Argiaren izaera eta hedapena: Teoria historikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
con un tamaño de 2,69 KB
Argiaren izaera: Teoria historikoak
- 1. Newtonen teoria gorpuzkularra: Argia partikula oso txikiz osatuta dago eta lerro zuzenean hedatzen da. Kolore bakoitzak partikula mota bat adierazten du. Isladapena eta errefrakzioa ondo azaltzen ditu, baina difrakzioa ez.
- 2. Huygensen uhin-teoria (XVII. mendea): Argia uhin gisa definitzen du. Isladapena eta errefrakzioa azaltzen ditu, baina garai hartan Newtonen teoria nagusitu zen.
- 3. Fresnelen uhin-teoria (XIX. mendea): Youngen interferentzia-esperimentua eta polarizazioa baliatuz, argia zeharkako uhina dela frogatu zuen.
- 4. Maxwellen teoria elektromagnetikoa (XIX. mendea): Argia uhin elektromagnetikoa da. Eremu elektrikoa eta magnetikoa elkarren perpendikularrak dira, eta biak hedapen-norabidearekiko perpendikularrak.
- 5. Einsteinen efektu fotoelektrikoa (XX. mendea): Argia partikulaz osatutako uhina da. Partikula bakoitza kuantu edo fotoi bat da, eta energia E = h·f da.
- 6. Argiaren izaera duala: Argia uhin elektromagnetiko gisa hedatzen da, baina materiarekin elkarrekintzan ari denean, izaera gorpuzkularra agertzen du.
- 7. Gaur egungo ikuspegia: Argiaren izaera duala onartzen da. Hedatzean, interferitzean edo difraktatzean uhin gisa jokatzen du; materiarekin elkarrekintzan, berriz, partikula gisa. Fenomeno hau beste partikuletan ere gertatzen da.
Argiaren hedapena eta eklipseak
Argia lerro zuzenean hedatzen da fokutik norabide guztietan, uhin-fronte esferikoa sortuz. Foku urrunetan, uhin-frontea laua dela suposa daiteke (izpi paraleloak).
Eklipseak: Argi-foku puntuala izanez gero, itzala sortzen da. Errealitatean, fokuak ez-puntualak direnez, umbra (itzala) eta penumbra (ilunantza) bereizten dira.
Isladapena eta errefrakzioa
Uhin bat bi inguruneren arteko mugara iristean:
- Isladapena: Argiaren zati bat norabidez aldatu eta jatorrizko ingurunean geratzen da.
- Errefrakzioa: Argiaren zati bat bigarren ingurunera igarotzen da.
Isladapenaren legeak:
- Izpi erasotzailea, normala eta izpi isladatua plano berean daude.
- Eraso-angelua eta islapen-angelua berdinak dira (αe = αi).
Argiaren abiadura hutsean da maximoa; materialetan motelagoa da. Ingurune batetik bestera pasatzean, abiadura eta uhin-luzera (λ) aldatu egiten dira, baina frekuentzia (f) konstante mantentzen da. Ingurunearen errefrakzio-indizea (n) argiaren hedapen-abiadurarekin erlazionatuta dago.