Apuleio eta Urrezko Astoa: Antzinako Erromako Nobela

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Apuleio (125-180): Bizitza eta Obra

Apuleiori dagokionez ez dago inongo zalantzarik haren bizitzari buruz. Ipar Afrikan jaio eta hainbat lekutan egin zituen ikasketak. Jakinduria handiko gizona dugu, baita elizgizona ere. Obra asko idatzi zituen, baina Metamorfosiak eta Urrezko Astoa dira ezagunenak. Azken hau hamaika liburuz osatua dago eta hiru zatitan bana genezake:

Urrezko Astoaren egitura

  • I-III liburuak: Korintoko merkatari aberats Luzio gaztearen gorabeherak kontatzen dira, asto bihurtu zen arte, sekretu magikoak ezagutu nahi izanagatik. Giza gaitasunak gordetzen zituen, ahotsa izan ezik.
  • IV-VI liburuak: Psique (Arima) eta Cupido (Amodioa)-ren fabula da; liburuaren erdigunea. Balio handia ematen dio honek obrari. Ipuina herrikoia eta mitologikoa da; oso famatua eta eragin handikoa ondorengo arte eta literaturan.
  • VII-IX liburuak: Protagonistaren gorabeherak berriro; larrosak jan ostean, giza itxura eskuratzen du eta, azkenean, Isis-en eskolan apaiz sartuko da.

Apuleioren estiloa eta garrantzia

Apuleio II. mendeko idazle latindar handiena da. Irudimen miragarria, talentua eta eduki desberdinetako istoriak biltzeko ahalmen ikaragarria ditu. Urrezko Astoa menturazko kontaketa bat bada ere, nobelaren barnean sar dezakegu. Petroniotik desberdintzen du elementu erlijioso eta mitikoak, greziarren eraginak, bertsoen desagerpenak eta bizitzaren ikuskera desberdinak.

Luzio protagonista bera da narratzailea, giza itxurara itzuli ondoren. Apuleiok, bere aldetik, digresio asko gehitzen ditu, kutsu erotikodunak askotan, honela erakargarritasuna bilatuz. Hau guztiaren batasuna astoari esker lortzen du.

Gizartearen isla eta estiloa

Osorik iritsi zaigun nobela zahar bakarra da. Erdigunea antzinako maitagarrien ipuinik zoragarrienez osatua dago eta fabula milesiarren adibide bikainak ditu. Hala ere, fantasia izugarriena errealismo bizienarekin nahastu zuen, II. mendeko gizartearen deskribapena eginez: desberdintasun ekonomikoak, sinismen astrologikoak, sorginkeriak, bizitzaren aurreko borroka eta jainkoengan babesa aurkitzeko nahia.

Estilo eta hizkuntzari dagokionez, liluragarria da. Barrokismoa, deskribapenaren plastikotasuna eta esaldien kolorea dira bere estiloko ezaugarri batzuk. Hizkuntza ongi menperatzen du, hiztegi aberatsa eta hitz poetikoak erabiliz. Honela, literatura latindarreko azken idazle handitzat hartu beharko genuke.

Entradas relacionadas: