garamatzan elkarrizketaren artea da. Beraz, zientzia hau, gure hezieraren azkeneko zeintzia da, jakintsu izatera eraman gaituena. Dialektika ezagutzerakoan, edozein arlotan egin ahalko dugu eztabaida, horregatik, argudiatzen, galdetzen, kritikatzen, erantzuten...Jakingo dugu. Gainera, dialektika menperatzea, heziera prozesu luze baten emaitza da, jakintasuna helmuga izanik. Bukatzeko, esan beharra dago, Platonen ustetan, jakintsuak agintariak izan behar zirela, haiek ezagutza guztia zeukatelako.

DUALISMO ANTROPOLOGIKOA:GORPUTZA ETA ARIMA.ARIMAREN TEORIA

Dualismo antropologikoan, ontologikoan moduan, bi zatitan dago banatuta. Kasu honetam, Platonen k.A.V.Mendeko filosoak teoria honen arabera, gizakia ariman eta gorputzean zatitzen da.

Alde batetik gorputza, hilkoarra, zantarra eta arimaren kartzela da eta arima aldiz, betierekoa, jainkozkoa eta hilezina da. Arima da pentsatu egiten duena, adimena duena eta gorputza da ekintzak burutzen dituena.

Arimarekin sakonduz, hiru zati ditu. Arrazoizko arima dugu, pentsamena eta nahimena dituela ezaugarri, zuhurtasuna bertute lez izanik eta buruan kokatuz. Beste aldetik, suminezko arima dugu, sentimenduek kontrolatutakoa, sendotasuna duela bertute, bihotzean dagoelarik. Azkenik, irritsezko arima dago, instintuek kontrolatuta, neurritasuna bertute izanik eta sabelean aurki dezakeguna.

 Platonek, teoria hau hegodun gurdiaren alegoriarekin kontatzen du, gidaria (burua) arrazoi-arima izanik eta gizartean filosofo-agintariak errepresentatuz; zaldi zuria (bihotza) suminezko arima lez, hauek soldaduak izanik; eta zaldi beltza (sabela) irritsizko arima moduan, eskulangileak adieraziz. Platonen ustez, arimaren oreka, hegodun gurdiarekin azalduta, hiru zatiak bere bertuteari eustean datza, zuzentasuna beretute moduan izateko eta horrela hiri zuzen bat lortzeko.

BERTUTEAK ETA HIRI IDEALA

Platonek, k.A. V.Mendean, bere hiri ideala nolakoa izango litzateke proposatu zuen. Bere hiri ideala azaltzeko dualismo antropologikoan eta gurdiaren alegorian oinarritu zen.

Gizarteko klaseak hirutan desberdinduko lirateke, bakoitzak bere funtzio eta bertuteekin. Hasteko, eskulangileak egongo ziren, bere arimaren zatirik nabarmenena irritsezko arima dutela, neurritasuna bertute moduan. Hauek oinarrizko ondasunak ekoizten dihardute. Beste aldetik, suminezko arima nabarmenagoa dutenek, zaintzaile edo soldaduek, gizartearen defentsarako egiten dute lan. Bere bertutea, sendotasuna da eta talde honetako onenak hurrengo taldera pasatu ahalko dira. Hemen, gobernari-filosofoak daude, zuhurtasuna bertute izanik eta arrazoimenaren arima nabarmenduz.

Platonen hitzetan, gizartearen arteko harmonia lortzea zen zuzentasuna bilatzeko modua. Platonek gizarte-klase bakoitzak zeregin horretan bizitza osorako jardutea proposatzen du, demokraziatik aldenduz. Komunismo Platonikoa deritzona proposatu zuen, jabetza pribatuaren eta familiaren deuseztapenaren aldekoa baitzen, agintari eta soldaduen partetik, horrela, gizartean zentartuko zirelako.

Beraz, Platonen ustetan aristokrazia izango litzateke gobernu motarik zuzenena, adituek eta onenek gobernatuko zutelako. Agintarien botere jardunak huts egitean, estatuaren justizia-bidea gaiztotuko da eta beste hainbat estatu mota sor daitezke: timokrazia (gobernariak ondasunez betetzen dira, ohorea eta handinahiak bultzatuta); oligarkia (aginteak ondasunen jabetza du oinarri, agintariak aberatsak baitira); demokrazia (ez-jakinak agintera iristera ahakbidetzen duelako) eta tirania (gobernu motarik ankerrena eta higuingarriena).

PLATONEN IDEIEN TEORIAREN KRITIKA: HILEMORFISMOA

Platon eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertzen dute eta errealitatea ezagutu daitekeela diote, baina benetako errealitatea zein den definitzeko orduan planteamendu ezberdinak dira. Platonek zioen mundu sentikorra ez zela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta akzidentala bereizten ditu. Errealitate substantzialaren barnean lehen substantzia (inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea) eta bigarren substantzia (esentzia unibertsalak). Errealitate akzidentala da gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak (kantitatea, neurria, kolorea..). Benetako errealitatea lehen substantziak osatzen du. Hortaz, Platonen idealismoaren aurrean, errealismoa aldarrikatzen du Aristotelesek.

Munduko aldaketak azaltzeko, Platonek mundu sentikorra kopia bat dela dio.
Aristoteles teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Aldaketa zerbait ez izatetik izatera edo ez izatetik izaterako iragatea da. Horretan oinarrituz, Aristotelesentzat hiru elementu daude aldaketa-prozesuan; forma (orain dena), subjektua (aldatzen den gaia) eta potentzia (izan daitekeena). Izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira; materia eta forma. Forma horiek materiari lotuta daude.

Ezagutzaren teorian (epistemologian), Platonek dio ezagutza-prozesuan esperientzia sentikorra engainagarria  eta baztergarria dela. Aristotelesek, aldiz, ezagutza esperientzian hasten dela dio eta ez dela inolaz ere baztergarria, nahiz eta esperientziarekin ezagutza ez den amaitzen.

Gizakiaren definizioari buruz ere ez daude ados. Platonen ustez gorputza arimaren kartzela da eta zentsu hertsian, gizakia arima baino ez da. Aristotelesentzat, arima bizi-printzipioa da, gorputzari lotua eta hilkorra. Gorputzak eta arimak errealitate bat osatzen dute; gizakia. Aristotelesek zalantzan jartzen ditu Platonen arimaren hilezkortasuna eta erreminiszentziaren (“ezagutzea gogoratzea da” ) teoria.

Zoriontasunaren inguruko pentsamoldea ere ezberdina da. Platonek ezagutzarekin lotzen du; jakintsuek gobernaturiko hiri justuan lortzen da zoriontasuna. Arimaren alderdi bakoitzari dagokion bertutearen arabera antolatutako bizitza orekatua da zoriontasuna; berezko gaitasun bati lotua dago. Aristotelesen ustetan ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da eta denok lortu nahi dugun zerbait da. Zoriontasuna praktikaren bitartez lortzen dela dio, eta ez berezko gaitasun batzuei esker.

Entradas relacionadas: