Arima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,99 KB

1.-PLATONEN ARIMAREN ATALEAN AZAL EZAZU ETA HERRITARREN ANTOLAKUNTZAREKIN ERLAZIONATU:

Platonek zioen arimak hiru atal dituela: arima arrazionala, arima irrikatsua eta arima haserrekorra. Arima arrazionalari dagokionez, adimena edo bertutetzat eta buruan kokatzen da; hauek agintariak izango dira adimena ondo garatua dutelako agintzeko ezinbestekoa. Arima haserrekoia, berriz, bularrean kokatzen da eta arima hau gehiago edo garatuago dutenak soldaduak izango dira, arima honek landu behar duen bertutea adorea delako. Azkenik, arima irrikatsua sabelean kokatzen da eta sexu-griñak (etab(?)) en arima da; arima hau gehien dutenak berriz, herri xeheak izango dira eta bertutetzat neurritasuna izango dute.

2.-SOKRATES ETA SOFISTEN IKUSPEGIAK ALDERA ITZAZU:

Lehenik eta behin, sofistek eszeptizismoa eta erlatibismoa defendatzen zuten eta  interiorismo morala babesten zuten, egia edo ongia erlatiboa zela eta.


Sokratesek, egia unibertsala zela, denentzat berdina, eta honekin batera intelektualismoa morala babesten zuen, hau da, ongia ezagutzen dutenek nahitanahiez ongi edo justuz jokatu behar dutela. Sokratesek, antierlatibismo morala, definizio unibertsala, ironia/maieutika eta intelektualismo morala erabili zituen.

Bigarrenik, irakasle sofistak bere buruan jakintsutzat hartzen zuten eta diru trukeak bakarrik irakasten zuten beraien eskoletan, helburua arrakasta baitzen.

Sokratesek berriz, bere burua ez zuen jakintsutzat hartzen, eta hori dela eta, doain irakasten zuen.

Gainera, kontzeptu moralen definizioa ideien matematikoen bezain argia izan behar duela zioen.
Sofistak berriz, nomos (lege politikoa, gizakia aztertzen du) eta physis (gizakiaren legea) artean ez zegoela inolako erlaziorik zioten.


Sofistek, hainbat obra idatzi zituzten, nahiz eta gurera idatzi hauen zatiak bakarrik iritsi diren. Sokratesek ez zuen ezer idatzi, honen obra bere jarraitzaileen bidez jaso dugu.




3.-AZAL EZAZU PENTSAMENDU MITIKOTIK PENTSAMENDU FILOSOFIKO ALDAKETA NON ETA NOLA GERTATU ZEN ETA BIEN ARTEKO KONPARAKETA EGIN EZAZU:


Azalpen mitikoa sinesmenean eta pentsamenduan oinarrituta daude (kondairak,..) , mundu filosofikoan berriz, arrazonamendua bultzatzen dute. Mundu honetakoak ezagutza maila altua dute ikasketak izan dituztelako eta horregatik ulertzen dute defendatzen ari direna.

Hauen arteko desberdintasun bat, pentsamendu mitikoa erlijioarekin erlazionatuta dagoela eta filosofikoa berriz, politikoarekin, nahiz eta helburu bera duten (hau da, galderei erantzutea).


4.-PLATONEK BEREIZTEN DITUEN MAILA GNOSEOLOGIKOAK(epistemologikoa)
ETA MAILA ONTOLOGIKOAK ALDERA ITZAZU HAITZULOAREN ALEGORIAZ BALIATUZ:


Maila ontologikoa (izate motak), epistemologikoa (ezagutza mailak) bezala, bitan banatuak daude: gauzen mundua eta ideien mundua.

Gauzen munduan irudiak eta objektu sentigarriak daude; hurrenez hurren. Irudien ezagutza, aieruak dira, ezagutza maila baxuena dira, non norberak bere konklusioak ateratzen dituen esaten diotenetik egia dela pentsatuz. Objektuak ikusteak sinismena ematen die.

Bi hauek, ordea, iritziak besterik ez dira, doxak.


Ideien munduan objektu matetamitokoak eta ideiak daude. Adimenaren ulermena eta jakinduria adierazten dutenak, hurrenez hurren. Honetan, aurreko munduaren ulermena dute eta ongitik askoz ere gertuago daude, zientzia edo jakinduriatik, alegia.


Honek dialektaren prozesua irudikatzen du.
Ezagutza, egiarako bide luzea.


Entradas relacionadas: