Antzinako Grezia: Polisak, Gizartea eta Demokrazia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

Antzinako Grezia: Geografi eta Polisen Garapena

Europako kontinentearen hegoaldean Egeo itsasoa dago, eta bertan uharte ugari ere bai. Itsasoa inguratzen duten kostaldean sargune ugari daude. Lehorreko lurrak menditsuak dira eta ibarrak daude lautada txiki batzuekin batera. Lehorreko komunikazioa zaila denez, errazena itsasoz komunikatzea zen.

Eskualde horretan bizi izan ziren antzinako greziarrak. Helade deitzen zioten, hain zuzen ere. Beren buruak, berriz, helenotzat zeuzkaten. K.a. 1200. urte inguruan zibilizazio haiek suntsitu egin ziren, eta Heladean herrixka-multzo bat besterik ez zen mantendu. Inguruko herrixketako biztanleak seguru asko lekuren batean bilduko ziren beren produktuak trukatzeko, elkarrekin zituzten arazoak konpontzeko eta abarretarako.

K.a. 900. urteaz gero, polis izenekoak azaltzen hasi ziren. Polisa estatu txikia zen, bere hiri, herrixka, soro eta basoak zituena. Guztira, gutxi gorabehera 200 polis ziren, baina gehienek ez zuten hamar mila biztanle baino gehiago, eta politikoki independenteak ziren.

Polisa erasoa jasaten bazuen, erraz defendatzeko lekuan egiten zuten, mendi edo muino baten maldan normalean. Leku gorenean akropolia edo «hiri goiena» egoten zen. Han eraikitzen zituzten tenpluak, eta inguruan zeuden landu beharreko lurrak normalean urri eta pobreak izaten ziren. Polisetan biztanleriak azkar egin zuen gora, eta ondorioz elikagaiak eskas izaten zituzten. Horrelakoetan, hiritar batzuk emigratu egiten zuten beste lurralde batzuetara. Buruzagi baten gidaritzapean itsasoko espedizioa antolatzen zuten eta beste lurralde batean ezartzen ziren. Kolonia eratzen zen horrela, itsasoaren ondoan betiere, jatorrizko polis edo metropoli deituarekiko independente zen beste bat sortzen zen.

Dena den, jatorrizkoarekin merkataritzarako, kulturako eta senidetasunarako harremanak izaten zituzten. Politikoki zatituta egon arren eta askotan elkarrekin borrokan ibili arren, greziarrek komunitate berezi batekoak zirela pentsatzen zuten, barbaro deitzen zieten atzerritarrekiko desberdinak zirela alegia. Gainera, merkataritzari esker, polis desberdinek elkarren berri izaten zuten eta Mediterraneo itsasoko kostaldeko beste herrien albisteak ere jasotzen zituzten.

Gizartearen eta Politikaren Antolaketa Atenasen

Grezian gizartea nola antolatuta zegoen ulertzeko, polis nagusia zen Atenas hartuko dugu adibidetzat. Historialariek kalkulatu dutenez, K.a. V. mendean Atenasen 300.000 pertsona inguru bizi ziren:

Atenasko Biztanleria K.a. V. Mendean

  • 135.000 inguru metekoak ziren, artisautzan eta merkataritzan ziharduten atzerritarrak.
  • 40.000 inguru emakumeak eta hogei urtetik beherako seme-alabak ziren.
  • 20.000 inguru eskubide osoko hiritarrak ziren.

Ezkontza berez senargaiak emaztegaiaren aitarekin edo ordezkariarekin egindako kontratua zen. Beraz, ezezagunak elkarrekin maiz ezkontzen ziren. Hasieran, polisa hiritar aberats gutxi batzuk gobernatzen zuten, grekoz «gutxi batzuen gobernua» esan nahi duen oligarkiak. Haiek beren buruei aristos (greko zaharrean «onena» esan nahi du) deitzen zieten, eta hortik sortu da aristokrazia hitza.

Baina hiritar asko merkataritzaren eta artisautzaren bidez aberastu egin zen, eta gobernuan parte hartu nahi zuten. Horregatik, nekazari pobreekin elkartu egin ziren oligarkiaren kontra. Poliseko biztanleen artean gatazkak maiz izaten ziren, eta denboraldi batzuetan anarkia zegoen. Atenasen, K.a. VI. mendean, gobernatzeko oligarkia sistema demokrazia (grekoz «guztien gobernua» esan nahi du) bihurtzeko aldaketak eta gertaerak izan ziren. Atenasko gobernua hiritar guztien asanblean hautatzen zen. Hiritarrak edozein kargutarako hautatuak izan zitezkeen.

Entradas relacionadas: