Aragoiko erresuma

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10 KB

  1. Estatu Modernoaren jaiotza.Monarkia autoritarioak (11 gaia)

Europako zenbait erregek Erdi Aroko jauntxoak menperatzea lortu zuten Aro Modernoaren hasieran (XVI. Mendean hasi zen Aro Modernoa). Gainera. Elizaren, nobleziaren eta udalerrien boterea mugatu zuten. Ondorioz, autoritate handiagoa lortu zuten gizartean. Gobernu mota horri monarkia autoritarioa deritzo.

Aro Modernoaren hasierako Europako monarkia garrantzitsuenak Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Portugal eta Errusia izan ziren.


  1. Errege-erregina Katolikoen erregealdia

Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ziren, eta Gaztelako koroaren eta Aragoiko koroaren bateratzea gertatu zen.

Bere agintaldiko ezaugarri nagusiak hauek izan ziren:

  1. Erlijio-batasuna. Honetarako:

  • Inkisizioa (eliza-auzitegia) sortu zuten Espainian, eta heretikoez arduratu zen.

  • Juduak kanporatu zituzten1.492an.

  • Granada konkistatu zuten 1492an, Errekonkista burutuz eta musulmanak Espainiatik kanporatuz.

  1. Lurralde-hedapena.Horretarako honako lurralde hauek konkistatu zituzten: Afrikan Melilla, Oran eta iparraldeko beste leku batzuk; Kanariar uharteak; Napoliko Erresuma eta Nafarroako Erresuma.

  1. Austriako Etxearen Inperioa

    1. Karlos I.A

  • Errege Katolikoen eta Alemaniako enperadorearen biloba zen. Ondorioz, Espainiako tronua eta haren jabetzak oinordetzan hartu zituen, alde batetik; bestaldetik, enperadore titulua eta Erdialdeko Europako lurralde zabalak ere hartu zituen.

  • Barne arazoak: Komuneroen matxinada (Gaztelan)eta Germaniak (Valentzian eta Mallorcan). Bi horiek zergen kontra eta kargudun atzerritarren kontra egin zuten, baina biek porrot egin zuten.

  • Kanpo arerioak: Frantzia, turkiarrak eta luteranismoa.

  1. Filipe II.A

  • Karlosen semea. Enperadore titulua izan ezik, aitaren lurralde guztiak hartu zituen oinordetzan. Gainera, Portugalgo Erresuma jaso zuen, eta Erresuma hari zegozkien jabetza guztiak.

  • Barne-arazoak: Aragoiko errebolta (foruen defentsan), Granadako moriskoen altxamendua (moriskoak islamiar kristaututa ziren), finantza-arazoak.

  • Kanpo arerioak: turkiarrak (Lepanto guduan armada espainiarrak irabazi zien), protestanteak (Herbehereetan), Britainia Handia (Armada Garaiezinaren porrota).

  1. Amerikaren konkista

  1. Mexikoren konkista. Hernan Cortesek konkistatu zuen eta Moctezuma enperadore azteka hil zuen.

  2. Peruren konkista. Francisco Pizarrok Konkistatu zuen inken inperioa, eta Atahualpa enperadorea hil zuen.

Entradas relacionadas: