Arabako Geografia: Eskualdeak eta Erliebearen Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

1. Ur-isurialdeen banalerroaren hegoaldean

Arabako Lautada

Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala da. 500-600 metro inguruko altuera du.

Araba erdiguneko mendizerrak

Lautada eta Trebiñoko arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dute altuera handirik, baina etenik gabekoak dira. Ekialdetik mendebaldera, honako mendi hauek ditugu: Entzia eta Iturrieta mendizerrak, Gasteizko Mendiak eta Tuyo mendizerra.

Mendebaldeko haranak eta mendizerrak

Hainbat mendizerrek osatutako kareharrizko multzoa da: Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena. Mendizerra horien artean Kuartango, Omecillo eta Gaubeako haranak daude, material buztintsu bigunetan induskatuak.

Trebiñoko arroa

Haran zabala da, mendiz inguratua. Litologia anitza duen tertziarioko arro sedimentarioz osatuta dago.

Hego-ekialdeko haranak eta mendizerrak

Arabar Mendia deituriko eskualdearekin bat dator. 1.000 metrotik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua da. Kodes mendizerraren magalean Santikurutze Kanpezuko sakonunea dago, Arabar Mendiko gunerik zabalenetarikoa.

Toloño-Kantabria-Kodes mendizerra

Araba erdiguneko eskualdeak eta Arabar Errioxakoak bereizten ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da eta topografikoki jarraikortasun nabarmena du. Palomares (1.447 m) da gailurrik altuena.

2. Ebroren sakonunea

Toloño-Kantabria-Kodes mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Eskualde hori Ebroren sakonune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatuta dago eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, malda beherako erliebe leuna du.

3. Oinarrizko kontzeptu geografikoak

  • Geografia: Lurraren azterketa da; hau da, aspektu fisikoen eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen arteko harremanak ikertzen dituen zientzia.
  • Mapa: Eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan.
  • Paisaia: Biztanleria jakin batek sumatutako lurralde zatia da, natura eta gizakiaren arteko harremanek sortutako izaera duena.

Entradas relacionadas: