Arima definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,06 KB

-Ongia:

egia, jakintza. Ideia gorena. Gauza on eta eder guztien sorburua, beste ideia guztiei izan ematen diena. Ongiak mundua arautzen du, arlo fisiko eta moralean. Haren baitan zuzentasuna -izakiak orden unibertsalen baitan kokatzen ditu- eta edertasuna - mundu honetako izakiek duten edertasunaren emale eta gizakia jakintzara erakartzen duena- daude. Hiruek egia osatzen dute. (garrantzia) Platonen filosofia osoaren, bere proiektu politikoaren kontzeptu nagusia da. Ongiak, unibertsoa bezain batean, gizartea arautzen du. Ongiak izan behar du projektu politikoaren gidari. Beraz, agintariak ezinbestean Ongiaren ezagutza izan behar du hiria onbidetik bideratzeko. Platonen hiri antolaketan etikak eta politikak bat egiten dute.

-Ideiak:

Benetako izakiak dira, ideien mundukoak. Sentipenezko munduko izakien ereduak, tasunak dira. Sentipeneko munduko izakiak haietatik sortu dira. Edozein gauza zein errealitateren irudi aldaezina eta betikoa da ideia. Ideiak unibertsalak dira, betierekoak, materiagabeak, perfektuak... Ideiek egia, jakintza osatzen dute. Mailakatuak daude… Gorena Ongia... Ideiak adimenaz/arrazoimenaz hautemangarriak dira, ez zentzumenez. Haien ezagutzak episteme edo zientzia mailako ezagutza ematen du. (garrantzia) Hiri antolaketa zuzena eraiki ahal izateko ongiak eta egiak izan behar du gidaria. Beraz, ezinbestekoa da gobernuaren zereginetara helduko diren pertsonak hobekien prestatutako hiritarrak izatea, ideien ezagutza dutenak.

-Heziketa:

Ezjakintasunetik jakintzarainoko, Ongiarainoko ibilbidea, lau ezagutza mailak gaindituz. Bide luze eta latza da, gizakia ez delako bere egoeraz jabetzen. Ibilbide hau arimak egin beharrekoa da, ideien ezagutza badu eta, jakintza jaiotzetikoa baita (innatismoa), baina ahaztuta. Heziketa bidez anamnesia lortuko da, ideiak erdituz. Heziketaren oztopo nagusia periagogea da (arima berkokatzea, lepoa jiratzea), gizakia ez baita bere egoeraz jabetzen. Pauso honen bidez sentipenezko mundutik adimenezko mundura pasako da arima, hausnarketara bultzatuz (haitzuloaren mitoaren 3. Fasea). Horretarako a44

rte predialiektikoak landu behar dira.33


Arima


Platonen dualismo antropologikoak gizakia gorputz eta arimaz osatuta dagoela esaten du. Baina izaera maila ezberdina dute.
Arima da gizakiaren ezaugarri bereizgarria, bizitza eta mugimenduaren printzipioa.
Arima hilezkorra eta perfektua da;
gorputza, berriz, hilkorra eta ezperfektua. Bien arteko lotura ez da naturala, istripuzkoa baizik (gurdi hegadunaren bidez azaldu zuen Platonek nola ematen den). Gorputzak arima gartzelaratuta du. Arimak aurresistentzia du eta postesistentzia. Bi munduen arteko zubia da. (Arimak hiru atal ditu (arrazoi arima, suminkorra eta irritsezkoa). Arrazoi arimak, hilezkorra den bakarrak, beste biak gidatu behar ditu (sentipenezko munduan indar hartzen dutenak, gizakiaren grinak indartuz). Hala bada, oreka izango du arimak eta bere betiko bizilekuan mantenduko da, Olinpoan. Bestela oreka galdu eta gorputz lurtarrarekin elkartuko da (Fedro lanean azaldua) Arimak ideiak ezagutzen ditu, baina, gorputzarekin elkartzean, ahaztu egiten ditu (amnesia). Bere helburua bizitzan goputzetik askatu eta jakintza berreskuratzea da. Prozesu horri anamnesi deritzo, ideiak gogoratzea, jakintza jaiotzetikoa baita (innatismoa).)

Gorputza

Gizakiaren dualismo antropologikoa azaldu zuen Platonek, gizakia gorputz eta arimaz osatuta dago. Baina bien arteko lotura ez da naturala. Arima perfektua eta hilezkorra da; gorputza, berriz, ezperfektua eta hilkorra. Arima, oreka galtzean, gorputzarekin elkartzen da eta azken hau bere gartzela bihurtzen da. Gorputza oztopo bihurtzen da arimak egin nahi duen jakintzarako ibilbidean, izan ere mundu honetako grinetara bultzatzen du, irritsezko eta suminezko arima atalak sendotuz. Arimak bere ibilbidea egiteko arrazoi arimak beste bi arima atalak menperatu beharko ditu eta oreka berreskuratu.


Gizakia

Bi alderditatik aztertu daiteke gizakiaren izaera. Batetik, antropologiari begiratuz, gizakiaren ikuspegi dualista ematen digu Platonek. Gorputz eta arimaz ostatuta dago... (begiratu arimari hitza) Bestetik, Platonek gizakiaren izaera hiritarra azpimarratzen du. Gizakia gizartekoia da, hiria da bere tokia, unibertsoaren ordenean egokitu zaiona. Gizakiari taldean bere lekua egokitu zaio, naturak emandako izaeraren arabera. Gizakiak berari ekinez, talde osoaren ongia lortzen parte hartuko du. Horrela erdietsiko da gizartearen helburua den Ongi gorena, eta, ondorioz, hiritar bakoitzaren ongia eta zoriona

Ikasketak


heziketa prozesua gauzatzeko landu beharreko jakintza arloak. Haurretan soinketa eta musika landu ondoren hasiko litzateke ibilbidea. Lehenengoz, arte predialektikoak landu behar dira, bere egoeraz jabetzen ez den gizaki ezjakinaren arima itzalen mundutik ideienn mundurako pausoa ematen laguntzeko. Horretarako kontraesana sortu behar zaizkio adimena esnatzeko eta hausnarketara bultzatzeko. Funtzio hori dute, hain zuzen, arte predialektikoek: geometria, aritmetika, astronomia eta armonia. Arteak dira jakintzarako bidean laguntzen dutelako (mitoaren 3. Fasea gauzatzen), baina ez dira jakintzaren emale. Amets egiten dute egiarekin, jakintzarekin. Ondoren dialektika landu behar da, ideiaz ideiazko igoera egiteko, ideiak banan bana hausnartuz, eta ideien arteko loturak ezarriz (h.M.Aren 4. Fasea). Horrela Ongiaraino iritsiz, ideia gorena, besteei izan ematen diena. Gauza on eta eder guztien sorburua. Dialektika zientzia bakarra da, egia garamatzalako, jakintzara.


Dialektika

Zientzia, bakarra, egiara garamatza, Ongiara, gauza on eta eder guztien sorburua. Episteme. Dialektika jakintzarako ibilbidean azken urratsa da, haitzuloaren mitoaren azken fasea gainditzen da honen bidez. Ideien mailaketa egiten da, ideiaz ideiazko igoera eginez. Horretarako ideia bat aztertzen da, ondoren bere gainetik dagoen ideiarekin duen loturari errreparatuz… Horrela erpinean dagoen ideia gorenera iritsi arte, Ongia, benetako egia, gauza on eta eder guztien sorburua. Dialektika egia helburu duten elkarrizketak dira, ironia eta maietika urrats nagusi izanik (Sokratesen metodoa). Ironia bidez, galdera erantzun bidez gizaki ezjakina aurreiritziak baztertzera iritsiko da, sortuko zaizkion kontraesanen ondorioz. Ondoren, maieutika bidez, egia barrutik kanpora erdituko du. Anamnesi prozesua da, jakintza aprioria baita (innatismoa).

Predialektika

Jakintzarako ibilbidean landu beharreko lehenengo gaiak: geometria, aritmetika, armonia eta astronomia. Arteak deritze, ez baikaituzte jakintzara eramaten, hartarako prestatu baizik. Hauek ezinbestekoak dira sentipenezko munduan murgilduta dagoen gizaki ezjakin eta despistatua jakintzarako bidean jartzeko. Hauen bidez, arima ideien mundurako bidean jartzen da, kontrajarriak diren sentsazioak jasotzen dituenean adimenean jakintzarako kezka piztuz.


- Gizon-emakume zuzenak:

Zuzentasunari gagozkiolarik, gizakien izate zuzenaz mintzatu behar dugu, zuzentasun orokorrareri xehetasun gisa hartuta. Honakoa litzateke galdera. Nolakoa da gizon-emakumeen zuzentasuna? Greziarren aburuz zuzentasuna mundu osoaren baitan dagoen ordenaren esanera jartzea da, hortaz justizia badagokio gizakien elkarbizitzari unibertsoari bezainbatean. Era honetara, gauza guztiek badute, izan ere, bere egitekoa eta berari dagokion kokagune propioa. Gauza eta izate bakoitzari dagokion berezko lekua eta ordena bilatzea da zuzentasunaren adiera. Gizakiei dagokionez, gizakiaren osagai bereizgarria arima denez gero, gizakien zuzeneko egoerara egokituko litzateke arimaren baitan dauden hiru zatiok, zein bere egitekoari heltzen badio. Hau da, goi mailako arima arrazoi arima da, eta bere zeregina pentsamenduaren eta nahimenaren jarduna da. Suminezko arimaren zeregina oldakortasunari betekizuna ematea da, eta azkenik irritsezkoak duen betebeharra nahierak neurriz apaltzea da. Honela izanez gero, gizon-emakume zuzena dugu.

Agintea


Gainerakoen nahimena gorabehera, nork bere gogozko helburuak lortil ahal izateko, gizabanakoak zein talde batek dilen eskuramena da agintea, oro hartuta definitzen den lez. Hiriaren aginteari gagozkiolarik, aintzat hartu behar dugu hiri agintariek duten eskumena, hiriari atxikitzen dizkiogun funtzioak betearazteko. Platonek aipatzen dituen erara, hiriaren betekizunak ondasunen ekoizpena eta hirikideen beharrizanei erantzuna ematea dira, besteak beste. Gizakiak elkarren beharrizana dute, elkarkidetza bideratu eta bizitzeko ekoizkinak elkarlanean sortzeko. Aginte era eredugarria aristokrazia da, non adituek soilik gobernatzen baitute. Bestetik, justiziaren okerbideak honako agintera hauek dira: timokrazia, gobernariak lzer eta etxealdeez jabetzen direnean, ohorez eta handinahiaz asetzeko; oligarkia, agintariak aberatsak eta diruzaleak dira; demokrazia, gobernu lanerako prestatuta ez dagoenak agintea lortzean; tirania.

Entradas relacionadas: