Argudio motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,32 KB

JUNTAGAILUAK:

  • Emendiozkoak
    : eta

  • Hautakariak: edo, edota, ala, nahiz, zein

  • Aurkariak


    : baina,baizik,baino,ezpada

LOKAILUAK:

  • Emendiozkoak: ere, ere bai, baita...Ere, ere ez, ezta...Ere

  • Hautakariak: bestela

  • Aurkariak: aldiz, ostera, ordea,berriz, aitzitik, hala ere,alabaina, dena dela, dena den,haatik,hargatik,horratik,horregatik,bien bitartean,bitartean

  • Ondoriozkoak: beraz,hortaz,bada

  • Kausazkoak: izan ere,zeren,ze, alabaina

DERFINIZIOA

Nork bere ideia edo uste defendatzeko erabiltzen duen arrazoi, gertakizun edo argudioz osaturiko testuari esaten zaio. Bitartez gure pentsamenduak, jarrerak eta ekintzak arrazoitzen eta justifikatzen ditugu edo besterenak gaitzesten eta arbuiatzen.

*Lau elementu izaten ditu:

Argudioaren objektua arrazoitzen eta argudiatzen den gaia bera da.

Tesia, gaiaren aurrean argudiatzaileak hartzen duen jarrera da, hau da, defenditzen duen ikuspuntua.

Argudioak, tesia defendatzeko ematen diren arrazoiak dira.  Gaiarekin eta defendatzen dugun tesiarekin lotuta egon behar dute beti.

Ondorioa, tesian emandako iritzia edo ikuspuntua indartuta geratzen da.

MOTAK

Argudio testua ez dela beti modu garbian azaltzen ere esan beharra dago; batzuetan beste zenbait testurekin nahastuta agertzen da, hala nola, azalpenezko testuekin, zientifikoekin, komunikabideetako hainbat kronika, erreportaia eta iritzi artikuluekin

BEREZITASUNAK

Ordena

Gaia edo tesia defendatzeko erabiltzen diren argudioak, datuak eta gertaerak  modu ordenatu eta koherentean agertu behar dira.

Argitasuna eta zehaztasuna

Erabiltzen den hizkuntzan eta barruko edukian zehaztasuna izango da nagusi. Argudioak zehatzak eta argiak izango dira, eta horretarako erabiltzen diren ideiak eta hitzak ere bai.

Sotiltasuna

Gauzak era sotilean azaldu behar dira, estilo zail eta korapilatsurik erabili gabe eta sasi-jakintsu itxurarik egin gabe. Jakintsuek ederki asko azaldu izan dute gauza zailak ere hizkuntza erraz eta sotilean esan daitezkeela.

Objektibotasuna

Arrazoi edo argudio objektiboetan oinarrituta defendatu behar dugu gure tesia edo gure iritzia. Gauza jakina dena edo akats nabarmena dena ez dago demostratzen aritu beharrik.

Sendotasuna

Gure argudio testua sendoagoa izango da datu zehatzak, informazioa, aipamenak, dokumentalak, ikerketen ondorioak eta abar emateko gai baldin bagara

EGITURA

Argudio testuetan orokorrean tesi edo arazo batetik abiatuz, tesi berri edo ondorio batera heltzen da, berau oinarritzen den argumentuen azalpenaren bidez.

Hiru pausoko eskema:

Hasierako tesia:  tratagai den asuntu, gorabehera, arazo eta kontra egin nahi zaion posturaren aipamena dator.




Entradas relacionadas: