Arima penitentaren occupatione devotaq

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

- 5.4.-  FORMA EDERREZ AZALDUA.
Literatura ederraren aldetik, forma lirain, gatz eta piperduna izatea dagokio maisulan bati. Gehienek aitortzen diote liraintasun hori “GERO”ri. Handik eta hemendik jasotako zitak, bere erara moldatuta eskaintzen dizkigu Axularrek: ideia batetik bestera, perpaus batetik bestera, bortxakeriarik gabe, berez pasatzen delarik.


- 5.5.- HIZKUNTZA ONGI MENDERATZEA. Herriko hizkuntzan ere maisu izatea dagokio maisulan bati. “GERO” liburuaren hizkuntza bera da salataririk eta ezaugarririk hoberena liburu hau Euskal Herriko fruitu jatorra dela ohartzeko. Hitz jokoek, alusioek, errefrauek, ateraldiek, umore kolpeek … denek dute euskal kutsu goxoa. “GERO” esaldi labur, trinko eta sarkorrez josirik bezala dago. Esaldi horietatik asko eta asko herritik jasoak dira.

Bere garako gizon eta emakumeei zuzendua denez, garai hartako euskaldun mundua bizi-bizirik azaltzen zaigu bertan. Laboraria, artzaina, ehiztaria, arrantzalea eta marinela, tabernariak, zurginak eta arotzak … Ongi uler diezaioten, herriak ahotan darabiltzan esaera eta hitz jokoak erabil zale dugu Axular. Herritar xeheak ahalik eta ongien uler ziezaion eran idatzi zuen, baina beste euskalkietako berri ere bazuelarik, gehiengoak ulertzeko eran idazten ere saiatu zen, apropos sinonimo ugari pilatuz.

JUAN TARTAS

Bi liburu idatzi zituen zuberotar apaiz honek :

- Onsa hilceco bidia (1666). Hau da liburuaren mamia: Ongi hiltzeko bidea edo aszetika. Ondo hil nahi duenak, ondo bizi behar du. “Nolako bizitza, halako heriotza”, esaera zaharraren ildotik. Horixe da kristauaren jokabidea. Bere dotrina bermatzeko Aristoteles, Seneca Agustin Deuna eta abarren aipuak dakarzkigu gogora.

- “Arima penitentaren occupatione devotaq” (1672). Hiru kapitulutan garatzen du gaia:

A)- “Orazionia zer den, haren nezesitatia, nolako behar dian izan, zer bertute eta indar dian Jinkoa baitan”

B)- “Barura zer den eta haren indarrak zer diren”

C) – “Zer den amoina (limosna), nola eta noiz eman behar den, zer den haren indarra eta bertutia”

- 5.2.1.- Hizkuntzari dagokionez : bere euskarak badu orotarik zerbait. Iparraldeko beste euskalkiak ere kontuan hartu ditu, baina  funtsean bere herriko (Arueko) hizkuntza erabili du.


Entradas relacionadas: