Argudio testua ADIBIDEA

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,79 KB

Logika formalak arrazoibideen arteko forma logikoa aztertzen du, arrazoibide horiek esaten dutena (edukia) kontutan hartu gabe. Adibidez,


  1. Gizaki guztiak gezurtiak dira

  2. Jon gizakia da

  3. Beraz, Jon gezurtia da

Adibide honetan, esaldien edukiak ez digu axola (baliteke Jon gezurtia ez izatea), baina forma aldetik ondorioa zuzena da, Jon gizakia bada gezurtia ere badelako.


Logika informalak hizkuntza naturalean erabilitako arrazoibideen edukia, erabilera eta testuingurua kontutan hartzen ditu. Hau da, aurreko adibideari begira, Jon gezurtia ez bada, orduan argudiaketa ez litzateke zuzena izango. Logika informalak askotan nahi gabe edo konbentzitzeko intentzioarekin osatzen ditugun argudio zuzenak eta ez-zuzenak (falaziak) aztertzen ditu:


Adibidez, → Jainkoa ez da existitzen, fisikan aditua den lagun batek esan didalako. (Autoritate argudioa)



  1. Zer da silogismo bat? Azaldu itzazu silogismoaren atalak eta adibide bat jarri ezazu.

Silogismo bat bi proposizioez eta ondorio batez osatutako argudio zuzenak dira. Ondorioak aurreko proposizioen terminoen arteko erlazio formaletik osatzen da. Proposizio bat egiazko balioa duen esaldi bat da. Adibidez, “zinemara zoaz?” ez litzateke proposizio bat izango, ezin dezakegulako esan egia ala gezurra den.


Adibidea:


  1. Orein guztiak ugaztunak dira → Lehenengo proposizioa

  2. Banbi oreina da → Bigarren proposizioa

  3. Beraz, Banbi ugaztuna da → Ondorioa

  1. Formalizatu ezazu hurrengo argudioa logika proposizionaleko hizkien bidez (p, q, r, v…) eta  esan ezazu argudioa logikoki zuzena den ala ez eta zergatik.


Langabezia tasa altua bada, Euskadiko ekonomia gaizki doa          


Euskadiko ekonomia gaizki doa


-----------------------------------------------------------------------------------

Beraz, langabezia tasa altua da


Langabezia tasa altua da = A

Euskadiko ekonomia gaizki doa = B


A → B        pr.1

B         pr.2

-------------

A           ondorioa

Argudioa ez da logikoki zuzena. Euskadiko ekonomia gaizki egoteak ez du inplikatzen langabezia tasa altuagatik izatea. Beste faktore batzuengatik izan daiteke; adibidez, krisi bat New Yorkeko burtsan, enpresek tokialdatzea egitea...


Entradas relacionadas: