Ardatz akromatikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

LEHEN ZATIKETA MEIOTIKOA ; Lau fase ditu: profase I, metafase I, anafase I eta telofase I. I. PROFASEA (Fase honetan kromosomak eratzen dira DNA molekulak kiribiltzen eta trinkatzen hasten direnean. Profasearen aurretik kromosomak bikoiztu egiten dira, eta beraz bi kromatida dituzte. 

Leptoteno

: DNA harizpiak trinkotu eta kromosomak agertzen hasten dira; hauek bikoizturik daudenez bi kromatida zuntz dituzte eta beraz lau beso. 

Zigoteno

Kromosoma homologoak (bi kromatida dituztenak) elkartzen hasten dira, paraleloan jarriz. Elkartze prozesu honi sinapsi deritzo. Sinapsi konplexu sinaptonemikoa izenekoaren bitartez gertatzen da, hau da, bi kromosomen artean eratzen den harizpi proteiko baten bitartez.

Pakiteno

: Sinapsia amaitzerakoan hasten da eta banaketa edo desinapsiarekin amaitzen da. Fase honetan nabarmena da bi kromosoma homologoek lotura estua dutela (bi kromosoma daudenez, lau kromatida daude lotuak, tetrada izeneko egitura agertuz). Garrantzi handiko fenomenoa gertatzen da pakitenoan: kromatida homologoen arteko elkargurutzaketa edo crossing-over, zeinean geneak trukatzen dira.

Diploteno

: Kromosoma homologoak banatzen hasten dira (desinapsia) eta kiasmak agerian gelditzen dira, hau da, kromosomen arteko loturak.

Diazinesia

: Fase honetan kromosomak asko trinkotzen dira. Mintz nuklearra desagertu egiten da eta baita nukleoloa ere. Ardatz akromatikoa agertzen hasten da.) I.METAFASEA( kromosomak mugitu egiten dira eta ardatz akromatikoaren erdialdean kokatzen dira.  meiosiaren metafasean ardatz akromatikoan kromosoma homologoak jartzen dira) I.ANAFASEA(Anafasean, kromosoma homologoak banatzen dira: homologoen bikotearen bat zelularen polo baterantz abiatzen da, eta bestea zelularen beste polora. Beraz, kromosoma-bikoteak banatzen dira).I.TELOFASEA(nukleoa eta nukleoloa denbora labur batentzat berragertzen dira, etazitoplasmarenbanaketa ere gertatzen da. Meiosiaren lehenengo zatiketaren ondorioz bi zelula agertzen dira, bakoitzak bere nukleoan ama zelularen kromosomen erdiak dituena, baina kromosoma horiek bina kromatida dituzte)

Entradas relacionadas: