Antzinako Ibaietako Zibilizazioak: Egipto eta Mesopotamia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,23 KB
Ibaietako zibilizazioak: Jatorria eta ezaugarriak
1. Noiz eta non sortu ziren?
- Ibai handien inguruan sortu ziren, nekazaritza ureztatua garatu zelako.
- Metal Aroaren amaieran sortu ziren, duela 5.000 urte inguru.
- Zibilizazio haietan idazkera sortu zen (Mesopotamian).
2. Ezaugarri nagusiak
Lurreko eremu handiak dira eta hainbat nortasun-ezaugarri edo kultura komun dituzte: hizkuntza, erlijioa, ohiturak eta pentsamoldea.
- Botere politiko oso indartsua.
- Gizartea oso hierarkizatuta (desorekatua).
- Jarduera ekonomiko nagusia: nekazaritza.
- Eraikuntza handiak: piramideak, ziguratak, eta abar.
Antzinako Egipto
1. Kokapena
Nilo ibaiaren inguruan kokatzen zen, non lurrak oso emankorrak ziren.
2. Gizartea
Gizarte-egitura oso hierarkizatuta zegoen.
3. Historiaren aldiak
- Inperio Zaharra: Keops, Kefren eta Mikerinos faraoien garaia.
- Erdiko Inperioa: Hedapen handiko garaia.
- Inperio Berria: Ramses II.a eta Kleopatra bezalako pertsonaiak.
- Azkenean, Erromatar Inperioak konkistatu zuen.
4. Gobernua
Gobernua faraoiaren esku zegoen eta egiptoarrek jainkotzat hartzen zuten. Faraoia hiltzean, bere semeak hartzen zuen bere lekua; horrela, dinastiak sortu ziren. Gobernatzeko, faraoiek funtzionarioen laguntza zuten.
5. Artea
- Tenplua: Jainko-jainkosei eskainitako gunea.
- Obeliskoa: Zutabe moduko monumentu bat da, goiko muturrean piramide bat duena. Antzinako Egiptokoak dira zaharrenak eta esanahi erlijiosoa zuten. Gaur egun, Erroma da obelisko gehien dituen hiria (hieroglifoz beteta daude).
- Esfingea: Giza burua eta lehoi gorputza dituen irudia.
6. Kultura eta sinesmenak
Egiptoarrek hil osteko bizian sinesten zuten eta bigarren bizi horretarako prestatzen ziren. Gorputzak ondo kontserbatzeko, momia bihurtzen zituzten, ustel ez zitezen. Gero, sarkofagoetan gordetzen zituzten momiak beren altxorrekin (janaria, jantziak, bitxiak...).
Azkenik, sarkofagoa hilobi batean jartzen zen. Hilobi handienak faraoienak ziren, eta ikusgarrienak Gizako piramideak dira (Keops, Kefren eta Mikerinos).
7. Erlijioa
Erlijio politeista zuten. Jainko nagusia Ra zen, eta beste garrantzitsu batzuk Isis, Osiris eta Horus ziren.
8. Ekonomia
Jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, eskulangintza (zeramika) eta merkataritza ziren.
9. Egiptoko jainko-jainkosak
Egiptoarrek jainko-jainkosa asko gurtzen zituzten. Giza gorputzarekin adierazten zituzten eta batzuek animalia-burua zuten:
- Ra: Eguzki-jainkoa. Munduaren orekari eusten dio.
- Isis: Osirisen emaztea eta Horusen ama. Haur eta emakumeen babeslea.
- Osiris: Hildakoen jainkoa; pertsonak epaitzen ditu hiltzen direnean.
- Horus: Isis eta Osirisen semea. Zeruaren jainkoa da.
- Seth: Indar suntsitzaileen jainkoa.
- Anubis: Hilaren arima gidatzen du beste munduan. Txakal buruarekin irudikatzen da.
10. Egiptoko idazkera hieroglifikoa
- Idazkera hieroglifikoa: Antzinako Egipton erabilitako sistema da, hieroglifoz osatua.
- Papiroa: Egiptoko papera, oso erresistentea zena.
- Tenpluak, hilobiak eta obeliskoak apaintzeko erabili zuten.
- XIX. mendean, Rosetta harriari esker, Jean-François Champollion frantziarrak hieroglifoen esanahia deszifratu zuen. Gaur egun, Rosetta harria British Museumean dago.
Mesopotamia: Ibaien arteko lurra
1. Kokapena
Tigris eta Eufrates ibaien artean kokatua, lur oso emankorrekin.
2. Gizartea
Egipton bezala, gizartea oso hierarkizatuta zegoen.
3. Historiaren aldiak
- Babiloniar inperioa (Hammurabi erregea).
- Asiriar inperioa.
- Persiar inperioa.
4. Gobernua
- Hiri-estatutan antolatuta zeuden, politikoki independenteak eta harresiz inguratuak.
- Hiri batzuk hedatu eta inperioak eratu zituzten.
- Erregea zen agintari gorena.
5. Kultura
- Idazkera kuneiformea: 600 ikur inguru, bakoitzak esanahi bat zuelarik.
- Hammurabiren Kodea: Idatzitako lehen lege-sorta.
6. Ekonomia
Jarduera nagusia nekazaritza zen, eskulangintzarekin eta truke-merkataritzarekin batera.
7. Erlijioa
Erlijio politeista zuten. Jainkosa garrantzitsu bat Ishtar zen (gerra, maitasuna eta emankortasunaren jainkosa).
8. Arkitektura
- Zigurat: Hirien erdiguneko tenplua (behategia, biltegia eta gurtzarako lekua).
- Puntu erdiko arkua eta kanoi-ganga erabili zituzten. Adibidez: Ishtarren atea, Babiloniako harresietan.
- Jauregi handiak eraiki zituzten.