Arima definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,06 KB

Sofistak.

Sofistak (sophos grekotar jankintsua) Atenara, kolonietatik etorritako atzerritarrak Ziren. Hilari trebeak ziren, eta beren hitzekin herri xehea Bereganatzea lortzen zuten. Atzerritarrak zirenez, ezin zuten garaiko demokrazian, organo erabakiorrean, Asanbladan parte hartu. Joko politikoetan parte hartzeko eta beren ideiak Aurrera eramateko,gazteei oratoriaren Arteak erakusten zizkieten, Sofismak erakusten zizkieten. Hauek, zuzenak edo Okerrak izan zitezkeen, baina helburu bakarrera iristeko balio zuten, arrakasta Politikoa lortu nahi zuten. Joko politiko ustela ezarri zen gizartean eta Demagogia nagusitu zen.

Sofisten Teoría nagusia, erlatibismo eszeptikoa zen. Hauek esaten zuten ez zegoela egia Unibertsalik, egia erlatiboa zela. Egia absolutua existituko balitz, ezingo Genuke aurkitu, hortaz, egia ez da bizitzaren oinarria. Gizakia da gauza Guztien neurria, beraz legeak gizakiaren neurrian hartuko dira. Legeak Erlatiboak, konbentzionalak izan behar dira. Hauek akordio edo paktuak dira. (126 hitz)

Sokrates.

Sokrates,Atenan jaioa zen. Nortasun jatorrikoa zen. Gizon zuzena zen. Heziketa zuen lanbide. Filosofo honek zioen gizakiaren Ardurak eta betebeharrak estatuarekiko zirela. Gizarteak lege bat jartzean, Lege hori onartu behar zen gustokoa ala ez izan. Horregatik, gizarteak Sokrates Heriotz zigorrera epaitzean, honek onartu egin zuen. Helburu bat zuen, Gizartearen zoriontasuna lortu nahi zuen, ez norbanako zoriona, hau da, Indibiduala.

Sokratesek Moral razionala egingo du. Sofisten erlatibismoaren aurka egongo da, Antierlatibismoa sortuko du, eta definizio unibertsalak badirela esango du. Egia unibertsala izango da. Egia hori lortzeko Sokratesek método bat aurkitu Zuen.
Dialektika da egiara iristeko ibilbidea. Bi hurrats bereiz daitezke:

-Maieutika: Zeinaren bidez, egiara helburura, definiziora iritsiko gara.

-Ironia: Zeinaren bidez solaskidea bere ezjakintasunaz jabetuko da.

Zuzena zer Den jakin behar da, inor ez delako oker bere kabuz, ezjakintasunagatik jotzen Du gaizki. Intelektualismo morala. (135 hitz)

Ideien teoría

Ezagutza Zertan datzan azaltzeko teoría da. Mundua bitan banatuta dago: sentipenezko Mundua eta ideien mundua.

Ideien Munduko izakiak materiagabeak, aldaezinak, betierekoak dira.Mundu honetan, Ideiak, ereduak, tasunak daude. Benetako izakien mundua da, arrazoimenaz Jasotzen duguna. Hemen lortuko dugu benetako jakintza. Mundu ulergarrian ideiak Mailakatuak daude. Erpinean ongia aurkitzen da, ideia gorena, gauza on eta eder Guztien sorburua.

Sentipenezko mundua ideien munduaren kopia bat Da. Izakiak materiadunak, aldakorrak eta hilkorrak dira. Mundu fisikoa Da,egiazko ez den mundua da. Mundu honetan ezin da zientziarik egin, soilik Iritzi-mailako ezagutza lortu daiteke, zentzumenen bidez jasotzen da. Hala ere, Garrantzitsua da gure adimena hausnarketara bultzatzeko. Gizakia sentipenezko Munduan murgildurik dago, ezjakintasunean. Jakintza lortzea beharrezkoa izango Da bizitza publikoa nahiz pribatua onbidetik hartzeko. (116 hitz)

Dialektika.

Mundu Honetako ezagutza aldakorra da. Jaio, hazi eta hil egiten diren gauzen Ezagutza. Benetako jakintza ezin du aldakorra izan, hortaz ez da mundu honetan Kokatzen, beste mundo batean baizik.

Ideien Teoriaren arabera, mundua bitan banatzen da eta benetako jakintza ideien Munduan agertzen da. Izakiak materiagabeak, aldaezinak, betierekoak dira. Mundu Ulergarriaren arabera, ideiak mailakaturik azaltzen dira eta erpinean azaltzen Zaigu ongia, ideia gorena, gauza on eta eder guztien sorburua. Benetako Jakintza da.

Sentipenezko Munduko izakiak materiadunak, aldakorrak eta hilkorrak dira. Ez da zientzia Ezagutza lortu behar, iritzi mailako ezagutza lortzea baizik.

Ezagutza Lortzeko beharrezkoa da heziketa, arima hezi behar da. Pausorik garrantzitsuena Arima birkokoratzea da arte predialektikoen bidez. Ondoren, dialektika dator, Ongia helburu duten elkarrizketak dira, zientzia bakarra.

-Ironia: Zeinaren bidez solaskidea ezjakintasunaz jabetzea da.

-Maieutika: Zeinaren bidez egiara, helburura, iristea. Norberaren Barnetik egia kanporatzea. (136 hitz)

Arimaren teoría.

Gizakiari Buruz ikuspegi dualista du Platonek. Gizakia gorputzaz eta arimaz sortua dago. Gizakiaren ezaugarri bereizgarria arima da. Arima bizitza eta mugimenduaren Printzipioa da. Gorputza kartzela bat da arimarentzat, ideietara iristeko oztopatzen Du eta. Arima perfektua eta hilezkorra da, gorputza, berriz, inperfektua eta Ustela. Bien arteko lotura ez da naturala. Arima oreka galdu, erori eta gorputz Batekin talka egitean sortzen da bizitza. Arimak hiru zati ditu:

Arrazoi Arima: arima gorena, hilezkorra dena. Burua da bere gorputzeko atala eta Zuhurtzia bere bertutea.

Suminezko Arima: bularra da bere gorputzeko atala eta sendotasuna bere bertutea.

Irritsezko Arima: sabelean kokatzen da eta neurritasunaren arima du.

Azken bi Arimak hilkorrak dira, lehen arima, berriz, hilezkorra. Hiru arimak sortzen Dute arima bakarra. Arrazoi arima beste bi arimak menperatu behar ditu oreka Lor dezan eta orekarako bidea ez oztopatzeko. Ideien mundu eta sentipenezko Munduen arteko zubia da. (139 hitz)

Ongiaren kontzeptua.

Ongia gauza On eta eder guztien sorburua da. Mundu ulergarrian ideiak mailakaturik Azaltzen dira. Ongia da Mundu honetako beste ideia guztiei izana ematen dien ideia gorena. Ongiak bere Kabuz baliatzen da, ez du beste ezeren beharrik. Ongiarekiko mendekotasuna Zuzena dute edertasunak eta zuzentasunak. Edertasunak mundo fisikoko gauzei Edertasuna ematen dite, zuzentasuna, berriz, arimaren hiru zatiak eta Gizakiaren hiru bertuteak orekatzen ditu. Gizarte harmoniatsu bat sortu nahi Du.

Ongia Platonen filosofiaren oinarrizko elementua da. Platonen filosofiaren helburua Hiri antolaketa zuzena lortzea da. Bidea erraza iruditu arren, askok ez dute Lortzen ongiara. Aginteriek beharrezkoa dute. Ongiaren eredua erabiliko da Bizitza publikoan nahizpribatuan ongia Ahalbideratzeko. (103 hitz)

Hiri ideala.

Platonen Filosofiaren helburua hiri antolaketa zuzena lortzea zen, ongian Oinarritutakoa.

Horretarako Baldintza? Agintariak jakintsuak izan behar dute. Atenako egoera, demokrazia Ustela, Sokratesen heriotzak jarrai daitekeen eredu politiko zuzenik ez dagoela Esatera eraman zuten.

Hirian hiru Betebehar nagusi daude: oinarrizkoak (beharrak ase), hiri zaintza (gudariak) eta goi mailako betebeharrak (hiritarren Zoriona). Gizartean, hiru funtzio nagusi daude eta hiru gizatalde mota Ezberdin. Arima eta bertutearen arabera, gizatalde batek funtzio bat edukiko Du. Gizartea arimaren isla da:

Irritsezko Arima dutenak neurritasunaren bertutea dute, ekonomia suspertzeaz arduratuko Dira. Suminezko arima dutenak sendotasunaren bertutea dute, ekonomia zainduko Dute. Arrazoi arima dutenak zuhurtziaren bertutea dute ongira iritsi nahi Dutenak.

Hiri Antolaketa zuzena lortzean datza. Hiriaren ardura nagusia heziketa apropos eta Zuzen bat lortzea da.(118 hitz)

Aristoteles: hilemorfismoa.

Aristotelek Platonen ideien teoriari egindako kritika bere hilemorfismoaren ondorio da. Honek dioena zer da: izana materia eta formaz osatuta dago. Izana bi Errealitate hauen konposatua da, ez da bi hauen batura ezta horrelako ezer.

-Materia: Ezin du existitu bere kabuz, formari lotuta egon behar du beti.

-Forma: Materia akto bihurtzen du. Gauzaren esentzia da, ez da existitzen materiatik At, materia barnean baizik.

Errealitatearen Parte da, ez Platonek esaten zuean bezala gauzetik at. Materia eta forma beti Elkarturik egongo dira, materiak ezin baitu bere kabuz existitu eta lotuta egon Behar dute.

Lau dira Platonen ideia teoría akatsak:

-Mundua Bikoizteak arazoa bikoizten du. Bi munduei buruzko azalpenak eman behar dira.

-Ideien Munduak ez digu ezer esaten munduari buruz. Esentziak gauzetatik bereizten Badira ez dira benetako gauzen esentziak. Esentziak gauzetan daude

-Ez dute gauzen sorrera eta bilakaerari buruz ezer azaltzen. Platonentzat ideiak

gauzen Zergatiak dira; Aristotelerentzat, berriz, ezin dute gauzen eragile izan. Gauza

bakoitzak Bere barruan aldaketarako indarra, potentzia du, izanak bere legea, physia

du Barnean.

-Ideien teoria matematizatzeak ez ditu Arazoak konpontzen (176 hitz)

Teoria politikoa.

Aristotelek Gizartea gizakiaren leku naturala dela baieztatzen du. Gizakia animalia Politikoa da. Ezinbestekoa zaio elkarbizitza bizitzarik onena erdiesteko eta Perfekzioa lortzeko. Gizakia logosa duen animalia da: balore moralak bereizi Eta elkarri komunikatzen dizkiote.

Hiriaren helburua Zoriona lortzea da. Horretarako erabateko garapena lortu behar du, bertutearen Arabera.

Aristotelek Ez du gobernu mota baten aldeko apusturik egingo. Jarrera pragmatikoa hartuz, Herri bakoitzaren egoera geografikoa eta ekonomikoa kontuan hartu beharko dela Adieraziko du. Errejimen politiko desberdinak aztertu zituen: demokrazia, Aristokrazia, monarkia eta haien forma degeneratuak, tirania, oligarkia eta Demagogia. Hiru lehenengoetan hoberenak agintzen dute ongia bilatuz, baina Horrela ez balitz, hau da, gaiztotu eta beste formak sortzen dira. Errejimen Egokiena guztietatik onena hartzea izango litzateke.

Pragmatismo Honek eta erdibidearen teoria etikoak planteazio batera eraman zuen Aristoteles: erdi mailako gizarte batera, aberats eta pobreen erdian dagoena. Emakumeak eta esklabuak ez dute hiritar kategorikorik. Beraz, zoriona soilik Batzuentzat izango da. Gizartearen ongi orokorra, bakoitzaren ongian bihurtzen Da. Ideal aristokrata dago funtsean.

Heziketaren Xede nagusia ahalik eta hiritar onenak sortzea da, hori estatuarekiko lana da. (169 hitz)

Iritzi kritikoa:


1.3 Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da Estatuko klase bakoitzak berez

Dagokiona betetzen duenean. Garatu ezazu disertazio Labur bat gutxienez Platonen

Tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako Beste argudio bat emanez


Ondoren eman ezazu zure tesiaren inguruko Hausnarketa


Platonen Helburu politikoa Estatu zuzena, zuzentasunean eta ongian oinarritua,

lortzean Datza. Horretarako beharrezkoa da gizatalde bakoitzak bereari ekitea.

Platonentzat Hiru betebehar zeuden eta horiek asetzeko hiru gizatalde mota, eta

bakoitzak Bereari ekinez lortzen da oreka. Platonen eredua gaur egunera eramango

bagenu Hasiera batean onartezina izango litzateke, elementu onak baditu ere, gaur

egungo Pentsaerarekin bat ez datozen elementu asko baitarabiltza.

Eredu Honek aristokrazia, jakintsu eta bertutetsuen gobernua, proposatzen du

estatu Antolaketatzat. Gizartea mailakaturik dagoena, alegia. Gaur egungo ikuspegitik

onartezina Da pentsaera hori, Frantziar Iraultzatik hainbeste borrokatu den

berdintasunaren Ideia, egungo gizartearen oinarria, guztiz deuseztatzen baitzaigu.

Mailaketa Horretan agintea batzuen esku geratzen da, filosofoen menpe.

Egungo Demokrazian, teorian denok dugu politikan parte hartzeko eskubidea,

zuzenean Ez bada ere, bozen bitartez. Pentsaezina egiten zaigu boterea bakar batzuen

esku Egotea. Baina honek ere badu bere alde ona. Izan ere demokrazian iritziek dute Pisua, erabakiak iritzien araberakoak dira. Boterea batzuen esku balego eta Hauek

jakintsuak Eta bertutetsuak balira, erabakiak zuzentasunez hartuko lirateke, eta agian

erabaki Egokiagoak planteatuko lirateke. Adibidetzat jar genezake ingurumenarekin

erlazioa Duten erabakiak. Energia motak aztertzerakoan, demokrazian erabakiak iritzi

mailakoak Direnez ingurumenarentzako kaltegarriak diren erabakiak har litezke. Aldiz

jakintsuenek Erabakiak bere ezagutzan oinarriturik hartuz, erabaki zuzena hartzeko

aukerak Handiagoak dira, bada berauen jakintza onbiderako erabiltzen badute.

Platonek Gizartea gizakiaren berezko egoera natural moduan ikusten du,

gizartean Bizi eta garatu behar da berau. Horrek esan nahi du, beste betebeharren

gainetik, Gizartearekiko konpromisoa duela gizakiak, gizarteak duela lehentasuna, eta

dagokion Lekua bete behar duela. Askatasunaren ideia hain erroturik dagoen gizartean

zaila Izango litzateke hau aplikatzea, bakoitzak nahi duena egiteko askatasuna baitu,

eta Ez dagokiona. Hala ere, konpromiso sozialak badu bere alde ona, gaur egungo

jarrera Indibidualistekin lagun hurkoaren ideia ez baitago batere errotua. Zoriontasun

indibiduala Bilatzen da, ez gizartearena eta gizartearen zoriontasuna bilatzea ez da

hain Ideia desegokia.

Platonen Eredua utopiatzat har genezake, berdintasun eta askatasun

kontzeptuak Ez jasotzean aplikaezina baita. Hala ere egungo gizartean konpromiso

soziala, Edo menpeko ezaugarria batzuk, aberastasun eta txirotasunaren desagertzea

kasu, aplikagarriak Izango lirateke. (324 hitz)

¡Escribe tu texto aquí!

Entradas relacionadas: